Baserria

Transkribapena

Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-077
Pasartea 0:13:50 - 0:15:50 (2' 00'')
Laburpena Larrazabal inguruak: Pikorrene eta Petrine, Oiartzungoak, eta Añarbe, Errenteriakoa. Goizuetako muga samarrean dago Larrazabal. Okillegi, Iraurgiaundi eta Iraurgitxiki, Urraide... Elizara Oiartzunera etortzen ziren, baina enkarguak egitera, Goizuetara. Goizueta alderago dago, eta Arano ere bai. Arizluzietagoikoa eta Arizluzietabekoa. Baserri izenak ahoz.

Desagertutako baserriak Ugaldetxon

Transkribapena

Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-065
Pasartea 0:02:40 - 0:04:00 (1' 20'')
Laburpena Ugaldetxon aldaketa asko egon dira azkeneko urteetan: etxe asko egin dira, errepideak auzo erditik... Industrialdeak egiteko baserri asko bota ziren. Zuaznabar errota oraindik zutik dago, baina asko bota zituzten: Palazio, Txoko, Olai, Juansendo, Olazar...

Erreka, muga

Transkribapena

- Eskritura zarratan uste 'ut Borondi 're Ergoin jartzen dela.
- Hala...
- Istoiya bado.
- Bai, e?
- Bai. Hoiy dembo batin itten baizuten erreka nola zen, errekan aiyekako zeak. Ni hoiy aittuta no. Hoi... Auxkene 'ta hok denak Ergoin, lendaiziko zeatan hola. 'Ta erreka ttikiya da, hemen ez do zea.
- Ze erraka da hau? Hau da geo zeara, Artasoa atetzen dena? Elkartea?
- Biasoko horta.
- Biasoko horta.
- Soziedade horta atetzen da bai.
- Soziedadeku horta bai.
- 'Ta nola 'u izena errekak? 'O nola deitzen 'yozute?
- Askok saten 'ute Borondi erreka.
- Borondi erreka.
- 'Ta guk, berriz (...)
- 'Ta uste 'ut... Ez al zun zeak, (Nuiñizek) hala saten, Borrondi erreka zela. Nombatte erreka harrapatua zun 'ta "Borrondi erreka duk, e!" Batei san ziyon, behintzat.
- 'Ta zuek nola saten 'yozute?
- Nuiñez, kaleko...
- Bai. 'Ta zuk nola san 'zu saten 'yozutela errekaiy?
- Borrondi erreka.
- Borondi erreka. Guk 'e askotan Arbuko erreka 'ta hola aitzen ga.
- Arburutik heldu...
- Arburu bertxio.
- Bai.
- Hola. Hau (Solatxipeko) bordatik gooxio jaiyotzen da erreka hau.
- A! Handik heldu dena da, e?
- Geo Solatxipeko itturriya 're badu harrek eta denak (honea) biltzen dia. Bai, biño ttikiya da, erreka ttikiya. Gaur bastante haundiyo heldu da, bai. Ebiy asko bota 'u 'ta!
- Bai. Gehiyo haundittu izan izango da? Asko itten al da? Atetzen al da?
- Ez, ikaraarri ez.
- Hemen ez. Hemen ez da zeatzen. Oan, Karrikan bai, e! Karrikan atetzen da.
- Karrikan tokatu ga bai, bastante ateria 'ta zea. Oaiñ zuiya lengo xarra hor do 'ta horrek juxtu-juxtun biltzen du hoiy, e!
- Bai, e?
- Beste berriyan aixa pasatzen da, biño... Bai.
- Eta geo handik Frailen zeatik 'ta beste bat torko 'a, ez?
- Bai, bestia.
- Ttiki bat. Hau biño 're ttikiyua oaiñikan hua.
- Ze itten du honekin bat hantxe? Biason bertan?
- Ez. Biño goitik heldu dena, zea Zorrolatik?
- Beno, Zorrolatik hoi da (...)
- Bai, biño, Zorrolatik heldu dena haundiya da e! Hoiy erreka haundiya da.
- Zeaz pasatzen dena, soziedadeku horta pasatzen dena.
- Bai, hor Biasuku hortan ingo 'ute bat, ez?
- Bai, bai, hor itten 'ute biyek bat.
- Bai, Biasotik beroxio.
- Beroxio, hoi da.
- Bai.
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-057
Pasartea 0:08:40 - 0:11:10 (2' 30'')
Laburpena Maitxoren jaiotetxea, Zabale, Ergoienen dago, eta Enrikerena, Borrondi, Karrikan. Baina eskritura zaharretan Borrondi Ergoienen sartzen zela aipatu digute. Karrikako errekak.

Transkribapena

Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-015
Pasartea 0:48:10 - 0:50:10 (2' 00'')
Laburpena Maldaburuk, izenak dioen bezala, malda asko zuen. Gogorra zen han lan egitea. Irun, Lezo eta Oiartzungo mugen ondoan dago. Baserria bera Oiartzunen, eta lur sail batzuk, Lezon. Lehendabiziko auzoa, Irungoa.