Anekdotak, gertakizunak

Posturak, efemerideak, gripe izurritea; ufalak; suteak

Sorgin kontuak III

Transkribapena

Nor Urritegi Artola, Pili
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-094
Pasartea 0:43:00 - 0:47:40 (4' 40'')
Laburpena Aitak ere sorgin kontuak kontatzen zituen. Penadegiko zentralean lanean ari zela txondorra egin zuen aitak. Hiru egun pasa behar zituen txondorra zaintzen eta Penadegizaharren lo egiten utzi zioten. Lo zegoela ondoko gizonak eju egin zion andrea erditzen hasi zela eta amona baten bila joateko eskatu zion laguntzera joateko.

Mutil gazteen ibilerak II

Transkribapena

Nor Urritegi Artola, Pili
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-094
Pasartea 0:41:53 - 0:43:00 (1' 07'')
Laburpena Portuberriko aitona itzai ibiltzen zen. Behin, aitonak gurdia prest utzi zuen eta mutil gazteek ezkutatu egin zioten. Aitona gizajoa lanera berandu iritsi zen.

Mutil gazteen ibilerak

Transkribapena

Nor Urritegi Artola, Pili
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-094
Pasartea 0:39:33 - 0:41:53 (2' 20'')
Laburpena Mutil gazteen ibilerak kontatzen ditu. Txarondoko astoa eta astakumea hartu zituzten mutil gazteek. Ama txabolan eta umea balkoian sartu zuten.

Jelatan epelak esaten

Transkribapena

-Zuek ya orduko hogeita hamarren, hogeita hamar urte 'ro hola.
-Joe, ordun zen zean! Oxigenotako zoku hartan, bihorrakin jon fabrikatikan 'ta goitik beitti holako elurra, tak!
Kamiyun erdi-erdiyan bat luze-luze. Honei ez ziok ba uzteik, 'ta. Heldu e, laurogei kiloko kotxia 'men zela 'ta fuerte heltzeko nik. Zutik jarri nun 'ta.
Tris, tras. Hankak zutik eziƱ eon. 'Ta ne artin bazterrin bertan paeta zokua bazun, 'ta hango rubiyu hua hango neskakin ibiltzen zena.
-Joxemielen semia.
-Semia, gaztina. Bazterreko neskakin ibiltzen zena. 'Ta argiyikan 'ta ez zen deus 'e. Jelakin ' jona zen ordun, fabrika haitan 'ta ez zen argiyik eta.
"Gue seme nazkarriy hoi 're hor eongo 'a neskakin larrutan 'ta ni, 'ta ni hemen zutik eziƱ eonik!"
-Gizajua.
-Haik ez zuten hotzik ordun.
-Nik saten nun, hau fanfarroiya!
-Panparroiya.
-Kroska hoa pasatu zun arte eondu nitzan, geo jon, halakuri launtzeko jongo za! Geo kristonak sate 'izkizu 'ta.
'Ta geo, azaldu zen behintzat hurrengo eunetan. 'Ta jona izango zen itxea. Joe! yun erdiyan luze-luze, elurretan.
-Ze in zen eroi 'ta hantxe, ezin altxik?
-Ezin altxik. Fuerte heltzeko nei, larogei kilo ...
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-046
Pasartea 0:57:28 - 0:59:13 (1' 45'')
Laburpena 1956ko jelate ahaztezin hartan gertatutakoa. Gizona lurrean, elurretan ezin altxaturik, eta semeaz gaizki-esaka.