Esaldi indartsuak

Esaerak

Txarondoerrota

Transkribapena

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:45:40 - 0:47:20 (1' 40'')
Laburpena Txarondoren azpiko aldean, Txarondoerrota dago. Frantxiskak ez zuen ezagutu martxan, baina sutegia ere bazuela dio. Aska oraindik han du. "Herioak begiak gorri". "Holako kontuk asko". Iraitten. Hark.

Auzoko pertsonaiak

Transkribapena

- Hoik gehiyo dakizkite.
- Ni Luziona gotzen nan. Asto zar bat, harrek bai ibiltzen zula asto zar bat! Egurreta joten. Gue itxeko bidian jarri hola, hola, "Nahi ni..." elizangatik
"Nahi nike itxe haundiya hoiy eroiko balitzake, hola, pra! itxe tartea". Zenbat bider saten zun harrek hoi.
- Bai, 'ta nola saten zun? "Buen tiempo...".
- "Buen tiempo en Sastarre, mejor en Ozentziyo". Beti hoi saten zinen.
- Hoi dun be esaldiya: "Buen tiempo en Sastarre, mejor en Ozentziyo".
- Asto zar bat hartu 'ta danba-danba.
- Zenbat egur zar menditikan lapurtuta ekartzen zizun. 'Ta behin gotzen nan 'ta kamioi zar bat etorri yunen 'ta hartu 'ta eaman in ziotenan denak.
- "Buen tiempo en (Zuzperregi), mejor en Ozentziyo",
"Baniak ni hemendik, atso tartetik, atso tartetik".
Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-067
Pasartea 0:08:50 - 0:09:30 (0' 40'')
Laburpena Auzoko baten kontuak. Asto zahar batekin ibiltzen zen. Zer esaten zituen.

Eskerrik asko'. 'Sango yogu'.

Transkribapena

- Bueno ba, eskerrik asko!
- Sango yogu !
- Jokuko ez zute denbuik izango oañ?
- Ez.
- Ordun astia hontan pobre? Erra marka!
- Asti hontan sosik gabe.
- Astia hontan ez dugu zea, Caja de Ahorrosea dirua eamateik.
- Apustu in berko zute?
- E?
- Apustun bat.
- Akaso, afaltzia 're igual.
- Nik honei ingo niyoke apustua gustoa bihar bi uso bota ezetz.
Ez da asko e, bi uso. 'Ta bi uso ezetz bota bihar. Hoi ingo niyoke apustu honei.
- Ehiztaiyak al zazte?
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:51:10 - 0:52:00 (0' 50'')
Laburpena Oiartzunen 'eskerrik asko' esan eta askotan erantzuten dena: "Sango yogu". Alegia, "ez horregatik" esatea bezala da.