Gaztetako ibilerak

Altzibarko billera

Transkribapena

Nor Arruabarrena Ansa, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-098
Pasartea 0:41:48 - 0:45:23 (3' 35'')
Laburpena Irundarreneko balkoitik jotzen zuen Manuelek. Batzuk kriskitiñak jotzen zituzten. Dantzan sueltoan egiten zuten, ezin zen agarrauan dantza egin. Mutilak esakatzen zion dantza neskari.

Altzibarko billera

Transkribapena

Nor Arruabarrena Ansa, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-098
Pasartea 0:37:11 - 0:39:54 (2' 43'')
Laburpena Billerara Altzibarra joaten ziren. Gurasoek joaten uzten ez eta kirikaka aritzen ziren. Billerara joaten hasi zirenean ere goiz etxeratu behar izaten zuten. Gero etxean taloak egin behar. Koadrillan joaten ziren.

Amaixkillak

Transkribapena

Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-077
Pasartea 0:29:30 - 0:31:50 (2' 20'')
Laburpena Gregorik gogoan du amaixkilla-rako etxera joan behar zela (Oiartzunen amezkilla jaso dugu). Behin, txokolate-jatera gonbidatu zituzten eta ez zituzten amaixkillak entzun. Etxera joateko beldurrak egon ziren; aitak ez zien errieta egin baina hurrengoan goizago joateko esan zien.

Transkribapena

Nor Iza Artola, Joakin
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-062
Pasartea 0:47:10 - 0:49:30 (2' 20'')
Laburpena Dantza da gehiena gogoratzen duena. Zakotea hartu eta lanera. Destajoan lanean. Gazteak izaki. "Ez to ba".

Korrikalari apustua

Transkribapena

- Ehiztaiyak al zazte?
- Afizionatuk.
- Altzitikan apustua in genun batin. Han barrikotia iñ,
oken itxian 'ta goizeko ordu bitan ya zizpa-zizpa iñak 'ta apustua in genun korrika. Gu giñan ekipua. Ekipua bat zen zea, Periko...
- Añorga?
- Ez, Periko Barraka 'ta Joxemai Altzikua.
- 'Ta gu Manolo herreruna... Manolo herreruna 'ta ni.
- Zalakain.
- Errelebun, Altzitik honea. 'Ta ailletu zein in zen? Periko bakarra ailletu. Manolo eroi, bueno ni... guk errelebo bat in genun eta Manolo ia ailletun eroi 'ta Periko juxtu-juxtu-juxtun ailletu 'ta geo itxea jon 'ta kriston paliza: hurrengo eunin ez dakit
meikuna jon ez 'te zen gaiñea; gottika 'ta... Txiki arraiyo iñak.
- Izan 'e (...) hasi 'ta geo korrika handikan honea.
- Barrikotia inta. Bai, hormioia hoi in 'ta geo.
- Ordun goizeko ordu bitan izaten zute zuek zea guziya. Bi anaiyaiy ez? Goizeko ordu bitan zeakin...
- 'Ta ustez sasoi gaitza miño, geo ezin karri.
- Gaztiak! Gu orduko edadia baganakaun ingo genuke holako apustua.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:52:00 - 0:53:30 (1' 30'')
Laburpena Apustuzaleak ditugu gurutzetarrak; koadrilla hau bai, behintzat. Altzin barrikotea egin eta agudo atera zen apustua.

Apustu kontuak

Transkribapena

- Euskaraz Juanito.
- Bai.
- Zuk ulertzen 'zu ez?
- Bai.
- Eta handikan torri giñan zeakin, Xebaxtianekin, furgonetan 'ta... geo hemen bizikletak zittuzten haik utziyak. Geo behintzat hor Guutzea torri giñan eta:
"Ño, erki torri gattuk honea. Oaiñ Altzira jongo bagiña holako (...) 'ta...", "Patzen bazue 'ro iual ingo yeu e!" 'ta "Ez tuk automobillik hara jongo denikan" 'ta hola hasi giñan 'ta "Bueno, bueno. Nik... ez banaz iyotzen nik patuko 'it zea, milla pezta 'ta joten bagea,
gaiñea zuek gañin zaztela, joten baldin bagea bostehuna pezta zuek mango al tzue?" 'ta "Bai, bai, benga, konforme!" denak, konforme. 'Ta hara jon giñan, bost laun zin haik.
- Bost laun zin bai.
- 'Ta mila 'ta bostehun pezta kobratu 'ta itxea...
- Viva la pepa hi!
- Bi mila pezta bai, bostehuna pezta zen.
- Bai, bai, 'ta...
- Garaia hartako dirua!
- Hoi pentsatzen ai nitzan, hoi noiz zen?
- Miño...
- Urte mordoska 't?
- Hoixe!
- Dirua e?
- Bai, bai, dirua.
- Oain zenbat urte?
- Berrogeita hamar urte.
- Bai.
- Dirua (suelto zebillen hor e?)
- 'Ta gu beira leihotikan, atta 'ta biyek. Ni mutikozko... ni gaztia oaindik.
- Atta ez zen lasai eongo ba, kamioiya han ikusita?
- Hoixen, kezketan. 'Ta hemendikan 'ta hor... attan zeatikan...
habitaziyutikan 'ta hortikan: "Baijua, baijua" 'ta "Miño, miño ez du gauza onikan in behar, ez du gauz onik in ber" 'ta argiya ikusi 'enun 'ta "Hara! Ailletu da!". Hemendik ikusten baizen dena. Geo bueltakun 'e... bai bueltakun no había problema, bajo despacio-despacio.
- Ez, tokatu zen egualdiya xiku-xikua, hegohaizia zola.
- Bai, bestela ez zon joteik, miño arront seko baizon. Geo itxian muturrak bai, miño geo pasa zen.
- Zui importako zizun, bi milla peztakin!
- Kalea ailletu 'ta Goñi zarra han, ni han geldittuta. Enteatu haik! Torri 'ta: "Koño, hi bezelakuik (...)" 'ta bostekua maten 'ta ez dakit zer, aileya... astakiya in nulako.
Bea 're igualtxua baizen. Ordun guk 'e bai sasoiya.
- Bai, bai, gaztetasuna.
- Oain pasia!
- Bai, aspalditxun pasia.
- Bai, berrogeita hamar bai izango 'ia.
- Bai, bai, berrogeita hamar urte izango ttuk.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:11:20 - 0:14:30 (3' 10'')
Laburpena Juanitok apustua nondik nora atera zen kontatu digu. Kamioia aitarena zen eta kezkatuta egon zen hura, leihotik begira, semeak zer egiten zuen erne. Hika.

Aeroplanoa zela uste

Transkribapena

- "Oi ze torri da? Aeroplano bat eroi dela hemen!". Aeroplano bat eroi zela.
- Bai, ordun ez baizen. 'Ta aeroplanuk 'e gutxi.
- Gutxi aeroplanuk 'e. Miño bozina 're jo nin fuerte.
- Bai, joder! Ondo apalduk jonak zin bai hok, 'ta hala in ber zuten hara jotekun. Miño paraja harta...
- Biria hartan iyo in ber zin e!
- Estrata batin! Toki askotan kabitzen ez 'ta (buztun) bat gaintikan 'ta...
- Miño ongi prepatua dena (patineko) aitzurra 'ta pikotxa beakin hartuak, zolua betetzeko, kamiona geatzen bazen betetzeko. Jata urratu 'ta itteko.
- A, ongi prepatua?
- Ondo prepatuk hoik. Honek pioyak denak hartu beakin batin 'ta denak anda dios (orrua 'ta marrua gue itxea).
- Bizikleta 'ta (...) guziyakin jon ttun atzin. Aularre 'ta. Miño egualdia zea in baizun, hego haizia, seko-seko baizon 'ta.
- Bai, hala berko, paraja... Malda hua iyotzeko...
- Miño seko-seko zioken, hegua yun.
- Bai, bai.
- 'Ta zuek ze ibiltzen ziñazten astuakin 'o hola han, biria hartatikan?
- Bihorrakin.
- Bihorrakin.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:09:00 - 0:10:10 (1' 10'')
Laburpena Altzira ez zen behin ere automobilik igo, eta, Juanito kamioiarekin igo zenean eta hango argiak ikusi zituztenean, uste zuten aeroplano bat erori zela. Estrata txarra zen, baina hegoa zegoenez, lehorra zegoen. Hika.