Inguruko herrietako jaiak

Albo-herrietako jaietara

festak

Transkribapena

Nor Joxepa Etxeberria Olaziregi
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-087
Pasartea 0:46:14 - 0:48:30 (2' 16'')
Laburpena Herriko festak, Oiartzunen Xanistebanak ospatzen ziren, Errenterian Madalenak. Musika, idi apustuak eta bertsolariak izaten ziren. Urtean zehar billerak izaten ziren, Errenterian eta Txikierdin.

Festetara, bizikletan

Transkribapena

- Gu, Juakin Potto difuntua 'ta ni biyek Goizuta bizikletan jon giñela. Hola. 'Ta handik atea 'ta Benta Berrin billera! Bi 'ro hiru neska dantzan pito bat ez zekitenak haikin salto... Saltoka ibilli haikiñ han... Kamioiyak... Hoik handikan jendikin. Hoiri seika geo, handikan 'ta...
- Bate argiyik gabe!
- Eeñozun kamioiyak frenatu eta...
- Azpira!
- Bua! Lurrea ni! Besua dena txiki arraiyo iñ, Juakin Potto kamioiyak frenatu zula autobusak kruzatzek 'ta nik ez dakitela biyek tartetik nola pasa zen. Ni eroi 'ta... Zeara... Txikierdira ailletu 'ta Juakiñ hortako zela Uarteko Xabinon 'o bizikletakin jona.
Atea harrei zea, frenua aurrekua, sartu ruedan 'ta harrek bueltakampana! Martxa! Biyek eroita! Hurrungo eunin, Torreko ondu hortan ni bizikletan, kriston martxan sartu nitzala 'ta Ttonkolon zea, kamioiya eurrez kargatua Iraorrenea sartzeko!
Jode, hoa ez jotzetik frenatze 'ut 'ta beste aldea! Besua txiki arraiyo iñ 'ta Don Rejinona hurrungo eunin. Bi besuak txiki arraiyo inta! "Tetanun kontrako indiziyoik hartu al duk behiñ 'e?" 'ta "ez." 'ta nei nondik man zin harrek? Hartu hemendik hola, zasta!
"Ez duk hurrungun hoi esango!" Tetanun kontratukua hola sartu zila indiziyua! Mekauen...
- Gaiñetik beak hau zun, meiku beak zea baizun...
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-040
Pasartea 0:41:00 - 0:42:40 (1' 40'')
Laburpena Goizuetako jaietara bizikletan joan izan dira eta baita Bentaberriko bilerara ere. Itzuleran istripua izan zuten bizikletarekin.