Txirrindularitza

Maria Magunazelaia, txirrindulariak, taldeak, bizikletak

Bizikleta: garraio eta afizio

Transkribapena

- Etxebeste 're bai.
- Zeiñ anai zin? Kampotik karri zittuztenak haik? 'Ta Mitxelenak ordun in zun bos minutu bentaja man. Pako Mitxelenak minutu... bos minutu bentaja man bestiri...
Eta, zeiñ kristo anai zin karri zittuztenak launtzeko... Kampun biltzen zinak elkarrekin 'ta. Mitxelenak bos minutu kendu 'ta Iurritan harrapatu zula. 'Ta Mitxelena, tak, geldittu zen be onduan 'ta. Launak giñan Mitxelena 'ta gu, 'ta Mitxelenak nei:
"Jarriy hai atzin, nik martxa 'it aurrea." "sei zak, sei zak!" Harrek seittun harrapatu du bos minutu manta, harrapatu denak eta...
- Béak eskapo in geo!
- Béak eskapo in. Nei esan zin: "segi zak!" Eta bai, aiba dio! Aurreko eunetik pikotxa 'ta palin txiki arraiyo iña! Erra entrenamentua itten genun guk! Joe!
- Entrenatu 'ta lanea!
- Buelta Frantziko pelotoiya miño haundiyuo in Errentira!
- Bizikletan? Joe, hoi pilla joten zin!
- Hoi pilla joten zin!
- Gu erori izandu giñala betzi! Matxaiñeneku hortan! Kauen... Ordun 'e izaten zela...
- Bai, halako biria 're.
- Biria? Bizkarretik helduta elkarrei. Elkarrei heldu 'ta denak jarriyak giñan 'ta bat trabatu 'ta tr...! Denak lurrea jota! Pedala hautsi nei! (...)Nula! (...) Ui! Joe! Ordun zin kontukin! Kubiertak hautsitzen baldin bazen, entreatu in ber 'ta... Kubierta 'ta kamara berriya jartzeko.
Zaarrak entreatu! Ni ibilli izandu nitzan...
- 'Ta geo berriyak errealo?
- Ni ibilli izandu nitzala kubiertan barrena, kortxua jarrita. Kortxukin barrena jarrita.
Hogeita hamairu kortxo uste 'ut sartzen zila. Joe! ebiya itten zunin, kortxua beratzen zen ta ordun ongi, biño gortzen zen demboan, mekauenlaputa, ipurdiko errak bai miñ erra! Kortxua gortzen zenin, ta ta ta ta! Joe! Gorriyak ikusi dittugu guk 'e! Jo!
- Bai, 'ta geo kubierta atetzen baziyon, bollua, beste zea bat kapa loixio bat jarri barrendik petakua. Jo ibilli in ber da hola, e!
- Kamarak entreatzeko eun batin bi kamara elkarri lotuta hola jarriyak, lazua inta. 'Ta baguz Errenteira lanea 'ta. Nunguk zin kargaderoko atzi hortan bi ahizpa 'ro moja zeatu zinak. Bi neska. 'Ta Xegundo Xixtiyo, Benantxo Torrekua 'ta hiru 'ro bagiñala 'ta kamara hartu
bi launek eta bat neskan ayekatik hartu 'ta bestia beste ayekatik 'ta bi neskak kamarakin hartu aurrian 'ta utzi in ber kamara azkenin! 'Ta utzi 'ta haik kargaderoko gaiñea bota kamarak gui. 'Ta geo kamarak billa, berriz 'e atzetik iyo, kargaderua itxiya atzetik eta. Joe! Alukeiya!
- Bixkarrondokuk.
- Bixkarrondokuk bai.
- Kargaderua... Kargaderua ez dakit hala deitzen yoten... Kargaderua zea da... Nola Gabierrota? Diputaziyun zea? Hoi da kargaderua.
- Horrea, hor 'ta horrea bota neskak, han gaiñin bizi zinak baizin neskak.
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-039
Pasartea 0:37:40 - 0:41:00 (3' 20'')
Laburpena Rufinok lan asko egiten zuen, baina bizikleta karreretan ateratzeko astia hartzen zuen. Behin, xanistebanetako karrera irabazi zuen. Beste behin, Mitxelenak bost minutuko bentaja eman zuen, eta hala ere, denak harrapatu, eskapo egin eta irabazi egin zuela kontatzen du. Garai hartan denak bizikletan joaten ziren lanera. Bidean, neskak zirikatzeko beta hartzen zuten. HIKA.

Oiartzungo txirrindulariak eta pilotariak

Transkribapena

- Geo ya aurretu nun zerbatte dirua 'ro 'ta beste bizikleta bat eosi nun 'ta ahal zen bezela.
- Bizikletan asko ibilliya za zu, ez? Biñon karreratan 'ta ez al ziñan ibiltzen?
- Anaiya zen.
- A, anaiya zen?
- Joakin.
- Hondarribikua.
- Joakin.
- A!
- Aitzia bazu zuk 'e. Hondarrabikua bai. Hora bastante. Bai, buelta Bizkaiya iraazi zun. Bai.
- 'Ta geo hemen zein zin, e... Mitxelena 'ta hok...
- Mitxelena, bestia Zabaleta, Itxeberrikua, Ibarrekua baitu andria, hoik Txaparreku hortan bizitzen dia, Zabaleta.
- Auxtiñe
- Auxtiñe du andria. 'Ta bestia Mitxelena Joxe. Hoi ziklokrosin 'ta ona zen. Relojeiya nola 'ute zean...
- Bai.
- Hoik. Ona zen ziklokrosin.
- Harren anaiya 're ez al zen ibiltzen?
- E?
- Bi anaiy ez al zin ibiltzen?
- Bai, beste 'at zarruo, Barzelonan bizittu zen, hil zen hoa 're.
- A, Pako.
- Pako bai. Bai, oso... Hoa, Pako oso zea ona zen, garaiy haiytan Matxain, Errentikua, 'ta... Hola zin. 'Ta geo ate zin bitartiñin Puntxiaño Ibarrekua, Lasa, Errotaxarkua, 'ta bestia zea zen, Perurena.
- Klaro.
- Hoik ya, hoik ya hobexio bezela ate zin. Perurena 'ta buelta Españan 'ta... Beno, Pako 're ate 'zandu zen Buelta Españan, biño erretiratu in zen Españiko zea hortan. 'Ta Perurena 'ta Lasa
hobexio zin. Perurena bastante ona zen. Eta ezkeoztikan hola asko ibilli denik, oan badia hor Arraskuko...
- Karrikakua? Arraskukua, ez?
- Bai. Zer du horrek apellidua?
- Leonet.
- Nola du horrek? Zea Arraskuko Joxen semik... Leonet.
- Leonet.
- Leonet Iza.
- Leonet Iza bai.
- Bai.
- Hoiy izango da oaiñ Oiyartzunen...
- Hoi zeakin... 'Ta zea 're bai, Miel Mari Lasan semia 're bai.
- A bai.
- Ez dia ekipo berin, biño...
- Hoiy 're aittua dut, bai.
- Biyek mailla berin 'o profesional uste 'ut dila.
- Bai.
- Bai.
- Oiyartzunen gaiñekun oan dembo batin pelotaiyak 'e (Xapato) bi anaiyak eta...
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-057
Pasartea 0:47:50 - 0:50:00 (2' 10'')
Laburpena Enrikeren anaia, Joakin, txirrindulari ona zen. Bizkaiako bira irabazi zuen. Oiartzungo txirrindulariak: Zabaleta, Mitxelenatarrak... Garai batean pilotari ezagunak ere baziren herrian.

Gerran hildako anaia

Transkribapena

- Ba hua jon zen frentea. Biño ze san 'zu?
- Leno soldauxka zun, 'ta ate zen libre. Kinze... Bentizinkokua 'ro zer zen hura? Behintzat, libre. Eta gerra hasi zen 'ta eaman zuten 'ta gerran hil zen. 'Ta libre atetako mutilla.
- Hoi da, hoi da.
- 'Ta beste anaiya 're libre ate zen hurrengua. Difentzi gutxi zuten, 'ta hura 're libre. 'Ta hura berriz, soldado in zun geo lau 'ro bost urte.
- Biño aleiya, bertzi in zutela, ez zen be borondatez jon. Bertzi in zuten bea! Behar, behar, beharrazi!
- E... Ez naz akortzen. 'Ta izan ber zun gaiña hura gerran hasi zianian, kampotik, zeatik Alemanitik ez dakit ze, karri 'men zittuzten... Kañoiyak eta nola izaten dia morteruak 'o kanoi ttikiyak 'o ez dakit zer. Eta disparatzen aittu 'men zian asko. Gui san zigun béakin zenak, e!
'Ta san 'men ziyoten... Guriak san 'men ziyon alferezai. Hura berua zeola 'ta peligrosua 'ta hoztutzen utzi ber zela! "¡Ta que no importaba!" Que no séque 'ta no sé cuantos...'Ta botaazi, beai botaazi ber. Bestia bazkaltzea jon 'ta hura geldittu 'ta harrek bota 'ta txikittu bertan!
- Lertu in ziyon!
- Berogiya 'men zeon 'ta lertu nombatte. 'Ta bertan dena puskatua geldittu.
- 'Ta abisua ailletu zen.
- Hogeita lau urte 'ro izango zittun. Hura geo gaiña zean, bizikletan ibiltzen zen afiziyo haundiya zun 'ta karreretan atetzen zen Erreinteyan 'ta barriyo... Herrita joten zian. Soziedadia, Errentiko soziedadia, Turin 'o nola? Hangua zen. Ai! Saten hasi ezkeo, penak pasa besteik ez dila in!
- Hoik aztutzia izango litzake onenea, biño izin dia aztu hoik!
- Ez!
- Izin dia!
- 'Ta beste anaiya hurrungua pasa zun lau urte 'ro... Ez dakit zembat, soldado. Orduan esposatuak eta denak eamaten baizittuzten 'ta jende bastante urtekuak! Harrapatzen zuten guziya!
'Ta geo han eon ber. Trixtura! Galanki pasa ber. Nik ez nitzake izan alegria haundiko gauzak pasatakua biziyan, ez.
Nor Bikandi Aristizabal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-020
Pasartea 0:51:50 - 0:55:00 (3' 10'')
Laburpena Anaia soldaduskatik libratua zegoen, baina gerran behartu egin zuten. Lehergai bat lehertu zitzaion eta bertan hil zen. Txirrindulari ona zen anaia, Touringen zegoen. Beste anaiak lau urte-edo pasatu zituen soldadu. Garai hartan, ezkonduak eta edadekoak, denak eramaten zituzten.

Txirrindulari ospetsuak

Transkribapena

'Ta Matxaiñek, nik ez dait Matxaiñei bakarren batek telefonotik deitzen ziyon, Matxaiñek jarriyak zea Matxainek ordun garajia zean zun, kauen... zean, oan Matxaiñen dendatik pixkat aurrexio nola da azulejuk 'ta exposiziyua?
-Bai, bai.
-Ezkerreta? Hantxe garajia, 'ta oandik Matxaiño, 'o oandik kopia hua han da zea erretratua, zea betik goitti Pontx, zeara esto. Kauen dion. Nola da hoi?
-Austineta?
-Bai, Austineta abitzen deneko zea hortan. Bada bizikleta garajia.
-Bai.
-Hantxe do oandik zea hoi, kopia hura. Be, fiura e, fiura!
-Kopa?
-Fiura, fiura! Korredoria, zean bizikletan. 'Ta hua jarriko zun taka 'ta jende guziyak bazekin han taillerra zola, bizikletan taillerra zela. 'Ta harrek zeiñek iazi zun, espaiñola zenbatgarren sartu zen, 'ta dena krixtalin jarri. 'Ta konten.
-Harrek resultaduk?
-Harrek resultaduk. 'Ta denak hara jonak.
-Mekayuen dio...
-Zea, erlia eztira bezela.
-Hoi ba teleisiyuk ta radiyuk ez, hola.
-E, bai zea, radiyuk zea. Radiyuk, ordun radiyuk, zenek 'zango zun ordun radiyua.
-'Ta hemen norbaitt ate al zen nahiko ona hola kampoa 'ta?
-E?
-Karrereta 'ta? Ziklixtik 'o ate al zen?
-Hemen hola onak ate zinak zin Facundo Zabaleta, gue garaiyin, Facundo Zabaleta, Joxe Mitxelena, Paco Mitxelena, Funtziano Arbelaitz, eta... Borrondiko Joakin 'ta hola ate zin ale 'atzuk bai. A! Perurena!
-Perurena, 'ta hoi...
-'Ta zea, Lasa. Hoik 'ta, hoik pixkat geoxio, hoik pixkat geoxio. 'Ta geo beste bi anai zeak 'e bai, Izagirre, zeakuk, Mendintxeberrikuk.
-A bai e?
-Hoik onak zin e! Arront onak hoik 'e.
-'Ta hoik kampoa, len aittatu ttuzunak zue erarekuk 'ta hoik kampoa joten al zin?
-Bai, bai espaiñiyan ibiltzen zin hoik.
-Bai e?
-Bai, ordun ez estranjira berbada, biño hemen bai. Hemen denin espaiñiyan. Ui, JoxeMitxelenak 'e ziklokrossak battu bi 'ro iaziyak 'ta Arbelaitzek 'e bai 'ta bueltak 'e bai iaziyak 'ta ongi biltzen zin hoik.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:38:45 - 0:41:02 (2' 17'')
Laburpena Txirrindulari ospetsuak. Irratirik ez eta denak Matxainenera emaitzak ikustera. Oiartzungo txirrindulariak.

Bizikleta

Transkribapena

-'Ta bizikleta, bizikleta laneko 're bai biño afiziyua 're asko zen, zuek afiziyo haundiya zenuten bizikletai, ez?
-Bai 'ta hoi da, karreran ate 'zandu naz 'ta iazi 're bai bat 'ta...
-'Ta hemendik paste' al zen buelta españa 'o zerbatte?
-E?
-Buelta españa 'ro zerbaitte 'ro paste' al zen?
-Buelta españa pasatzen zen kalin barrena.
-Kalin barrena pasten zen?
-'Ta beste urte batin pasa zen ni harrobiyan pintxe nola gaiñea, buelta Frantzia 're! 'Ta korredorik zea txipitoko malda ezin iyoik, kauen dio!
-Zuek 'e hua iyoko zenuten?
-Hoixe iyotzen nun! Biño haik ezin iyoik, haik gizajuk trantzetik heldu zin 'ta nekatuk.
-'Ta nola seitzen zen ze ekipo zin 'ta ze karrerazin 'ta hoi nola seitzen zen? Ze ordun teleisiyoik 'ta ez zen izango...
-Karrerak zea, ordun ekipuk bazin KAS 'ta... Fagor 'ta... bazin, bazin ekipuk bai. Biño len leno ez, gu mutikoxkorrak giñala ez zen, ez zen ekipoik.
-Ez zen?
-Biño karrerak itten zin?
-Karrerak itten zin.
-Norbea joten zen, osea, ekipoik gabe.
-Norbea be bizikletakin?
-Be bizikletakin 'ta fuera. Ez zen launtzik ezer 'e ordun.
-'Ta ze izaten zin eun bateko karrerak 'ta izango zin?
-Bai... Barriyutakua 'ta, Xanistantakua 'ta, San Martzialtakua 'ta hemen hola ale 'atzuk. 'Ta buelta españa urtian bein. 'Ta ordun españikuk. Bazin Manolo Rodrigez 'ta Emilio Rodrigez 'ta... Galleguk 'ta beste batzuk igual beste, katalanak 'e bai, katalanak 'e bazin Poleta 'ta bazin hor.
'Ta ordun españikuk. Bazin Manolo Rodrigez 'ta Emilio Rodrigez 'ta... Galleguk 'ta beste batzuk igual beste, katalanak 'e bai, katalanak 'e bazin Pobleta 'ta bazin hor.
-Estranjeruk izautze' al zenittuzten?
-Estranjero gutxi tortzen zin ordun.
-'Ta izautu? Bazila 'ta... Radiyutik 'o, ez ez?
-Bai!! Zea esto joten zin Loloño 'ta Balmontes 'ta joten zin buelta frantzira Bernardo Ruiz 'ta holako zea batzuk.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:36:55 - 0:38:45 (1' 50'')
Laburpena Bizikleta lanerako, eta baita afiziorako ere. Karrera irabaziak baditu. Espainiako eta Frantziako itzuliak herritik pasa izan zirenekoak. Ekipoak sortu aurretik ere karrerak egiten ziren.