Txisteak

Goizuetarrak Oiartzunen

Transkribapena

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-046
Pasartea 0:18:30 - 0:20:20 (1' 50'')
Laburpena Goizuetarrek xelebre fama daukate Oiartzunen. Zerbaitengatik izango da... Gertaera hau aditu besterik ez dago, beren umoreaz jabetzeko: goizuetarrak Oiartzunera intzentsu eske etorri zirenekoa.

Adarra jotzeko makina

Transkribapena

- Ameriketan izandu 'ta "joe, ze ikusi 'uk Ameriketan?" 'Ta. "kriston imbentuk battuk Ameriketan" 'Ta: "zeba?" 'Ta: "Makina punta 'atin txerri biziya sartu, 'ta bestetik dena txistorra inta atetze 'uk!"
Eta: "joe! Hoi biño imbento hobia zakat itxian! Txistorra sartu 'ta gizona atetze 'uk biziya!"
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-040
Pasartea 0:19:25 - 0:19:50 (0' 25'')
Laburpena Kontakizun barregarria: Ameriketako asmakizunak baino hobeak omen zien hemengoak.

Adarra jotzen

Transkribapena

- Ameriketan hamalau urte pasa 'ta honea torri 'ta, konfesatzea jon 'ta apaizak: "zembat dembora da?" "Hamalau urte." "Hamalau urte konfesatu gabe!" "Bai. " "Bittarte hortan hil baziñan noa jongo ziñan?" "Ezta muittu 're, bertan eon!" Zeak, Esteban Iruñabarrenekua...
- Ameriketan ibilli zena.
- Ameriketan ibilliya, 'ta harrek torri 'ta kalbo, kalbo on bat... 'Ta kalburi san 'men ziyola: "pasa 'zak periodikua, goizero pasa 'zak periodikua buruan 'ta illia jaiyoko zik!
Illia jaiyoko zik eta" Nazkatu 'men zela eunero periodikua pasatzen 'ta... Geo laun horrei san 'men ziyola: "joer, ni nazkatu nak ez zekit" "Bei 'zak, nik eunero ipurdiya periodikukin pasatze 'it 'ta bei zak ze zima dakaten!"
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-040
Pasartea 0:17:50 - 0:19:00 (1' 10'')
Laburpena Ameriketan hamalau urte egondakoa konfesatzera joan eta apaiza harrituta hainbeste urtean konfesatu ez zelako. Ameriketatik etorritako hark egindako adar-jotzea.

Mandazaina eta ama-alabak

Transkribapena

- Bata bestin atzetik iual.
- Bestia zea hoi txixtia. Hoi egiya 'men da. Ama-alabak bizi 'men zin itxe batin, ama alarguna 'ta alaba. 'Ta mandazaiñak dembo batin manduakin ibiltzen zinak, mandazaiña apopilo.
Jun 'men da zeara, hain itxea 'ta... Harrek zeatu, behintzat, alabakin liatu 'ro zeatu 'ta launak esaten 'men ziyoten: "joe, horrekin ezkondu ber al duk? Pf...! Toki errea jon ber duk! Ama-alaban arte biyek akatuko haute".
Ezkonduta jarri 'men da, behintzat, eta... Oillon batzuk izan ber zittuzten 'ta mandon batek jo ostikoz 'ta oillua hill! 'Ta oillua hil zun demboan... Mekauen! Armatu 'men 'yote kristona ama-alaba haik 'ta mando-garrotia...
mando-garrotikin jo 'ta eskumuturra hautsi zeai, andriai! 'Ta petrikilluna andriakin! 'Ta petrikillunea eaman 'ta benga, handik zeatu 'ta jarri 'men ziyon ezpalakin 'ta jartzen zuten 'ta petrikilluk eta: "zembat da kontua?"
'Ta: "bost duro" "Aiba hamar, bestia laister torri berra da 'ta!" 'Ta itxea torri 'ta, ixillik ama, 'ta alaba 're bai. 'Ta bestia manduai jaten matea 'ro jon zen demboan, amak: "ze in 'zu?" alabai 'ta "Ui, hola 'ta hola jarri 'itte, biño ama, ez hitzik atea, e!
Zuria 're patuta utziya 'u 'ta! Akabo! Akabo! Geo sartu 'men ziyon beldurra!
- 'Ta zuek hola txikitan...
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-040
Pasartea 0:11:10 - 0:13:00 (1' 50'')
Laburpena Rufinok gertakari xelebre asko dakizki. Honako honetan, ama-alabekin apopilo zegoen mandazainarena kontatu digu.