Mendira nagusitan

Eskalada, espeleologia, arkeologia

Mendiak, garbiago

Transkribapena

- Hemengo berdea ohittuta hua lehorraua itten da.
- Bai, bai, bai, bai.
- 'Ta gaiñekun mendiya 'ta asko kambitu al da? Zu gotzen zanetik?
- Bai, bai, bai. Hau leno dena mendi garbiyak zin hoik denak. Mendi garbiyak, iratze lekua besteik ez zen. Dena iratzia 'ta iratzia. Oain dena (...) 'ta iratzia arbolik ez don lekuan otia do dena oaiñ. Eta gaiñontzin, ez, ez, mendiyak jantzi dia arbolakin, asko, asko.
Asko lengo 'atin, jakiña iratzia ber zen 'ta iratzetako zin denak, biño... 'Ta zembat lana baserritarrak! Bua! Zembat madarikaziyo, goizin (...) jaiki 'ta dena segaz, dena bizkarka, dena...
Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-079
Pasartea 0:18:50 - 0:19:30 (0' 40'')
Laburpena Mendi garbiak ziren lehen. Dena iratzelekua zen; orain, otea. Mendiak asko jantzi dira zuhaitzekin. Zenbat lan egiten zuten baserritarrek.

Mendizalea

Transkribapena

- Oan mendira 're gehiyo jongo za...
- Bai, bai, bai. Ez, ez, ez. Bitu hasierako pena hua bai, biño gaurko eunin ya pasa dia 'ta dena ya ne bizimodua in dut eta gustatzen nau letzia, gustatzen nau denetikan 'ta mendiya...
Ne terremotu hortan txirriki txarraka han ibiltzen naz ni ne moura, gustatzen nau mendi, baserri mundu hoi... Hola.
- 'Ta kalekua izateko baserrizalia za zu, mendizalia ez?
- Bai, bai, bai, bai. Ni baserriyan bizittu nitzan, san zattut, hiru urtian 'ta ez ez ni baserriya ez nau gustatzen. Ni mendi aldea. 'Ta geo gaiña baserri mundua batin bizittu naz, baserritarrakin bizittu naz beti. Hain kontuk eta hain goraberak eta dena 'ta gustatu itten nau.
Naturaleza aiyekatikan bueno! 'Ta gaiña ez naz, ez dut iñorren berrikan ni mendira joteko. Batzuk: "Mendira bakarrikan? Ez al haiz aburritzen?" 'Ta ni sekula ez naz aburrittu mendiyan. Sekulan ez. Ni mendiyan gustoa arkitzen naz, gustoa. Ez naz behiñ 'e akortzen bakarrik nozela 're. Ezta...
- Zue zean zaude han...
- Ne munduan. Ne munduan. Bai, bai 'ta disfrutatuz.
- Eta zeatikan e... Gaztetatik euki zu joera mendira 'ta?
- Ba! Gaztetatik gaztetatikan... Bakizu ze, ez nun... San zattut ba, oso lotua nitzan. Oso lotua nitzan. Guk aste guziya lana itte genun. Astelenetikan Iandia 're bai, iande goizin bostetan erekitzen genun eta lambatak... dena dena lotua 'ta ez nun eun bat 'e izaten demborikan.
'Ta karo geo iande goiza, bostetan jeiki, iya ordu bi, ordu bi terditan bukatu 'ta txiki arraiyo bukatzen zenun eta siesta in ber zenun 'ta... Ni hasi nitzanin geo ya barbeiya itxi zuten, 'o san ziyoten hemen borrakan billi giñan denak. Gue attak ez nun iñondikan 'e iande goizetan itxitzia nahi izaten,
ze baserri guziya kalea tortzen baizen ordun mezeta! 'Ta ordun lan asko itten genun. Biño bestik ez zuten nahi hoi 'ta haik itxi in ber zela 'ta bueno, borroka gaitza ibilli zen, biño azkenin itxiazi in zuten. 'Ta geo itten genun... Ez, aurrena itten genun, iandetan lana itten genulako,
asteartik jaiy ittia eskatu ziuten 'ta astertia jaiy itten genun 'ta geo azkenin asteartia lana in 'ta iandia itxi. 'Ta bueno, ordun hasi nitzan iandia ya itxiya 'ta iandetan mendira. Ordun bai, ordun hasi nitzan. Gehiyo ez pues ez nulako demborikan. Ez, biño bestela mendizalia bai.
- Bai, 'ta eskerrak mendira joten ziñala, bestela aspertu ingo ziñan zu seuruna!
- Bai, bai, bai, bai, bai. Ne desaogua mendiya izandu da. Ni... Gaiña nik ez dakit gaurko, nik ez dakit estresak eta izaten dia zeak... Beste ze esaten 'yozute horrei... Gaurko izaten dia gaurko gaitz...
- Bai, depresiyuk eta...
- Depresiyuk eta rolluk.
- Depresiyuk eta ansiedadik eta...
- Bai, bai. Hoi bai. Mendiyak sendatzen nau nei, e? Han ibilli rak raka raka raka gustoa 'ta disfrutatu han 'ta, nei osasuna izandu da, egiya sango zattut.
- Ez do holako botikik.
- Ez, ez. Netzako ez.
Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-079
Pasartea 0:12:10 - 0:15:10 (3' 00'')
Laburpena Oso mendizalea da Xabier. Gaztetan oso lotua zegoen bizartegiarekin, igandeetan ere irekita izaten baitzuten. Lehen, igandeetan irekitzen ziren dendak, baina gero aldatu egin zen. Igandeetan ixten hasi zirenean eduki zuen denbora mendira joateko. Zirriki-zarraka.

Ofizioaz

Transkribapena

Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-079
Pasartea 0:11:00 - 0:12:10 (1' 10'')
Laburpena Ez da tabernazalea, eta horregatik kostatu zitzaion jendearen harreman falta hartara ohitzea. Orduekin zuzena zen eta jendea han edukitzen zuen zain. Bere afizioak ere baditu: mendia, baratzea, leitzea...