Oiartzungo kaleak

Bideak, garbi

Transkribapena

- 'Ta zea, zuk hoi ongi dakizkizu biriak. Mendi biriak 'ta herri biriak eta...
- Bai, hemenguk bai. Oiyartzunguk bai. Oiyartzunguk bai. Bai, bai, hoik bai, ez da problemikan. Lokepasake hemengo lengo herri bire zarrak asko galdu in dia 'ta oaiñ pistak
ereki dia'ta haik abandonatu dia 'ta orduan lengo bire zarrak zikiñak hartu 'ttu asko. 'Ta ibilli ber 'zu pistatatikan, doble ibilltzen za. Bueno pistak onak dozte, egiya san ibiltzeko onak dia, trankillak dia 'ta hoi bai, biño lengo birexur garbiy haik eta... ezta, galdu dia.
Leno mendiyak garbitzen zin 'ta bistan gelditzen zin biriak, biño oaiñ dena otia 'ta dena zakarrak hartu 'ttu 'ta... Hola.
- Jendia oiñez ibiltzen zen 'ta ordun ez zen zikintzen biria.
- Hoi da, hoi da. Bai leno jendia dena oiñez. Geo gu... Ez zattut san leno, gu gerra onduan, gerra demboran, gerra jakiña, San Markotikan tiruk botzen zittuzten ayuntamentui 'ta gu tartin giñan etxia, goiya dena txikittu zuten 'ta gu bihan giñan 'ta bueno handikan lota zea
joten giñan arratsetan, Xabale bakizu zein den, han bihan, Xabalek bodega badu, han saardoteiya zen 'ta oaiñ 'e kupelak han eongo dia, 'ta hara joten giñan lota. 'Ta geo ya han ezin zela 'ta Beinberrira jon giñan. Beinberrin eondu giñan ez dakit zembat demboan 'ta haikin amistadia in genun
'ta geo zuk esan 'zuna, dena oiñez 'ta ordun Beinberriko mutillak kalea tortzen zin eskola, gue gora, Mitxelenea 'ta gue itxin bazkaltzen zuten. 'Ta eunero handik honea oiñez 'ta geo handik oiñez itxea 'ta gaur bezela ez zen, kotxia hartu 'ta aiba!
Bostehun metro in ber 'ta aiba kotxikin ume guziyak. Boa! Ez, ez, dena...
- Dena oiñez.
- Oiñez. Biriak garbi, dudik gabe garbi biriak. Bai, bai.
- 'Ta kalea're tortzeko 're denak biretik izango zen...
- Bai, bai, dena. Kalin komprak ittea astuakin tortzen zen jendia. Txisterakin. Astuakin 'ta astuak... Arboillak eta bazin Kontsejupe atzin, goiko kali hoi dena arboilla betia zozten,
astuak han lotu 'ta hantxe eoten zin arrantza 'ta builla 'ta pixa 'ta kaka denak eta! Urte askuan hola! Ez da urte asko arte. 'Ta gue itxe azpikaldin 'e bazin arboillak eta han 'e lotzen zittuzten 'ta bueno arrantza 'ta builla. Goizin seitako torri 'ta denak hantxe.
- Astuak.
- Astuak, bai, bai. 'Ta geo, feriyak 'e itten zin 'ta txerriyakin 'ta... Txerriyak denak oiñez Ergoindikan denak. Bai, bai.
- San Juan kalin itten zen, ez?
- San Juan kalin bai. Ze izaten zen astero?
- Astelentan. Astelentan bai. Astelentan izaten zen hor feriya. 'Ta...
- 'Ta geo zuk san 'zuna igandetan baserritarrak aprobetxatuko zun...
Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-079
Pasartea 0:19:45 - 0:22:30 (2' 45'')
Laburpena Herri bideak ongi ezagutzen ditu Xabierrek. Asko galdu egin dira. Zakarrak hartu ditu. Lehen garbi zeuden, denak oinez ibiltzen baitziren. Gerra denboran Berinberrira joan ziren, eta gogoan du hango mutilak oinez joaten zirela eskolara. Kalera erosketak egitera astoekin etortzen ziren. San Juan kalean astelehenero izaten zen feria.

Kale ingurua

Transkribapena

- 'Ta kale ayeka hoi, lengun zeiñek esan zin, zea e... Plaza ez zela. Karo, oain zea da, e... Galipota 'ta xabala, biño len dena harriya 'o 'men zen.
- Goiko kalia?
- Bai. Ayunta...
- Xan Juan kalia?
- Xan Juan 'ta, plaza 'ta, Ayuntamentun aurria 'ta...
- Zea, galipota 'ro nola botatze 'ute, hola. 'Ta geo harri kozkorrak eta, goiko kalia dena harriya zen bai, hola. 'Ta uan dena kenduta jarri dutena.
- Goiko kalia ze saten yozue, San Juan kalii?
- Xan Juan kalia. 'Ta geo Xan Juan kalia zen guria 're... Gu bizi giñanak 'e hala zun zea. Biño nola tarte bat zen estua 'ta han bizi giñan Putxutxerreka saten zuten. Putxutxerreka.
- 'Ta zertik 'te zen Putxutxerreka?
- Baten batek hoi ate zulako.
- Biño han errekik bai al zen?
- E?
- Errekik bai al zen han?
- Erreka? Arritako bazterrian zen erre... Zea, ura tortzen zena 'ta aska bat behiyak ura iatea 'ta eamaten zutena. Harrek 'men zun izena erreka 'ta beste itxe batek Putxutxerrekako 'ro
Xan Juango inguru hortan 'o, hara sartzeko ingurua Putxutxu. ' Ta Putxutxerreka.
- A...! Itxia bea Putxutxu.
- Itxia, bai. Hala saten zuten.
- 'Ta, zu gotzen al za Learren prailik zila?
- Bai. Juxtu juxtuan.
- Bai, hor ez.
- Ikusitzen genittun gue itxetik, terraza 'ro han zea haundiya zuten 'ta han ikusi bai, zea, biño sateko... Esplikatzeko zeaik ez. Han bizittu ziala bai.
- 'Ta ze ordenatakuk 'o zin praili haik?
- Han?
- Ze praile... Zer zin, e... Kaputxinuk, 'o zer zin?
- Ez dakit ze zea zian.
- 'Ta noiz arte eondu zin haik?
- Nik amai 'ta aittua han izaten ziala 'ta guk ikusi izandu ttugu, biño... Beste... Geo denak jon in zian pixkan pixkan.
- A!
- Biñon kombentua zen leno, e!
- 'Ta geo ze in zuten, bota 'o...
- Ez, ez. Geo bizitzak jarri. ' Ta kampotik tortzen zian guziyantzat bazen tokiya. Gerra demboan. Itxi ttiki haitan bi 'ro hiru famili batian 'ta hala.
- Zuen itxian hartu al zenuten norbatte?
- Ez. Guk ez genun sekula iñor 'e hartu.
Nor Bikandi Aristizabal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-020
Pasartea 0:19:00 - 0:22:00 (3' 00'')
Laburpena Oiartzungo kaleetako lurra harri-koskorrez beteta zegoen. Maitxo Putxutxoerreka bezala ezagutzen den kalekoa da. Izenaren jatorria azaldu digu. Legarren konbentua zegoen. Fraileak joan eta gero, etxebizitzak egon ziren, gerratik eskapo zihoazen makina bat bertan bizi izandakoak dira.

Bizitza handiko plaza

Transkribapena

Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-080
Pasartea 0:25:00 - 0:26:40 (1' 40'')
Laburpena Plazak bizitza handia zuen. Garai hartan, auzoetan bazeuden dendak, baina gremio gehienak Oiartzungo kalean zeuden. Posta banatzeko herritar bat nahikoa zen: Agapito aritzen zen, eta, haren ondoren, sakristaua. Gero jarri zuten bulegoa. 'Caja de Ahorros' udaletxe azpian zegoen.

Kaleko dendak: plaza eta Bekoplaza

Transkribapena

Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-080
Pasartea 0:21:40 - 0:24:30 (2' 50'')
Laburpena Udaletxearen inguruan: bizartegiak, farmazia, 'Caja de Ahorros Probincial'... Bekoplazako komertzioak eta etxeak: aroztegia, Sorondonea, Posta...

Kaleko dendak: plaza eta Mendiburu kalekoak

Transkribapena

Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-080
Pasartea 0:18:50 - 0:21:40 (2' 50'')
Laburpena Xabalen taberna zegoen: Fonda. Eta behean, sagardotegia. Botikariak denetik zuen. Mendiburu kalean: dendak, aroztegia, harategiak, arrandegia, tabernak, zapateroa...

Kaleko dendak: San Juan, plaza eta Aialde kalekoak

Transkribapena

Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-080
Pasartea 0:15:50 - 0:17:50 (2' 00'')
Laburpena Oiartzunen, biztanle gutxiago bazen ere, orain baino denda gehiago zeuden. Oiartzungo kalean, etxe bakoitzeko komertzioren bat zegoen ia. Iturgintza, garajea, janari-dendak, oihal-dendak, txokolategia, ardandegia, sagardotegia, tabernak... Denda bakoitzak etxearen, jabearen edo ofizioaren izena hartzen zuen. Baraibarrene, Antonene, Xapaterone, Petrine, Exkerrene, Tomaxene...

Zamateta etxea

Transkribapena

- Zarra zenekua. Geo ze in zuten, dena bota 'ta berriya in?
- Berriya in, bai. Leno hor zin hiru 'ta hiru sei bizitza. 'Ta oain ez dakit zembat din, hogeita gehiyo badia!
- Joe!
- Bai.
- 'Ta harrek azpiyan ba al zun zerbatte... Korreos 'o... Ez zun, harek ez zun ezer ez?
- Harek azpiya bazun kuadrak.
- A.
- Kuadrak eta kuadra haitan eukitzen genittun batek konejuk, bestik txerriyak, bestik... hola izaten zen. 'Ta geo guk (..) genun bajun eta zea 're bai, itxebizitza 're bai, planta berin 'ta geo aurretik beiraka jarrita ezkerreko aiyekatikan nik izautu nun han aurrena farmazi bat,
geo denda, komestil bat 'ta geo kajaorrosa. 'Ta geo kajaorros hortikan pasa zen berrira. 'Ta geo azpikaldian itxia. Bi sarrera zittun, bat azpikaldea 'ta bestia goiko aiyekatikan. 'Ta azpikaldian linterneiya 're izandu zen. Bai.
- Gauza pilla erra. Karo, plaza erdi erdiyan izaki! Horregatikan.
- Geo itxian kontra zea zon, aska bat urantzako. 'Ta hara tortzen zin behiyakin 'ta. Hor behiya izaten zen kalin, Axeiyanak eta, Barrendeunak eta, Iragorrinak eta... Kalez kale kalez kale ura eatea hara joten zin. Behiyak 'e be gisa. Ordun ez zen kotxeik izaten 'ta...
Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-079
Pasartea 0:00:50 - 0:02:20 (1' 30'')
Laburpena Zamateta etxeak ukuiluak zituen. Behean, beren etxea eta bizartegia zeuden. Gero farmazia, denda, aurrezki kutxa, iturgintza... Etxearen kontra aska zegoen; behiak izaten ziren plazan eta beren gisara joaten ziren ura edatera.

Razionamendua

Transkribapena

- Razionamendua nondik hartzen zen?
- Razionamenduk hartzen genittun Baraibarrenetikan. Uan Maitxon arrandeiya don hortatikan. Haik zea zuten, ardo almazena zuten, eta han jarri zuten zea, razionamentuantzako lekua, bai.
- 'Ta okindegiyik eta izaten al zen len?
- Bai. Ez... Bat zen Garmendia, guan Garmendia din hok. Hoiken izeba, Balbina 'ro, eta hoik zuten zean, San Juan kalin, uan pelukeiya... Bibliotekan pareko pelukeiyan baju hortan zuten
zea, labia 'ta. 'Ta geo Errandoneana, Errandonea haundiya. Hoik ogiya eta ardo almazena zittuten.
- Giru erra iongo zen kale aiyeka hartan!
- Ba Errandoneku... Errandonekuk partitzen zuten ogiya bihorra 'ta karrukin. Eta geo hasi zin kamioyakin, biño ni akortzen nazelikan oandikan bihorra 'ta karrukin barriyotan ibiltzen zin. Karro itxi bat, goitikan toldokin 'ro hola izango 'alitzake bezela, itxiya eta Errentitikan 'e bai,
Errentitikan 'e etortzen zen panaderua zaldiya 'ta karrukin. Bai, baita 're.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-033
Pasartea 0:32:40 - 0:34:20 (1' 40'')
Laburpena Gerraren ondoren, razionamendua egon zen. Baraibarrenera joaten ziren bila. Haiek gerra aurretik ardo-biltegia zuten eta bertan jarrri zuten razionamendurako biltegia. Oiartzungo okindegi eta ardandegiak.