Musika

Untzaga, banda, orfeoia; koruak; beste herri batzuetara kantatzera, musika tresnak, tanbolinteroa. Musikarako zaletasuna. Txistulariak

Soinu-jotzaileak

Transkribapena

- 'Ta geo e... Ze san 'zu? Anai bat Joxe soiñujoleiya?
- Bai. Soiñujotzaillia.
- 'Ta hua aitzen al zen Altziberko billeran 'ta?
- Ez. Fijo han ez zen aitzen. Papeleran aitzen zen hura 're. Papeleran. Hua aitzen zen e, soiñu jotzen han, libre zen demboan.
- Papeleran?
- Bai.
- A bai, e?
- Papeleran libre zenin, Altziberren 'e behiñ 'e, batzutan soiñu jotzen zun hura.
- Bai, ze Altziberren Iruiñerreneko Fermiñ 'o... Zeiñ aitzen zen soiñu jotzen?
- Bai, bai, bai.
- 'Ta ordun tarteka anaiya 're bai?
- Bai, bai.
- Joxe.
- Joxe.
- 'Ta ongi joko zun soiñua?
- Hoixen.
- 'Ta non ikasi 'te zun, 'o? 'O...
- Ikasi... Harrek ikasi zun... Mekauen... Erdikoitxe saten yogun, esto... Gaztañetikan betti torri 'ta hor hiru, hiru itxe 'o baizin...
- Bai, bai, bai.
- E!
- Beno, hor, hor ikasi zun guriak soiñu jotzen. Bai. Han ikasi zun.
- 'Ta zeiñek iakutsi ziyon 'o gotzen za?
- E?
- Zeiñek eakutsi ziyon...
- Hango baserriy hartan bizi zian bai, ez dakit nola zun izena. Biño harrek eakutsi ziyon.
Harrekin ikasi zun soiñua jotzen.
- 'Ta eosi 're in berko zun ba soiñua?
- Bai, eosi... Eosi 'o ez dakit akaso igual mango ziyoten soiñua eosteko 'ro... Ez dakit. Hola ba.
- Ordun zea erra... Giro politta... Itxian jotzen al zun?
- Zeiñek?
- Anaiyak jotzen al zun soiñua itxian?
- Bai. Aitzen zen. Bai, bai. Be saiyuak itten zittun itxian. Bazen beste bat 'e hola. Gotu 'ta ba, behiñ 'o behiñ hartu 'ta tirriti tarrata (...) aitzen zene. Austiñ. Bai. Biño ez, hora kampun... Ez zen aitzen. Itxian zeozer.
- Itxian hua.
- 'Ta zui ez al zizun behiñ 'e gooik iñ?
- Be!
- Ez, e?
- Ez, ez zin iñ.
- Zuk ze itten zenun, dantza?
- E?
- Dantza?
- Dantza? Dantzan 'e gustatzen zin. Dantzan 'e pixkat ibiltzen nitzan. Altziberren 'ta billera erra
itten zen ordun. Urti haitan. Karo, bestetan ez zen 'ta! Hara, neska 'ta mutill, hara! Balkoiyin jarriko zen, hala benga, tirripi tapa. Lenoztik 'e berriz harren atta aitzen zen. Bai, soiñu txar bat, soiñu koxkor bat (...) Geo horrek ikasi zunin, "bueno...! Hietzako oaiñ!"
- 'Ta kampotik 'ta denetik tortzen 'men zen jendia Altziberra!
- Altziberra? Bai, bai. Hala zen. Errenteitik 'e jendia pranko tortzen zen. 'Ta kalin, kalin 'e asko, bertako jende asko Altziberren. Asko.
- 'Ta Txikierdin 'e geo jarri zuten. Txikierdin 'e. Oaiñ han 'e ez da billerik ingo, Txikierdin?
- Ez, uaiñ ez.
- Aspaldiyan ez.
- Azkena hua... Hua geldittu zen, biño... Ez, nik ez nun izautu.
- Ez?
- Geo gu ya Hernanira 'ta joten giñan.
- Ya.
Nor Iza Artola, Joakin
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-062
Pasartea 0:36:30 - 0:40:15 (3' 45'')
Laburpena Joxe anaia soinu-jotzailea zuen. Paper fabrikan libre zenean, Altzibarren aritzen zen jotzen. Auzoko batekin ikasi zuen soinua jotzen. Anaia Auxtin ere aritzen zen soinuarekin, ttirripi-ttarrapa. Berari dantza egitea gustatzen zitzaion. Altzibarren bilera ederra egiten zen. Iruñarreneko Fermin soinu-jotzailearen aita ere aritzen zen lehenago. Txikierdin geroago jarri zuten. Soinu txar bat.

Elizako koruan

Transkribapena

Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-073
Pasartea 0:24:30 - 0:28:00 (3' 30'')
Laburpena Inaxi kalean asko ibiltzen zen. Urte askoan aritu da abesbatzan. Hasieran, Mari Carmen Galtzarainek erakusten zien abesten, eta naximentuarekin kuadrila ederrak ateratzen ziren. Elizako koruan Don Pablo apaizarekin eta gero Oñatibiarekin ere aritu zen. Meza latinez izaten zen.

Transkribapena

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-047
Pasartea 0:11:30 - 0:13:00 (1' 30'')
Laburpena Lexotiren aitaz galdetu diot. Tobera-jotzailea behar zuen izan. Toberak nork kantatzen zituen esan digu: Urzelaietakoarekin ezkonduta dagoen Berinberrikoak. Lexotiren aita ezagutu zuen. Meategietan lan egiten zuen eta trena askotan galtzen zuen.

Kriskitinak

Transkribapena

- Hurrungo eunin lanea. Bizikleta hartu 'ta Donostira 'ro, Irunea 'ro, 'ta... hala 're konten!
- Biño ni gotzen nazela, atzo aittu nitzan saten hemen hoiri, afaldu ta geo. San Juan itturrira 'ro ez dakit noa joten zen jendia 'ta Arrutina hoitakua bazela Jenobeba 'ro motx bat.
Mekauen! Nexka. Jotzen zun harrek krisketiñ soiñua! 'Ta hoa 'ta Juakin Potto difuntua 'ta hoik San Juan itturritik arratsin zea makilla hara! Oain 'de muttu 'ut. Makilla hanka tartin hartu, atzetik eta aurretik eskukin, hanka tartia eosita...
Eosi! Hombeste... Biajia do 'ta, be izerdiyakin 'o eosi 'ta, miñ hartzen 'ta makilla atzetik 'ta aurretik hartu hanka tartin 'ta San Juan itturritik gotzen nazela.
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-040
Pasartea 0:38:20 - 0:39:10 (0' 50'')
Laburpena Garai batean, Nafarroako San Juan iturrira jende asko joaten zen Oiartzundik. Jai giroan izaten zen, musika joz. Rufinok gogoan du emakume bat bazela kriskitinak jotzen trebea zena.

Ttunttuna, Kilirikupen

Transkribapena

- Altziberko billera aittatu 'zu 'ta hoa gehiyo, kalin ez al zen izaten dantzik 'o?
- TTunttuna jotzen zuten, biño ez zen iñor izaten. Izandu zen bolara batian edo horrela ttunttuna jotzen zuten Killikupin. Joxe Mendizabal eta tamborrerua Juanito Arozenan atta nola zen? Xantu saten ziyoten. Xantu. Hori eta geo besten bat 'e bai. Ez na goatzen bestia zeiñ zen.
Hiru bat aitzen zian, bi txistulari 'ta gero tamborrerua. Bai.
- 'Ta jendia dantzan ibiltzen zen haiken onduan?
- Bai, baiño ez zen hola jende ge... Gelditzen kalian. Altziberra, Altziberra.
- Eta Altzibertik aparte beste auzotan bai al zen billerik?
- Txikierdin sortu zen bai, geo. Txikierdin zon.
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-035
Pasartea 0:22:00 - 0:23:00 (1' 00'')
Laburpena Igandeetan Kilirikupen ttunttuna jotzen zuten. Baina jendea ez zen bertan gelditzen, nahiago zuten Altzibarko bilerara joan.

Transkribapena

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-035
Pasartea 0:05:40 - 0:08:10 (2' 30'')
Laburpena Maitxoren senarrak, Felix Galardik, soinua jotzen du. Bere senideek ere jotzen zuten. Irungo Bentetakoa da Felix. (Maitxo eta Felix Maider Zabalegi Galardi pandero-jotzaile ospetsuaren aitona-amonak dira).

Emakume soinu-jotzailea

Transkribapena

- San 'zazu berriz.
- Inazio Pikabea zen... Hoi Portugalkua, ez? Baserrikua. Portugal baserrikua. Pues hoiy soiñua jotzen aitzen zen, baiño bere arreba 'ta saten dut, bere arreba bere filarmonika
haundiyakin 'ta zea, eskursiyoa gaur kampoa beste eozeiñ tokita joten din bezela, San Juan itturrira, hemen zea gaitza zen, kuadrillak, neska 'ta mutil joten zin mendiz mendi. Eta han San Juan itturrin ben garbitasuna egin, fede gaitza zen, fedia edo ohittura edo ez dakit zer san.
'Ta geo handikan Lesakara joten zian 'ta hor Lesakatik bueltan ere bai Altziberrerea ben soiñuakin eta. Andria horrek, Pikabea, ez dakit andriak nola zun izena, ez dakit, enaz gotzen, biño andri horrek bere soiñua juaz korru gaitza itten zun Altzibarren dantzan 'ta bea 're
bere soiñua juaz dantzan ibiltzen zen. Oso dotore. Oso dotore. Eta bueno, eskursiyo ederra itten zuten mendiz mendi kuadrilla osuak joten zian, neska 'ta mutil.
- Oiñez?
- Oiñez San Juan iturrira. Eta gero bueltan berriz Altziberren itten zuten ben estaziyua, baiño dantzan ibilli.
- 'Ta hoi ze izaten zen San Juan eunin bertan, 'o (aste...)?
- San Juanetik aurrea. San Juanetatik aurrea, bai. Zertikan Lesakakuk 'e harrapatzen zittuzten batzutan Lesakako fiestak ere. Bai.
- Zu joten al ziñan San Juanea?
- Ni ez! Gu gaztiak giñan ordun. Gu biñon...
- A!
- Beste urte batzuk gehixio zittuztenak zian hoik. Bai, guk ez dakit hamabost hamasei 'ro zemat izango genittun.
- 'Ta goua bai joteko?
- Ez. Hola mendira hola, biño haiyen umoria 'ta haiyen saleru hori gustatzen zitzaigun, e! Asko gaiña! Umore honakin 'ta tortzen zin 'ta. Denak dantzan. Oso ederra zen hoiyen...
- 'Ta gaiñekun emakume gutxi izango zen hola soiñu jotzen 'ta ibiltzen zena, ez?
- Nik ez dut ezagutu. Hori bai, emakume hori, zea, Portugalekua 'o Portugal Txiki 'ro ez dakit nola dun... Nola den. Horkua zen 'ta oso ondo jotzen zun. Bai anaiy... Zeak 'e, Inaxio bearek 'e bai eta arrebak. Baiño salero gaitza! Korro gaitza itten zuten menditikan zatozenian,
eta ez zin nekatuk! Dantzan fuego ibiltzen zin 'ta bea 're bai be soiñua juaz dantzan korrun hantxe! Oso ondo. Gauza polittak zien.
- Bai. Oaiñ ya... Bai.
- Oaiñ aztuk daude gauza hoiyek. Oaiñ beste era batekuk dia, baiño hoik oso polittak zien, e!
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-035
Pasartea 0:00:50 - 0:04:00 (3' 10'')
Laburpena Musikari gehienak gizonezkoak baziren ere, tartean bazeuden emakumeak; Iturriozko Portugal baserriko soinu-jotzailea, adibidez. Pikabea anaia-arrebak aritzen ziren soinu-jotzen. Arrebak, gainera, soinua jo eta dantza batera egiten zuen. Umore gaitza jartzen zuen Altzibarko bileran, San Juan iturritik bueltan.

Arozena txistulariak IV

Transkribapena

- Santos zer zen, bea bakarra? 'O anai gehiyokin ez al zen torriya hua Lizartzatik?
- Ez, ez zun harrek anai... Harren anaiyak han, han bertan baserriyan lana itten zuten. Guria bakarra ate zen. Santos bakarra ate zen. Gaiñekuk han bertan lana itten zuten.
Han baserriya zen 'ta...
- Haik 'e ez al zin txistulaiyak?
- Bai, bai. Haik 'e han, han txistu jotzen aitzen zin. Denak txistulaiyak zin haik.
Osaba difuntua baizuten txistulaiya.
- A...!
- 'Ta harrek eakusten baiziyoten umetan denai txistua. Mutil zarra baizen gaiña 'ta!
Mutil zarrak bakizu, gauz onik ez da izaten!
- Eta geo ordun, Santosek eakutsi ziyon e... Juanitoi 'ta béak eakutsi ziyon? 'O kampun ikasi zuten?
- Geo Juanitoi 'ta béak ahaleiñ in zittun 'ta kusi zun ba: " ba hoik ettit errenditzen hemen nik nahi 'uten bezela!" 'ta in zittun txistulaita batzuk Errentira jon zin 'ta bestik Donostira, 'ta partittu zin 'ta hoik 'e bestekin ikasi zuten hoik 'e. Hoik 'e...
- Geo haik semiri!
- Haik semiri.
- Eta zuri ez al zattu behiñ 'e goua in hola txistua jotzeko 'ro?
- Ez.
- Amurraziyo erra bai batzutan! "Txistua jo!" "Jo zak txistua 'ta in zik lanak!" saten niyoten... Nik saten niyoten miño (...) aman sanak ez aitu baliyo!"
- Karo zu, zuk bazterrak garbittu 'ta jana jartzen zenun bittarte, haik erki!
- Hoixen. jana, han jana jarri in ber 'ta! Dena itxia garbittu 'ta, kampoko itxiak garbittu 'ta, taberna 'ta joten zinin haik, hanguk garbittu 'ta, nahik, nahiko lana banun nik ordun!
- Ezkonduta geo 're seittu zenun...
- Ez, ezkonduta geo ez, ez. Ez, ez, ez. Ezkonduta geo ez, hantxe. Nahiko lanak banittun ezkonduta geo 're!
Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-010
Pasartea 0:54:30 - 0:56:30 (2' 00'')
Laburpena Arozenatarrak: Santos, Korneliren senarra, bera bakarrik etorri zen Lizartzatik. Hango baserri batekoa zen eta senide guztiak txistulariak ziren, osabarekin ikasiak. Santosek bere semeei erakutsi zien, eta haiek beren semeei, Korneliren bilobei. Irribarrez aipatzen digu lana besterik ez zegoela etxean baina haiek txistua jo eta jo aritzen zirela.

Arozena txistulariak III

Transkribapena

- Besteik ez dut esatekoik nik.
- Bai, gauza pilla erra bai, eukiko zenittuzke sateko! Zenbat denbo falta da? Zortzi minutu.
- Nik zea jakin nahi dut, txistu, txistulaiyan martxa hoik.
Hoik zea, geo semik 'ta nola hasi zin ikasten? Attak eakutsi ziyoten? 'O beák zuten zaletasuna?
- Ez, atta, atta hasi zen. Attak txistu jotzen zun, Lizartzan 'e txistua jotzen zun,
honea torrita 're bai, 'ta hemen hasi zin txistua jotzen denak. 'Ta geo in zin, kalea jon txistulaiyan itxea, ze, ez dakit zein zen? Zein zen hura? Mendizabal eo... Ez dakit zein zen, txistulaiya... Batzuk 'ta bestik berriz, Errentira 'ta partittu in zin.
"Uo...! Oiyartzunguk gue gisa zakik!" Txistu jotzen han itxian aitzen baizin attakin batzutan, biño ba, attai obeittu txistua jotzen! Juerga jon ber zenin!
- Semik ez ziyoten kasoik itten attai? 'O ze?
- Kaso bai, hola tokata bat 'o beste 'ro itten zuten, biño "gaurko nahikua dugu, e atta! " "bai, bai. Zuzte, zuzte nahi zuten tokira!" saten ziyoten. 'Ta geo batzuk Errentira jon zin 'ta geo bestik Donostira jon zin 'ta...
Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-010
Pasartea 0:52:20 - 0:53:40 (1' 20'')
Laburpena Kornelik gizona ez ezik, semeak ere txistulariak ditu, baita bilobak ere. Semeak aitarekin hasi ziren ikasten, gero kaleko txistulariekin aritu ziren eta Errenterian segitu zuten.