Maixu-maistrak

Dña Polonia Etxeberria, Dña Petra; Dña María; Dña Paca; Odon Apraiz; Dña Gregoria (Arrateko maistra)

Aranoko maistrak

Transkribapena

Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-077
Pasartea 0:57:40 - 1:00:30 (2' 50'')
Laburpena Gregori, Aranoko eskolaz: Lehendabizi, maistra zahar bat izan zuten. Harekin ez zuten leitzen ere ikasi. Gero, Iruñetik etorri zen maistra, eta, hura gogorragoa izaki, ez zuten eskolara joan nahi izaten, baina aitak behartu egiten zituen. Gero, Zarauzko beste bat ere eduki zuten. Haiekin ikasi zuten leitzen, eskribitzen eta erdara pizar bat.

Eskola aukerarik ez

Transkribapena

Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-077
Pasartea 0:56:15 - 0:57:40 (1' 25'')
Laburpena Joxe Luixek ezin izan zuen denbora luzean eskolara joan. Lehendabizi Karrikako eskolan egon zen. Hiru hilabete egin, eta zerbaitengatik eskola eten egin zen. Gero Aizegainen ere jarri zuten eskola, baina han maisuak negu bakarra egin zuen.

Karrika eta Altzibarko eskolak

Transkribapena

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-076
Pasartea 0:17:00 - 0:20:10 (3' 10'')
Laburpena Joxeren aurrekoek Karrikan zuten eskola, eta, beraiek, berriz, Altzibarrera joaten ziren. Karrikan norbaitek jarri zuen gaueko eskola, edadeko jendeari zer edo zer erakusteko. Joxeren anaiak maistrak baino gehiago zekien. Anaia bizkorra zen, baina oso gazterik hil zen. Maistra eroa.

Ameztietan eskola

Transkribapena

- Ameztitan ez?
- Ameztitan.
- Ameztitan ematen zen?
- Hango amonak 'o.
- Joxepa Anttoni, e?
- Bai. Harek 'e beak ez zun asko jakingo harek miño...

- Harek 'e dotriña.
- Dotriña bakarra.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:49:45 - 0:50:10 (0' 25'')
Laburpena Ameztietan eskola edo dotrina ematen zuen bertako amonak.

Mendinzarreko eskola

Transkribapena

- Denbo batin, zeakua zen, gue... Ni eskolan ez bainaz hemen barrana ibilliya, hemen bakarrik: Mendinzarren 'e bazen eskola, Mendinzarren. Eskola bazen garai batin. Han 'e dotriña ematen zuten, besteik ez. 'Ta ni bost urte miño lenoztik hara joten nitzan eskola.
- Dotriña ikastea.
- Bai, dotriña ikastea. Honea torri miño lenoztikan. 'Ta hango maixtran semia zen Martxiel hoi, 'ta harekin ezkondu zen Gabriela. Anttoni maixtra, zen. Bai, bai.
Geo hor itxiak guk in genittun, zean, Mendingo hortan, billa hoik. Guk in genittun. 'Ta Mendinzarre 're geok bota genun, kamiyua pasatzeko handikan. Eskola hua, gue eskola. Eskerrak ikasi nula lenoztikan.
- Bestela bate ikasi gabe gelditzen yitzan.
- Geok bota genun bai, itxia hura. Kamiyua in ber zen billa haikentzat eta. Bai, bai.
- Kamiyua zein: karretera bea 'o gotti joten den pixta hoi?
- Ez, ez. Goiko karreteratikan beko karretera itteko, billai entrada itteko...
- A, 'ta hor zen Mendinzar hoi hor zen?
- Kamiyua itteko... Itxia hura zon kamiyun erdiyan,
hua bota in ber zun nahi 'ta nahi ez. Etxe zar bat, miño hutsa zon aspaldiyan e. Hura bota 'ta kamiyua handik pasa genun guk.
- Billak, billa haikentzako.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:48:00 - 0:49:35 (1' 35'')
Laburpena Arraguako Mendinzarren eskola zen. Han ibili zen Santos. Bidea egiteko bota zen Mendinzar. Hika.

Errepublikan, eskola euskaraz

Transkribapena

- Zu 're gotuko za hoi, ez?
- Ni jorra gutxi iña naz eskola.
- Gutxi.
- Biño garai haitan!
- Bai, bai, garai haitan.
- Garai haitan 'e zen gerra 'ta ordun (...) eskola,
- Bai,
- 'Ta eskolik gabe geldittu giñan hemen 'ta, nik eskolan hamabost eun 'e ez 'ttut iñak.
- Soldauak sartu baizin, eondu baizin hor. Gerra zen bitartian.
- Eskolan?
- Lotan 'ta. Bai.
- A....! Ordun akabo eskola!
- Bai, biño geo berriz 'e seittu zun berriz.
- Bai, biño geo ya ni eskolan hasteko, ya doktriña 'ta hoi den guk hemen eskolan ematen genun, hemen ez. Orduko ya, gu, ni juten nitzanin. Orduko bai.
- Karo, zu ya gerra hasi 'ta, gerra bukatuta...
- Ez, gerra bukatuta... Ni ya eskolan hasteko, ya zeatua zen.
- Ya pixkat kalmatua.
- Kalmatua bai.
- 'Ta republikan ze maten zen euskeraz 'o kastellanoz? Eskola?
- Hemen?
- Bai.
- Euskeraz. Euskeraz.
- 'Ta maestra... Zer zen maestra 'o maisua 'o zer zen?
- Maestrak. Bi maestra zian.
- Bi? Bi bazin, e!
- Bai.
- Neskana 'ta beste mutillantzat.
- Jendia asko joten zen. Honea barriyo guziya tortzen baizen. 'Ta bi...
- Neskan mestra yun zea, Delfina Perez. Eta mutillan maestra zen Maria Altuna.
- 'Ta Oiartzunguk zin hoik?
- Ez.
- Ez, Donostikuak.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-060
Pasartea 0:07:30 - 0:09:00 (1' 30'')
Laburpena Gerran ezin zuten eskolara joan, soldaduak sartu baitziren bertan. Errepublikan euskaraz ematen zen eskola. Bi maistra ziren: Delfina Perez, neskekin egoten zena eta Maria Altuna, mutilekin.

Karrikako eskola

Transkribapena

- Beti hemendik ate gabe giñan 'ta nola sango 'ut ba.
- Biño zu orduko eskolan, Donostiyan ibilliya izango ziñan.
- Ni San Inazion eondu giñan, Jesuitakin. Bai, bai. Hamalau urte arte, hamaikatik, hamaika urtetik hamalau urtea.
- Lendaiziko eskola... Geo zui 're galdetuko zattut. Zu Aierdin. Karrikan non zen eskola?
- Karrikan zean, Petrine 'ta frenti hortan.
- Maitxo Zulatxipikua bizi den zea hortan.
- Ba al dakizu non bizi den? Ez du jakingo.
- Ez dakizu?
- Karrikako barriyuan erdi erdiyan.
- Petrine bai.
- Beno, harren parin beste aiyekatikan.
- A!
- Lendaizi gu han ibilli giñan dembo prankon 'ta geo eskola eskola jarri zuten Itturburun. Oan guardeiya nola da? Han. 'Ta...
- Maixuk 'o maistrak 'o zeiñ zin?
- Maixtrak maixtrak. Maixtrak. 'Ta gu hasi giñan, maixtra Altzibarren bizitzen zen, euskalduna zen. Gerra 'ta torri zin istoiyak eta euskaraz ya nahi zuten kendu, maixtra hora biali zuten 'ta eskolik gabe dembo askuan. 'Ta geo erdaldun bat torri zen 'ta joten zen 'ta hola fuldamento txarrin.
Geo azken aldea maextra torri zen famili guziyakin eta gizona topun.
- Bai, konduktore 'ro...
- Zea zen kobradore 'o hola 'ta andria oso emakume zea zen hoi 'ta hoi, hemen bizittu zen 'ta geo alaba bat zun...
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-057
Pasartea 0:32:50 - 0:34:20 (1' 30'')
Laburpena Karrikako plazan zegoen eskola. Gero jarri zuten Iturburun. Lehendabiziko maistra euskalduna zen, baina gerran bidali egin zuten. Gero fundamentu kaxkarra egon zen; batzuetan izaten zen eskola, eta besteetan, ez. Azkenean maistra bat etorri zen kanpotik, familia osoarekin.

Maistrak

Transkribapena

- 'Ta zea 're galdetu nahi nizun... e... zuek familiyan maixtra asko izandu zazte!
- Bai. Maestrak? Martxeli... Martxeli 'ta Xixili, biek maestrak dia. Maestra... herriyak jarri zittuztelako; eskola, dotriña erakusteko 'ta. Lembizi eondu zen Martxeli 'ta geo Xixili.
- Portuberrin aittu zin?
- Ez, Santanderren zen, toki bat. Han goixioko baserrian, Santanderren. Bai.
- 'Ta Xixili 're Santanderren aittu zen?
- Bai, bai.
- A! Nik uste nun Portuberrin aittu zela.
- Ez, ez, ez. Santanderren aittu zin. Han zon sala bat jarriya 'ta han aitzen zin.
Haik ayuntamentuk patzen zittun, asko ez biño behintzat, orduko dirua zen.
- Bai, miño haik dotriña 're ingo zuten miñon...
- Bai iskribitzen 'ta dena erakusten zuten. Berak zekitena.
Handik aurrea ez zionen erakusteik. Berak zekitena, 'ta beak ikasi zuten izebakin; oan nola da Lexaka? Lexaka da... hoin ama; Maria.
- Lexaka Uraitakoa ez? Uraitako gizona, bai?
- Bai. Horren ama, ne maixtra 're hua izandu zen, 'ta izebakin ikasi nittun ikasi nittunak eta hoik 'e bai, denak.
- 'Ta nolatan atrebittu 'te zin eakustea 'ta?
- Behintzat.... konforme... horrekin ibili zinak behintzat ikasi ziten eskriitzen 'ta letzen 'ta be sumar y restar y... gauzaik sentzilluna hoik behintzat denak, eakutsi zizkaten. Bai, hor ibiltzen zin.
- 'Ta hoi, gerra aurretik?
- Gerra aurretik, bai. 'Ta geo eskolan Ergoinea 'ta hola hasi zen jendia, handik aurrea.
- Tornolakuk Aiyerdira jaisten zin?
- Aiyerdira. Geo bai.
- Biaje erra!
- Erra! Erra...
- Oiñez gaiñea dena klaro, geo jarri zuten autobusa miño... urteta!
- Dena oiñez. Geo bakizu: titulu gehiyo ber zen 'ta gauza gehiyo atera zin gerra ondorin 'ta... mientras estaba Franco be gauzak zittun difentik... Gu horrekin bizittu ga.
- 'Ta izeba 'ta euskaraz 'ta aiko zin eakusten?
- Bai, bai, dena, dena...
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-053
Pasartea 0:00:00 - 0:02:40 (2' 40'')
Laburpena Klaketa. Arroxaren familian maistra asko egon dira: izeba Maria eta bere ahizpak, Martxeli eta Xixili. Tornolako haurrei irakasten zieten Santander baserrian.