Urarekin erlazioa duten kirolak

Arrauna, igeriketa...

Estropadak

Transkribapena

-'Ta gaiñekun zea e, estropadata 'ta ez zen izango afiziyo haundiyik?
-Baita 're.
-Baita 're e? Ze joten ziñazten Pasaira 'ta hola?
-Ez, Donostira.
-A, Donostira e? Estropadak zinin...
-Bai...
-Urte pilla bat itten dila Kontxakua 'ta hoik, ez?
-Bu... Nik izautu ttut 'ta. Ni biño lenoztik auskalo noiz hasiyak izango 'in.
-'Ta zeikan? Arraunlaiyik 'o Oiartzunen?
-Baita tripulaziyua 're!
-Tripulaziyua noiz izan zen?
-Hoi ez dakit zembat, ze urtetan izango zen. Hoi 'zango zen el año... ez dait ba nik. El año... sesenta... lenoztik, sesenta biño lenoztik.
-Bai, e?
-Bai, zerbatte zinkuentai... seis o xiete 'ro hor, hortxe hortxe. Tarti hortan.
-'Ta zer zin zue erareku 'o hola? Ez, gazteuk?
-Ni biño zarraguk!
-Zarraguk?
-Altzermo Ibarrekua 'ta, Bortaneko Luix 'ta, hillak 'e baia 'ta... Oan hau 're bai, oan hil den hau Zolotiar! Hoi 'ta bazin mordoskat.
-'Ta nola 'ta atetzen zin, entrenatu 'ta nola itten zuten haik?
-E?
-Entrenatu 'ta nola itten zuten?
-Oi! Illunartan 'ta goizetan 'ta hortxe joten zin entrenatzea...
-'Ta geo zea 're euki berko zuten ba?
-Zea! Geo lanea!
-Geo lanea, biño txalupa 'o...
-Ontziya bai, ontziya, ontziya, ontziya bazuten. Hoi uste 'ut nik Lizazuk 'o pixtu zula su hoi. Lizazu kontratixtak bazun dirua 'ta harrek pixtu zula uste 'ut zea hoi asuntu hoi.
-Karo hortako dirua 'ta berko zen... Eosteko 'ta hoi dena?
-Bai, 'ta atetzen zen tripulaziyua. Ez dakit Errentiko izenakin, 'o Oiartzungukin atetzen zen. Ondartxon zuten entrenadoria. 'Ta uste 'ut Lezo 're atetzen zela. Ordun asko atetzen zin... Bai...
-'Ta ontziya han euki berko zuten numbatte, ba?
-Numbatte han eukiko zuten, bajon batin. Holaxe ibiltzen zin.
-'Ta onak izandu 'te zin 'o?
-Bai! Atzetik hasi 'ta aurrenak. Bai ongi xamar, ez Oriyokin 'ta hoikin kompatu...
-'Ta haik igeri jakingo zuten ba?
-Erdiyak iul ez. Jo!
-Hemen errekan 'ta ibiltzen al ziñazten zuek?
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:46:28 - 0:48:51 (2' 23'')
Laburpena Estropadak: Donostiara joaten ziren. Oiartzunen tripulazioa atera zenekoa. Nor ziren.