Kontakizunak, iritziak, albisteak...

Transkribapena

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-085
Pasartea 0:00:00 - 0:02:00 (2' 00'')
Laburpena Klaketa. Xabier Iguaranek argitaratutako sendabelarren libururako Frantxiskaren lekukotza jaso zuen. Deskuidua eduki nuen elkarrizketa honetan. Iloba etorri zitzaion eta lehenago bukatu genuen; ahaztu egin zitzaidan gai horretaz galdetzea. Zaharren egoitzaz hitz egiten ari da pasarte honetan.

Oinez

Transkribapena

Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-078
Pasartea 0:14:30 - 0:17:45 (3' 15'')
Laburpena Joxe Luix oinez asko ibilia da. Gaztetan, halabeharrez, eta, gero, afizioz. Baita erretiratu eta gero ere. Gregori ere asko ibiltzen zen. Erretiratu ondoren makina bat antolatutako zeharkaldi eginak dira eta sari asko dituzte etxean.

Transkribapena

Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-056
Pasartea 0:14:00 - 0:17:00 (3' 00'')
Laburpena Pisu berrietara oiartzuar gazteak etorriko dira, eta ea haiek zer edo zer mugitzen duten. Berriro trafikoaz. Udalak zerbait egin dezala.

Ugaldetxoko aldaketak

Transkribapena

- Leno nola karruk eta ibiltzen zin, 'ta lasai aski hor Landatarrak... Zeakua, Landa...
- Zolotiarkuk?
- Zolotiarkuk eta hoik denak. Iriyakin 'ta dena 'ta hoi bai, biño hoi dena oso aldatu da 'ta
gaiñekun pues ze sango zattut? Isastin 'e Atamitx leno hor zeon, restaurantia eta eske hill in da Ugaldetxo, e! Porke leno Atamitx 'e...
- Len gutxinin jatetxikin...
- Karo.
- Beste bixitasun bat, ez?
- Beste bixitasun bat zun. Bai. Iande eguarditan 'ta jendia taberneta 'ta zeata 'ta oaiñ?
Karo Matteo hor do, biño Matteon restaurantia 'ta ez do tabernan ibiltzeko. Egualdetxo aldatu da sentidu hortan. Sentidu hortan asko aldatu da Egualditxo. 'Ta gaiñekun Egualdetxoko zea, pues ez dakit. Ez. Hombre, Isastiko itxi hoik eta... Hoi denak leno zelaiyak zila 'ta hoi dena bai!
Hoi dena izautu dugu. Mendibill 'e izautu dut dena nik zelaiya galantak hor. Geo itxe denak in zittuzten. Aldatu da pilla bat Ugaldetxo. Biño aldatu da pasako barriyua! Ez girua Ugaldetxo bea hazi dena, porke geo ez dute partizipatzen gaiña Ugaldetxon! Festatan bertan, Mendi...
Isastiko jendi horrek eta... Horrek ez du iñorrek partizipatzen hemen barriyua... Eske barriyua hori da, barriyua do, biño plazoleta bat gabe!
- Bai, hoi da.
- Bai, pasako barriyo bat.
- Itxiak dozte, 'ta jendia do, biño ez daka barriyo zeaikan.
- Ez daka, ez daka barriyo bat sateko: "Bueno pues aizu hartzen da...
" Geo kampotik etorri da jendia, 'ta nahiz Oiyartzunguk izan lana itten dute 'ta ben martxan ibiltzen dia 'ta umikin ikastolara 'ta zea 'ta... Muimentua bai, haundiya muimentua, biño muimentua!
- Hoi da!
- Ez bizi!
- Nortasunik ez.
- Hori.
- Hoi da.
- Hori da. 'Ta zein ber den? Pues aurreneko pentsatzen dut nik plazoleta bat eta barriyua
karri kamiyua lasai! Hortikan hasi berko dugu. Nik hoiy eskatzen dut.
- Aber oaingo gazti hoik...
- Aber muitzen din. Aber muitzen din oaingo gazti hoik!
- Ya auro... Ya auro hasiko dia? 'O...
Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-056
Pasartea 0:12:00 - 0:14:00 (2' 00'')
Laburpena Ugaldetxo asko aldatu da; lehen biziagoa zen. Auzoa hazi egin da fisikoki, baina giroa itzali egin da.

Transkribapena

Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-056
Pasartea 0:09:55 - 0:12:00 (2' 05'')
Laburpena Irtenbidea eskatzen dute. Ez dute esaten zer egin behar den. Bere senarra etorri da.

Transkribapena

Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-056
Pasartea 0:00:00 - 0:09:55 (9' 55'')
Laburpena Klaketa. Ugaldetxoko trafiko arazoez ari gara. Irtenbideak egon behar dute. Ez da ohitzen, gero eta trafiko handiagoa dabil eta. Orain jende gaztea etorriko da eta horrekin du itxaropena.

Ugaldetxo: zahartutako auzoa

Transkribapena

- Bai. 'Ta gaiñekun hoi. Egualdetxo, Egualdetxo hau bea ez da asko aldatu. Biñon hemen inguruko baserriyak eta asko bota zila Mamutekin eta gauzakin 'ta 'ta... Pues barriyua leno oso politta zen.
- Kambitu ingo zen, zertik hau bea baserriya, Garro baserriya zen, eta geo Paradako...
- Bai. Baiñon konturatzen hasten baldin bazea, leno zembat bizi giñan etxe batin, piso batin zembat... Gu geok zazpi senide giñan! Garron aber zembat zauden! Eta uan nik zembat...
Horrek ematen nau pena, zartzia zer den! Garron gurasuk, hemen gurasuk, hiru piso... Eta zein bizi gean? Leno zazpi senidetikan uan goiyan bat, bihan bestia eta gu hemen bi. Hemen itxia hutxa. Matteone alkilatua... E... Bueno, jendia bizi da, biño jendia bizi da pues ez dakit,
gazte batzuk bi 'ro ez dakit ze bizi din. Hemen itxi hau hutsa dona, geo hemen aurrin 'e denak zarrak ikusten 'ttuzu, denak familiya ezkonduta alde in dinak. Katalintxon ez da iñor 'e bizi! Xeberonin 'e adiñakuk bizi dia! 'Ta horrek nei izugarrizko tristura maten!
Barriyua nola zartu zaigun eta ez dola ezer 'e iñikan! Ez dola ezer iñikan!
- Bai.
- Pena da barriyo bat hola utzitzia! Aurten 'e ez da festikan in fuldamentukin. 'Ta nik izugarrizko pena hartu nun hoi 're!
- Bai, bai, bai. 'Ta gaiña tokiya beak 'e ez bau launtzen...
- Ez du launtzen! Jendia ez zattu etortzen!
- Karo.
- Enkambio, eukiko bazenuteke txoko bat 'o igual "ba hau ingo 'ugu 'o bazkaiy bat 'o..."
- Karo! Bai.
- Zerbatte...
- Etorri eta "bueno pues guazen Intxixu aiyeka kafe... Hartuko dugu zerbatte!" Hemen taberna bat leno bazeon, hoi 're itxiya dao. Ez da, ez baidu, ez baidu barriyo... Kamiyua baidaka erdiz erdi! 'Ta kamiyua libertade gabe bizi ber 'zuna!
- Karo.
- Eske hori da!
- Pareta bat eukitzia bezela.
- Pasoko bat.
- Bai.
- Kontatu gabe jendia badola.
- Hoi da.
- Hoi da, barriyua hau da, pasoko bide bat, kriston belozidadia damatenak kotxik, konturatu gabe jendia bizi dela!
Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-055
Pasartea 0:48:05 - 0:50:30 (2' 25'')
Laburpena Lehen Ugaldetxo auzoa oso polita zela dio Mañolik, baina industrialdeekin baserri asko bota zirela eta gelditzen diren etxeetatik asko hutsak daudela. Gazteak auzotik joan egin dira eta zaharrak gelditu dira auzoan. Auzotarrek ezin dute lasai elkartu, toki egokirik ez daukatelako, errepidea baitauka erdiz erdi. Abiadura gaitzean pasatzen da trafikoa, bertan jendea bizi dela konturatu gabe.