Kanpotarrak

Erregeak, Unamuno, Indalecio Prieto, Alcala Zamora, Primo de Rivera, Queipo de Llano, Meabe, Madinabeitia, Fermín Calbetón, Lauaxeta, Albina Madinabeitia. Pasionaria, Conde del Valle

Landetxeko nagusiak

Transkribapena

- Gañekun esan... Ollokine zer zen baserriya baita 're 'o itxia?
- Bai, azienda eukitzen zuten bai. Behi pare bat edo horrela bai. Hoi, kanpu hau dena, todo esto...
- Ni gotzen naz hoi.
- Hori dena guk ibiltzen genun. Porteruk giñan e. Itxe zean, jubilatun itxe horren hoi denan zaintzen guk zaintzen genun. Porteros.
- Hoi... nola du izena?
- Nere izeba 'ta osaba... Egiania saten ziyoten, beak Egia zuten apellidua, Landetxe.
- Eta haik ze tortzen zin, udaran?
- Udaran. 'Ta urte guziyan gure mende, 'ta guk zaindu. Tarteka tortzen zin, jaitan edo horrela arratsaldia pasa edo miño gañekun...
- 'Ta haik zer zin Donostikuk ó?
- Donostiyan bai.
- 'Ta euskaldunak eta al zin?
- E?
- Euskaldunak 'ta zin?
- Hoixe! Jesus!
- Miño jende dotoria 'ta izango zen?
- Bo! Ordun, zea, lujo haundiya zen. Haiyek, gure nausiyak zin denboran, etiketa haundiko jendiak, de mucha... grandeza. Hiru neskame eukitzen zittuzten... hiru bai, 'ta gañea interina, itxe haundiya zuten han 'e Donostiyan, Kursalea pasa 'ta seittun dute, da itxia,
miñon denak... bat bakarra da bizi da.
- 'Ta hemen neskamik bazittuzten?
- Bai.
- 'Ta herrikuk izango zin? Oiyartzunguk izango zin?
- Ez. Han Donostitikan zakazkitenak ekartzen zittuzten, geo interina hartzen zuten hemen, itxe haundiya baizen hau 're, hiru planta bazittun. 'Ta jende asko tortzen zin: kartzen zittuten
Hazparreindikan bere ilobak, zazpi... sei 'ro zazpi mutil kozkor, bakaziyutan. Abuztu guziya hemen pasatzen zuten eta...
- 'Ta haurra haik ibiltzen al zin... zuekin 'ta nasten al zin 'o haik ben?
- Kozkortuk zin e! Bai miño hemen herriko jendikin 'ta ibiltzen zin e! bai, bai, bai.
- Tratua 'ta bazuten 'o aires de grandeza 'o zittuzten?
- Ez, hangu haik jendi zeaguk zin, korrientiaguk. Hoik, hemenguk ere gaztiak bai, biño
zeak nausiyak berak eran de mucha categoría, kategori haundikuk. Ba! Aberatsa... zer zuten ez zekitela dirua! Hoiek?
- Eta zuek garaia hartan dirua ikusi 're ez askotan?
- Guk ez, baiño jendi hoiyek... esos...
- Oaiñ denak berdintxo bizi ga, miño len kriston difentziya?
- Bai, hori. Eta berdintxo ez, gaiñea leno haundiyak ben ustez zianak, gaur están un poco más abajo que gu biño. Biño gu alletu gea a lo más alto e!
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-031
Pasartea 0:26:40 - 0:30:00 (3' 20'')
Laburpena Ollokinekoak Landetxeko porteroak ziren. Egiane deitzen zioten etxeari; egiatarrena baitzen Landetxe. Udaran etortzen ziren Oiartzunera. Etiketako jendea zen.

Aberatsak ere gerratik ihesi

Transkribapena

Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-080
Pasartea 0:45:45 - 0:47:35 (1' 50'')
Laburpena Oiartzungo jauntxoak: Egiatarrak, Indianoko alemanak, Beldarraindarrak... Gerra garaian, askok alde egin zuten eta gero pixkanaka itzuli ziren.

Oiartzun, udaran jauntxoz beteta

Transkribapena

Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-080
Pasartea 0:42:40 - 0:44:30 (1' 50'')
Laburpena Jauntxo askok pasatzen zuten udara Oiartzunen. Batzuk bertakoak ziren: Pikabenekoak eta Arizmendikoak, esaterako. Beste asko, kanpokoak: militarrak eta tituludun jendea: Marqués del Norte, Marta Figueroa, Marqués de San Damián, Conde de Villapadierna...

Zabalatar bizkondeak

Transkribapena

Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-080
Pasartea 0:07:50 - 0:10:10 (2' 20'')
Laburpena Oiartzunen etxe eta lur asko zituzten Zabalatar bizkondeek, orain dela hogei bat urte gehientsuena saldu bazuten ere. Beraiek esaten zuten urteak egunak hainbeste sukalde zituztela Euskal Herrian. Ordizia ingurukoak zituzten aurrekoak. Haiek joan ziren Ameriketara eta handik ekarritako diruarekin hasi ziren ondasunak biltzen. Ama Zuaznabarkoa zuten, oiartzuarra.

Bidagurutzeta inguruak

Transkribapena

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-071
Pasartea 0:24:55 - 0:28:40 (3' 45'')
Laburpena Audele aldea aldatu da, baina Bidagurutzetatik Lezo aldera ez da hainbeste aldatu. Etxe izenak: Euskitze eta Errotalegor. Lartzabal Conde de Billapadiernak hartu zuen. Rita Hayworth aktorea etortzen zen bertara. Arizabalon Conde de Romanones eta Marques de San Damian semea. Garañoa.

Arizabaloko jabeak

Transkribapena

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-070
Pasartea 0:17:30 - 0:20:35 (3' 05'')
Laburpena Donostiako bidaurtarrak ziren Arizabalo eta Arizabaloetxeberriko jabeak. Bergaretxetarrak eta alkizatar batzuk zeuden maizter. Gero, Conde de Romanones eta Markes de San Damianek hartu zuten. Kanpotarrak ziren. Udaran bakarrik etortzen ziren.

Ura igotzeko beleak

Transkribapena

- Hemen 'de noiznahi argiyik gabe gelditzen giñan e. Hemen 'e haizia... honek esan duna, haize golpia...
- Haize pixkat atetzen bazun...
- Paluk bota 'ro in bai.
- Bai 'ta alambrik 'e... kruzatu alambriak 'ta... gaizki jarriya nola baizen, askotan argiyik gabe.
- Ahal zen bezela jarriyak. Miño geo pixkan-pixkan... oan, jode!
- Eta ura? Ura noiz hasi zin baserrita 'ta?
- Ura guk aspalditxun bau, miño guk jarriya.
- Hok jarri zuten beliakin.
- Beliakin. Presiyun jarri 'ta. Oaindik 'e botzen du ura harek! Bueno!
- Belia harrei motorra jarri erreka batin 'ta harrek kon-kon-kon soiñua...
- Ez al zu behiñe ikusi beleikan? Belia ikusi ez? Oain 'de baia.
- Hokena funtzionatzen ai da oain 'e. Hoi zea da, aparatu bat hola burnizko zea bat eta tubo lodi batetik tortzen da ura horrea.
Goian presa iñ 'ta kartzen dun presiyukin balbulak muizitzen ttu 'ta kanka. 'Ta geo, kolpe bakotxin prixt-prixt tubeitikan salida ematen yo. Oseake, presiyua horrekin, oaiñ...
- Miño oaiñ zuek, ayuntamentuna 're bakazute.
- Hoixe.
- Lautatikan bat 'o hola aprobetxatzen da e.
- Erdaraz ez da esaten horrei ariete?
- Ez dakit, ez dakit.
- Miño nola gau 'ta egun ai baiden, goian deposttua itten da 'ta alkantzatzen du. Aizabeko 'ro erreka hortan hantxe do etxeko gaiñeño tubeia jarriya. Zenbat metro?
- Bostehun metro 'ro... 'Ta ura botze 'u! Guk oañ bi itxe... Aizabe... hiru itxe... hamar itxentzat 'e ura sobra botzen du harek. Gau 'ta eun ez da geatzen hua. Dapa 'ta dapa 'ta dapa 'ta... Oan, urak haundiyoguk 'ta zakarra betetzen duk puskat tubeiyak 'o zeak,
kanalik 'ta haik garbittu ber, miño oaiñ espezial jarriya do 'ta botzen du ura harek!
- Lanbarrengu hortan 'de bayun iguala errekan 'ta nik jakiñ ez han zeaik beleik baldin bazen 'ta krak-krak-krak itten 'ta han aittu gattuken gu lanian bi eun 'o
hormioi puxka 't botzen, hor katalan bat 'o bayun, goiko Lanbarrenen, katalan bat.
- Lanbarrengoia.
- 'Ta han hormioiya botzen aittu gattuken eta Antonio Gainza, ne launa hura,
itxea jon yun hua bazkaltzea 'ta ni ne zakotikin jona, 'ta han jon nak bidia hartan 'ta krak-krak "Mekaguen, hor heaztiya 'o zerbatte..." 'ta harriya hartu 'ta tiraka 'ta altxatzen ez 'ta aittu niyun 'ta altxatzen ez 'ta geo entetu: Antonio san ziot 'ta haik parrak harrek:
"Han belia jarriya yeu ura iyotzeko!", "Mekaguen, nik e'nekiken motel, nik heaztiya zela uste nin zerbatte".
- Horregatik izango dute izena belia? Soiñungatik igual?
- Krak-krak-krak itten baizun.
- Hoi zea saten yote erdaraz: ariete. Miño euskeraz beti, belia, belia.
- Miño hua ideatu zin baten batek eta ondo funtzionatzen dik.
Ura jarri ber, 'ta ixtoi, saltuk 'ta jarri ber zin... miño... Guria jarrik bauk urtia franko.
- Asko, asko.
- Oaindik (...) zea hua. Zea calle treinta y uno de agosto, Parte Zarretikan.
'Ta kolokatzen zea aittu yun Gallastegi, Luzio. Luzio aittu yun hua jartzen.
- Ez hua Ergoiengo zeak jarri zin, Artolak. Ximonenekuk.
- Miño Luzio ibilli izandu yun, Luzio 're, problemak izandu ziteken,
hasi berriya hartan e'yun ondo ibiltzen 'ta Luzio 're hara ailletu izandu 'uk, nekin jonta gaiñea.
- Ximonenekua, Ximonenekua behintzat bai hor.
- Ximonenekua 'ta behintzat aittu ttun hor tokiyak (...) saltuk ematen
eta Ximonenekuk aittu ttun. 'Ta ondo jarriya yeu guk belia.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:21:40 - 0:25:30 (3' 50'')
Laburpena Argindarraren instalazioak kaxkarrak ziren. Etxeetara ura igotzeko beleak jarri ziren. Oraindik ere badabiltza Gurutzen. Ergoiengo Simoneko Angel Artolak jarri zituen. Hika.

Argindarra eta Kukullu

Transkribapena

- 'Ta zuek gotzen al zazte, hoixe gotuko zaztela, itxian argindarrik 'ta ur korrintik eta ez?
- E?
- Argindarrik... zeaik ez zela, argiya 'ta?
- Ezta zea... len san duuna kandilla ostia hoikin.
- Ura 're gabe. Ura 're ez zuten, urte askuan.
- Deusez, ordun... Oan ze ganbiyo din iñak!
- Guk bagenun indarra bai, hor, zeakua... Irun-Endara 'ro.
- Irun-Endara bai. Hemen. Hau bea.
- Bai, hau bea. Guk hor bagenun. Oan, haize pixka 't ate bazun
kablia denak ti-ta 'ta beti argiyik gabe miño...
- Behintzat.
- Argiya bagenin gaiñekun guk hor, bai.
- Hemen argiya zeak, Kukullu 'ro harek jarri zin, lenbiziko.
- Pikoketan 'de jarri zin harek zea... haiziakin, beleta gaitzak baizkiken jarriyak, dotore jarriyak 'ta pixtu argiyak alu harek! Hala in 'men zittun miño...
- Kukulluk?
- Bai Kukulluk.
- Bai, hua yun.
- Bai 'ta Pikoketan geo 're hor Altxikiko bordan gainkoaldin urakin izaten zin ba...
- Urakin bai makinakin. Miño harek ura gabe zeakin, haiziakin. Haize haundiyakin erki atetzen miño... haizeik gabe beleta zar haik eon.
- Kieto.
- Ez argiya pixten.
- 'Ta zein zen Kukullu 'ro hoi? Len aitzia bakat nik hoi.
- Kukullu hoi zea zen, Irungua zen. Irungo mutil bat. Hor zea eletrizixta 'ro hola ibiltzen zena 'ta idea puxka 't zuna. Ideak bazittin harek.
- Miño jarri zun...
- Inbentoria?
- Jarri zun 'ta... Izuarrizko toki erra in 'ta beleta gaitzak jarri zittun 'ta haize haundiya tortzen zenin han hasten zin... beleta zar haik, 'ta argiya pixtu!
- Bai, dinamua jarriko zin 'ta.
- Miño haizeik ez zenin...
- Resultadoik ez zun.
- Haik Pikoketan jarri al zittun?
- Bai, Pikoketan jarri zittun.
- Geo urakin...
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:18:40 - 0:20:40 (2' 00'')
Laburpena Etxe gutxitan zegoen argindarra, eta, zegoen tokian instalazioa txarra zenez, askotan joaten zen argia. Kukullu irundarra aritzen zen Gurutze aldean argindarra jartzen. Pikoketan haizearekin ere jarri zuen. Hika.