Ipuinak eta kontakizunak

Txaparre aieka

Transkribapena

Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-074
Pasartea 0:02:30 - 0:04:35 (2' 05'')
Laburpena Txaparre aieka eta kalea, lehen, aparte zeuden, baina, orain, dena bat da, eraikuntzarengatik. Lehen, ilunpean beldurrak ibiltzen ziren: sakamantekas, sorginak... Oraingo aurrerapen asko ere sorginkeriak direla diote.

Ipuina

Transkribapena

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-072
Pasartea 0:23:20 - 0:29:50 (6' 30'')
Laburpena Ilargia putzura eroria' ipuina kontatu du. Zeruko Argian mutil kozkorretan buruz ikasi bezala kontatu du. (Eten ttiki bat egin du erdian, editatzerakoan moztu egin behar akaso).

Sorgin txiki

Transkribapena

- Zeakua...
- Sorgin-txiki.
- Zer da sorgin-txikin kontua hoi?
- Hor zea atetzen zena...
- Maindire batekin atetzen zen...
- Gabian...
- Neskai 'ta atetzen ziyoten (...) hemen, hemendik beixio.
- Miño hua gue aldin zarra zen. (Atarroko) zea bat, atorrante bat hua 're.
- A miño maindirin azpiyan zona izautzen zenuten?
- Bai izautu... askoi atetzen ziyon 'ta geo Anderregin, Anderreiko hor neskazarra zen 'ta azkarra! 'Ta harei 're ate ziyon 'ta harek beai heldu 'ta kendu 'ta ordun azaldu.
- Gaiñea markatua izan ber zin harrek? Markatu.
Tratukin zijuna neskazarra hua Irungo plaza 'ta besti hau maindirikin ate yo! 'Ta harek 'e (eriyo-su) horrei helduko ziyon neskazarrai 'ta harek 'e beai 'ta, marka jarri harrek zerbatte. 'Ta geo Guardia Zibila jon 'ta hua zela 'ta ya bazun arrastoik
'ta harek santako tokiyan han izaki arrastuk 'ta...
- Harramaxka bat 'o iña, harramaxka...
- A, handik harrapatu?
- Zea izango yun hua, Anderreiko Auxtiña.
- Auxtiña, Auxtiña.
- Neska azkarra, mekaguen dio!
- Fuertia yun hua, emakume fuertia!
- Fuertia. Bai, otarre xextua izortu 'men ziyon miñon bai maindire zea 're.
- 'Ta akabo sorgiñak?
- Akabo, ordun bukatu sorgiña! Len 'e hala jende askoi heldutzen ziyona izan ber zun alu harrek e!
- Askoi atetzen ziyona aleiya!
- Askoi atetzen ziyona. Jende guziya izutua sorgiñak bazila han 'ta iñorrek jon nahi ezik. Hua! Alukittan zebillena! 'Ta harrek gor iñ, (agarra beai 'ta...). Hua mutil sasoikua izango zen ordun miño bai neskazarra hua 're. Ordun bukatu zen sorgiña!

- Eskerrak Anderreiko zeai ordun, neska harrei.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:35:50 - 0:38:00 (2' 10'')
Laburpena Sorgin txikiren kontua. Maindire batekin ateratzen zen baten bat, eta harrapatu egin zuten. Atorrante bat. Otarre-xestua. Hika.

Sorginak bagarela eta ez garela

Transkribapena

- Arrastoik ez!

- Guriai 're hoi aittu izan 'yot gue atta difunturi. Kamiyoku hortan, arto tartin 'ta jo! Kriston soiñuk eta derrotxe zeak eta geo zeatu 'ta arto dena (...) hartu. 'Ta zerriya hare be umikin! Taka taka atea 'ta...

- Nik sorgiñana hoi...

- Sorginan hoimbeste ez gala, biño hoimbeste bagattuk! Hoi aittu izan dut norbattei atea 'ta. Hoimbeste... Ez gala, sorgiñik ez dela, badela biño hoimbeste milla bagattuk! atea 'ta. 'Ta béa hartu 'ta beste tokira eamaten! Hartu 'ta... Bai, hoi 're aittu izandu dut.

- Ez geala, bageala baina (...)

- Ez gala, biño hoimbeste bagattuk! eta hartu 'ta (...) hoik sinistutzeko 're...

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-042
Pasartea 0:09:00 - 0:09:45 (0' 45'')
Laburpena Rufinok entzun izan du: "Sorgiñak, hainbeste ez gala, miño hoinbeste bagattuk"

Arrastorik gabeko sorginak

Transkribapena

- Biño, sorgiñan hoi... Nik atta difunturi hoi aittu izandu niyola. Hoi kontua nik ez dakitela, hoa Olalden amakin ibiltzen zen demboan atta, eta Kamiyoku hortan arto tartin kriston bihor sailla 'ta ze kriston soiñuk eta, 'ta geo zeatu 'ta deus ez.
Geo deus ez. 'Ta birea zerriama, ume pillakin atea! 'Ta golpia tira 'ta deus harrapatzen ez. Golpetikan harrapatzen ez. Hoik 'e izango zin ba zerbatte! Gaiñekun hoi beai pasiya saten zula guriak, e!
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-042
Pasartea 0:07:55 - 0:08:30 (0' 35'')
Laburpena Rufinori berari ez zaio sorginik agertu, baina bere aitari bai. Behor saila ikusi eta hurrengo egunean arrastorik ez. Txerri ama umeekin ikusi, kolpea tira eta harrapatu ez.

Transkribapena

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-040
Pasartea 0:05:10 - 0:11:10 (6' 00'')
Laburpena Josemari Carrerek On Manuel Lekuonak jaso izandako ipuin bat aipatu eta ea ezagutzen duten galdetu die. Ez dute entzuna. Kanta asko dakizki Rufinok eta bertsoak ere buruz zekizkien. Orain ahaztuak dituela dio, baina bertsopaper asko ditu jasota. Txiste bat kontatu du, baina erdaraz.

Portuburuko emakume nafarrak

Transkribapena

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-023
Pasartea 0:10:30 - 0:11:40 (1' 10'')
Laburpena Ama Leitzakoa zuen Erramunek. Aitak Aranon ezagutu zuen gero bere emaztea izango zena. Emaztea hain urrutikoa nolatan egin zuen galdetzen zuenean, aski modu politean kontatzen zuen.