Mojak

Cía de María

Eskolako kontuak

Transkribapena

- Eta, hoi kumuniyo haundiyan.
- Kumuniyo haundiyan.
- 'Ta kumuniyo haundiya iñ 'ta seitzen al zen eskolan?
- Bai. Hamabi urtetan itten genun komuniyo haundiya eta hamasei urte arte jon nitzan ni. Biñon, ikasi oso gutxi. Oso gutxi zertikan... Hoi da, ez nitzalako joten. Bai.
- 'Ta doktriñatik aparte ta ze, ze ikasten zenuten?
- Ba... E... Hasitzen giñan kartillatikan. Kartillatikan... Zea lembiziko numeruk eta hoik ikasten genittun eta geo hurrena izaten genun katona. Bai. Katona izeneko liburu bat eta ya harrek jartzen zun e... Denetikan pixka bat. Zea bakotxetikan, asignatura sango...
Uan saten dugun bezela, hortikan pixka bat kartzen zun gehiyo. Eta... Ya hori beste mailla bat zen. Eta... Ordun ya eskribitzen 'ta, 'ta geo ya hurrena izaten zen enziklopedia. Eta horrek ekartzen zun denetikan. Bai.
Historia Sagradatikan hasi eta beno, gaiñeko zea, laburtua, laburtua biñon bai, gaiña liburu berin izaten zin historia eta hori dena, eta zeak, matematikak 'e bai, uan saten dugun bezela. bai, dena resumittua, biño hor ekartzen zun.
Geo ya ordun hasitzen giñan ba... Problemakin 'ta hoi denakin. Ordun eun batin diktatu asko itten genun, e.... Monjak letu, Sor Maria Helenak eta guk diktatu. Eta nombatte ni aspertua nozen eta san nun: "ba! Ingo dut, hiru zeak, este... Hiru..." e...
- Lerro 'o linea?
- Ez, esaera zen: capital de España es Madrid 'ta nik san nun: "ba! Lembizi capital... España, capital 'ta Madrid", biño hasi nitzan orden hortan: España, capital, Madrid 'ta saten nun:
"ba! Hola laburruo ingo nau" biñon hiru relotan 'o in nun ongi, biñon handikan betti Madiriz, Madiriz, Madiriz... dena! Bueno, beste kastigo bat!
- 'Ta ze izan zen kastigua?
- Ba berrogeita hamar aldiz ittea! Bai. 'Ta holako lanak eamaten nittunin itxea ittea.
- A! 'Ta itxian iñ ber!
- Itxian iñ ber! Bai! Klaro, e... Gaiñeko lanak in ber nittun eskolan eta hoik eamaten nittun
'ta ni iñorrek ez zin galdetzen zer itten ai nitzan 'ta deus'e. Ni hantxe Madiriz-en tokiyan Madrid 'ta Madrid jartzen. Bai, 'ta gauz hoik uan gogoratzen 'ttut 'ta parre itteko gogua maten nau.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-028
Pasartea 0:19:30 - 0:23:00 (3' 30'')
Laburpena Batzuek jaunartze handia eginda eskola ere utzi egiten zuten. Beste batzuek hamasei urtera arte jarraitzen zuten. Maria Jesusek ere hamasei urtera arte jarraitu zuen, baina maiztasun gutxirekin. Kartilla, katona, entziklopedia ikasten zuten; denetik pixka bat. Behin diktaketa gaizki egin zuen eta zigortu egin zuten.

Eskolan zigortua

Transkribapena

- Hoi da, saten ai ziñan garbittu 'ta...
- Bai...!
- Berriz san 'zazu!
- Bai, ba hori. Guk urte guztiyan geonek garbitzen genun eskola eta geo superiorak etorri ber zineko, pues hobekiyo garbitzen genun. Uan saten den bezela, liempieza jenerala ingo bagenuke bezela. Ordun etortzen zin superiora haik, eta...
Denak 'o gehiyenak 'o denak prepatua eukitzen genun haikentzako ongi etorriya, kantatzen geniyon eta gen ongi etorriya itten geniyon eta geo ba... Haik jartzen zizkiguten... Ematen genun lan bakotxetikan pizarrea atera eta prueba batzuk eta...
Bueno, gaiñekun e... Oso kontentu ibilli izandu naz ni oso gustora eskolan, e... Hango launakin jostatu 're asko itten genun eta bai, e... Erabat esateko, oso gustora, kontentu. Izaten zin, izaten genittun gen kastiguk, gen zeak, esan nahi nuke...
Kastigatzen ziguten, miño kastigatzen ziguten zerbatt itten genulako! Ni goguan geldittu izandu dut egun batin pizarran in ber genun zea, e... Hiru 'ro lau artin lana eta genun bat falta, komonea 'ro jon zelako. Eta nik esan nun: " ¡Ba, si no viene que se fastidie!" eta monjak entzun.
Eta... eguardiyan, eguardiyan zea bestik itxea bazkaltzea eta ni eta beste bi monjak kapilla zuten goiko pisun eta beák lembiziko plantan bazkaltzen zuten eta bizimodua itten zuten eta geo bazkal ondorin joten zin errezatzea kapillara.
Eta jarri ziguten lembiziko pisutikan azkeneko bittartin guri eskailleratan kastigo eta geo beák zazpi monja zin eta zazpiyak guen ondotikan pasa eta kapillara errezatzea. Eta netzako kastigoik gorrena hora izandu zen. Denak han ikustia han kastigatua.
Eta geo... E... Madre superiora 'ro saten geniyona, monjan buru itten zuna kapillatikan atera 'ta torri zen eta esan zin nei urruti bizi nitzala eta joteko itxea eta bazkalduta tortzeko berriz. Eta... geo e...
Nahiko apurua pasa nun, zertikan eskolatik atetzen nitzanin nik enkarguk eamaten nittun itxea eta ni handikan kastigua hura ordua biño lenotikan altxatu zin superiorak, biño orduko Antoneneko denda itxiya!
Ta ez dakit nola moldatu nintzan itxian esateko enkargoik gabe zertik jon nintzan, zertikan badakit ez nula esan kastigatua eondu nitzala. Bai.
- Zerbatte asmatu zenun!
- Zerbatte asmatu nun. Zer ez dakit, biño zerbatte asmatu nula bai.
- Eta san bazenun kastigatua...
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-028
Pasartea 0:06:20 - 0:10:10 (3' 50'')
Laburpena Oso kontentu ibili zen eskolan, asko jostatzen ziren. Zigortu ere egiten zituzten. Bera ere zigortu izan zuten. Lotsa handia pasatu zuen eta etxera eraman behar zituen enkarguak egin gabe gelditu zelako kezka galanta ere bai.

Mojen eskola

Transkribapena

- Bai.
- Noa joten ziñan?
- Monjeta.
- Kalea?
- Kalea. Oiyartzungo... Kalea, oan zea Don Manuel bi... Len biblioteka don leku hortan zozten monja Merzedariak eta... Haik eukitzen zittuten orduko e...
erareko person batzuk zaintze zittuten, bertan eukitzen zittuten eta geo... Lembiziko plantan zozten bi eskola. Bat hasiyeretikan komuniyo ttikiya iñ artekuk, han neskak eta mutillak ibiltzen giñan eta geo, zortzi urte ingurun mutikuk handikan atera in ber izaten zuten
eta nexkak pasatzen giñan beste eskolara, eskola haundiyagoa, adiñ gehiyoko eskolara. Eta bitan genittun bi monja, eskola ttikiya saten geniyonan Sor Maria Luisa eta eskola haundiyan Sor Maria Elena. Eta han hori, bukatu arte.
Eta geo e... Zea, urtian behin tortze 'izkigun superiorak urte guziyan intako lana haik baloratzen ziguten eta... Orduko itten genun eskola dena garbittu. Urte guztiyan guk garbitzen genun eskola, biño superiorak torri ber zuten egunero, oi... Egun hartako itten genun,
bueno uan esango genuke bezela, liempieza generala. Eskola dena garbittu eta...
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-028
Pasartea 0:04:10 - 0:06:00 (1' 50'')
Laburpena Kaleko mojen eskolara joaten zen, Gurutzetik oinez. Orain Manuel Lekuona Biblioteka dagoen tokian zeuden mojak. Eskolaz gain, zaharrak ere zaintzen zituzten. Zortzi urtera arte mutilak eta neskak batera ibiltzen ziren. Baina gero mutilak beste tokietara joaten ziren eta neskek segitzen zuten. Eskola beraiek garbitzen zuten, baina superiorak etortzen zirenerako garbiketa sakonagoa egin behar izaten zuten.

Transkribapena

Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-010
Pasartea 0:43:30 - 0:45:10 (1' 40'')
Laburpena Hamalau urte arte edo ibili zen eskolan. Aitzakia: harekin joan eta beranduxeago etxeratzen zela, baina amari dena prestatua uzten ziola. Ama asko aipatzen du; izan ere, amarenera ezkondu ziren, eta elkarrekin egon ziren beti.

Transkribapena

Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-010
Pasartea 0:41:00 - 0:43:30 (2' 30'')
Laburpena Monjen eskolan ibilia da. Bukatu eta gero ere partikular joaten zen, eskulanak ikasteko. Ez zuen arreoa prestatu behar izan, etxera ezkondu baitzen. Kornelik anaia zuen, Ugartera ezkondua.