Erromeriak

trikitia, trikitilariak, "Elgeta",

Gazte denborako kontuak

Transkribapena

Nor Aduriz Urdanpilleta, Tiburtxi; Unsain Aizpurua, Dolorex
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-103
Pasartea 0:01:05 - 0:02:39 (1' 34'')
Laburpena Altzibarko bileran ibiltzen ziren dantzan. Baina, denda beti irekia. 365 egunez eta 24 ordutan irekita egon balitz, beti izango zituzketen bezeroak.

Aizegaingo bilera

Transkribapena

Nor Aduriz Urdanpilleta, Tiburtxi; Unsain Aizpurua, Dolorex
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-102
Pasartea 0:29:33 - 0:34:00 (4' 27'')
Laburpena Aizegaingo bilera. Dolorex baltsean aritu zen Aizegainen. Dantzako bikoteari hankak zapaldu zizkion. "Aski dute pekatua baldin bada ez jotzia". Gero koinatarekin konfesatzera joan zen Don Igeniorengana.

San Antongo erromeria

Transkribapena

-A! Zea erromiyak lengun aittatu genittun 'ta San Antongua oan izautzen duguna noiztik da hoi?
-Hoi?
-Hoi aspaldikua al da?
-Hoi nik izautzen dutela.
-'Ta len jende geiyo jongo zen?
-Gutxiyo!
-Gutxiyo jote 'al zen?
-Bueno...! Ordun gaiñea San Anton euna bakarra 'zaten zen e! Ez oan bezela bi. Oan bi 'zaten dia.
-Biño ordun oiñez jon ber 'zaten zen...
-Bi, bai. Bi 'ro hiru gaiñea. San Anton euna 'ta geo beste bi 'ro hiru jai. 'Ta denak oiñez! 'Ta ze bire. Oango eunantzat bat seuski. Ordun...
-Karo 'ta len gaiñea beittiño jon ber.
-Bai. Beko zokoiño.
-Ola zen han, ez?
-Ola, ola... 'Ta endaraborda zin. 'Ta geo San Anton. Hiru. Hiru taberna. Hiru 'ta bat ez, biño... Izena.
-'Ta... 'ta ze karo oan onduan da fiesta biño len mezatatik jetsi in berko zen betti!
-Bai denin soiñua! Denin!
-Denin...
-Batin aspertzin bestea, 'ta bestin aspertzin bestea. 'Ta segi!
-'Ta ordun 'de Lesakatik 'ta Irundik tortze' al zin, 'ta Oiartzundik jendia?
-Oan bezelaxe!
-Oan bezela... Hoa betitik gotzen za zu?
-Bai!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:18:08 - 0:19:20 (1' 12'')
Laburpena San Antongo erromeria. Nolakoa zen garai bateko erromeria hau.