Albisteak

EUSKARA ELKARTERA

2006an jarri genuen martxan 'Euskara elkartera' egitasmoa. Helburu nagusia herriko elkarteetan euskararen erabilera areagotzea zen.

Aurrena, konpromiso orokorrak hartu zituzten elkarteek. Gero, 2009an, konpromiso zehatzak hartzera pasa ziren, bakoitzak zuen errealitatetik abiatua.

Orain balorazio garaia da. Zer eman du egitasmo honek? Zein aurrerapauso egin dituzte elkarteek? Zer falta zaigu egiteko? Badira hobetu ditzakegun gauzak, baina ttur-ttur aurrera goaz!!!

 

AHOZKO ONDAREA

Aurki argitaratuko dugu Oiartzungo hizkeraren hiztegia. Hiztegi hau ez da hiztegi osoa izango. Izan ere, grabatu ditugun hiztunen elkarrizketetatik hartutako hitzez eta esamoldez dago osatua. Hiztegia ez dago bukatua, baina argitaratu egingo dugu, orain arte bildu dugun ondarea herritar guztien esku egoteko. Argitaratu ondoren, edukiak osatzen joango gara pixkanaka.

Bestalde, hasiak gara mahai jokoa prestatzen. Dagoeneko 500 galdera prestatu ditugu. Printzipioz on-line jokatzeko jokoa izango da. Zenbat dakigu gure herriaz, gure ohiturez eta gure hizkeraz? Aurki edukiko dugu frogatzeko aukera!!!