Trena

Geltokiak, ibilbidea

Mandoak gehiegi kargatuta

Transkribapena

Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-083
Pasartea 0:05:50 - 0:07:10 (1' 20'')
Laburpena

A?arbe ingurutik Altzibarrera ere aritu izan dira tabloiketan, mandoekin. Idiekin ekarri behar ziren kargak ekarri zituzten mandoekin, eta txiki arraio egin ziren abereak.

Mendiko lana

Transkribapena

Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-083
Pasartea 0:03:20 - 0:04:50 (1' 30'')
Laburpena Norteko trenbiderako trabesak mendian bertan egiten ziren. Bi espeka jarri, bueltaka-bueltaka aldamiora igo eta han moztu. Mandazainek handik errepideraino eramaten zituzten. Karga orekatzeko, harriak erabiltzen zituzten.

Norteko trenbideko trabes asko, Oiartzungoak

Transkribapena

Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-083
Pasartea 0:01:00 - 0:03:20 (2' 20'')
Laburpena Zaria ingurutik Norteko trenbiderako mila trabes baino gehiago atera izan dira. Uzpurura ateratzen zituzten mandoekin eta gero kamioietan jaisten zituzten. Haritzarekin egiten zituzten trabesak. Arbola moztu eta bertan egiten zituzten oholak, neurrira. Harpa.

Norteko trenbiderako trabesak

Transkribapena

Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-083
Pasartea 0:00:25 - 0:00:50 (0' 25'')
Laburpena Mandazain lan gehiena egur-ikatza garraiatzen egin du Domingok, baina Norteko trenbiderako trabesak garraiatzen ere aritu izan da. Bi metro eta erdikoak ziren eta mando bakoitzak bi garraiatzen zituen; bi aiekatan bana.

Zorrolako trena

Transkribapena

- Eta leno Artikuzkuk ni hemendik gotzen naz, nola tortzen zin, karterua saten ziyoten. Zaldi gañin 'ta tortzen zin. Hola...
- Orduko zer zun ya Donostiyak hartua?
- Hoixe, ezindu.
- Larreku horrei 're erra pasa zayo e? Kusi...
- E?
- Artikutza. Donostiyak eosiya ya?
- Bai. Geo Donostiyak hartu zun hoi. 'Ta han presa in 'ta hola.
- 'Ta Donostiyak hartu miño lenoztikan ya Artikutza hemendik ibiltzen zin?
- Bai, bai. Bazen, bazen...
- A zer zin, karo, minak, minak 'ta zin.
- Goizutako partekua da hoi 'ta bazen zerbatte, bai hor 'e minak 'e bazin, planuak... Hemen leno trena izandua zen, konpaziyo batea, Karrikan pasatzen zen, 'ta trena Xorro... guk ez genun izautu, gue gurasuak bai e, Zorrolaño. 'Ta geo Zorrolatikan goiko Arritxuita planua,
gue amak eta saten zuten: hola bagoiak bat gotti 'ta bestia betti nola... zea, Igeldoko funikularra estilua 'ro hola. Gue ama 'ta gaztetan nola.
- Gotzen zin haik.
- 'Ta iatzelekua guk badugu haundiya, (Xoragura) deitzen yogu, 'ta hoik iatzia hura hangua ebakitzen 'ta zamaka, (Biamokuta) non den ba al dakizu? Baserriya, Biamuta, Zabalekua da. Horrea zamaka karri 'ta hortikan gurdiyakin itxea eta trenabidi harta pasa ber 'ta beldurra,
beldurra bagoiya noiz zetu, 'ta gue amak saten zittun holako gauzak. 'Ta goiyan, planua bestia, Zaldingo zelaian barrena, Imitatik, han tunela (Urrumendin) bada, handikan Biandizko azpira, 'ta han beste planua Artikutzakua, han beste bagoiak 'men zin,
'ta handikan Artikutza berriz beste trena. 'Ta hoi zeak, zeanak, kaletik behexio bada...
- Donfeliz?
- E?
- Donfeliz?
- Ez. Kaletik behixio, leno palaziyua zen, oain itxe asko iñak dia. Oiartzungo kaletikan beroxio zion hoi.
- Pikabene 'ro.
- Pikabenea. Harrenak 'men zin hoi denak. Pikabenea hoi.
- 'Ta minan nausiya 're?
- Bai. Hoik, trenak... 'Ta ikatza 'ta dena ibiltzen 'men zuten. Ordun ikatza, harri ui... egur ikatza asko itten baizen. 'Ta ze zeak, trenak eta jarri 'ta. Garai haitan muimentua bazen e.
- Bai, bazen bai.
- Oain bidegorriya ittekua dute, Altzibertik...
- Pikabene, Pikabea 'ta haik hemen bizitzen 'te zin gerra hasi zenin? Ordun alde iñak al zin haik hemendik 'o lehenotik alde iña dia haik?
- Ez dakit hoixe. Gue amak nola saten zun 'e. Gue ama esniakin joten zen Donostira 'ta hain ixtoia saten zun zerbatte, neskamia... neskamia zea Joxe Juanen ta arreba neskame haikin. Joxe Juan Iragorri...
- A bai, bai.
- Hain arreba.
- Aittu izandu niyon bai.
- 'Ta ixtoia bazun zerbatte, oain aztua dakat nola saten zun 're... Behintzat hoi hemen jauntxua 'men zen, aberatsa 'ta... Trena hoik zittuna 'ta... Bakizu kostako zin garai haitan ez? Hoixe, hiru tren: bat Zorrolaiño, bestia Zorrolatikan han Bianditz aiekatako, tunela 're bazun Urrumendiku hartan 'ta, geo zihar...
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:34:55 - 0:38:30 (3' 35'')
Laburpena Donostiako Udalak erosi aurretik ere jende asko ibiltzen zen Zaldingo bidetik Artikutzara. Beraiek ez zuten Zorrolako trena ezagutu, baina gurasoek, bai. Trenbidea Pikabenea jauregikoena zen, aberatsak izaki.

Trenbidea

Transkribapena

- Han gaiñin bizi zinak baizin neskak!
- Zuek toritzen hasi hairi, biño azkenin beák toritu!
- Haik hauek toriatu!
- Harrobi hontatik eamaten zuten hara mateila. Trenabidetik... Trenabidia zen e, bagoiakin. Zea, hortik, zea... Kargadorea.
- Ui! Gue itxi(...) beko itxian ondotikan. Horko trenak moztu zizkala ne arrebai bihatzak!
- Bihatzak ez, puntta, ez?
- Beno, jo 'ta moztuak zittun bi 'ro hiru! Bi 'ro hiru moztuak zittun. Trenak itxe ataiyan azpiyan han zea 'ta ume kozkorrak jostatzen 'o 'ta. Gerritik harrapatu bazun, igual ingo ziyon.
- Bai, e?
- Trenak eskua harrapatu!
- Ez sumatu trena? 'O ttikiya izaki igual!
- Hua ttikiya!
- 'Ta ondo ondotik pasatzen zen, Olalden ondo ondotik?
- Bai. Txatarra 'ta... Han do txatarreiya zea oaiñ 'ta Olalden biyen tartetik.
- Baratzan ayekatikan.
- Berez hiru metro itxian kantoira. Ez da izango.
- Gutxiyo! Atzeko atia guk esaten geniyona bertan, kontratikan.
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-039
Pasartea 0:41:00 - 0:42:00 (1' 00'')
Laburpena Garai batean Zorrolako trena zena eta gero Karrikako harrobitik jaisten ziren bagoiak Olalde ondotik pasatzen ziren. Rufinoren arrebari trenak behatzak moztu zizkion.

Arditurriko trena

Transkribapena

Geo eun batin, hala, heldu giñan betik goitti. 'Ta beotu in zen tren txar hoi. Leno minealakin kargatua ibilliya eun hartan 'e 'ta nombaitte beotu.
'Ta hor Iyeroko azpiy hortan 'o. Hor iziñ, iziñ goitti jonik arrontin geldittu. 'Ta ez zun ba, gu atzin kotxin zembat izango giñan ba, kotxe zar haundiy hartan.
Laun mordoxka 't bagiñen bai, biño monikatar hoik 'ta hola mordoxka 't. Napar hoik eta.
-Otsamanteikuk'ta.
-Bai, 'ta. Han 'ta geldittu 'ta han xolo bat bada uran itturriya 'ro zerbaitte tubon bat 'o zerbaitte bazen han 'ta. Baldia hartu 'ta han torri 'ta Auntzan Joakin.
Auntzan Joakiñei. Hua ez dakit nola heldu zen, non atetzeko idea 'ro izango zun. Han ateko zen bai, Altzibarren.
-Seuski.
-'Ta "Kar zak ura Joakin, ura kar zak" 'Ta ura 'ta "Karri nahi baldin bazu zeonek".
-Harrek?
-Bai.
-Hara!
-"Zea zu jornalin zaude, zuk nahi bazu karri!" Hua, arrazoi zun e! Auntzak, hua be orduk in 'ta berriz 'e orduk pasatzen ai baizen.
'Ta gu bukatuk berriz.
-Zuek bukatuk.
-Bai, 'ta hala 'ta. "Nik san ezko hik karri beste erremeyoik ez dakak.
Bestela bertan utziko yeu 'ta seittun".
'Ta fuerte zeatu biyek.
-Beotu?
-'Ta bultzako bat eman harrek, 'ta horrek ostiko bat tira ziyon.
-Auntzak harrei ostikua?
-Bai. Zea, ez, ez, bestik bultza 'ta harrek ostiko bat tira ziyon 'ta. Biyek 'ta hola ez zela ibilli ber 'ta sesiyun jende gehiyo baizin aterik kampoa 'ta.
'Ta pakia in zuten. 'Ta geo ni espeinas, xixaakua zun haundiya Joakiñ harrek 'ta. Ni espainas orduk fuera lanin, ni lanak bukatuak ttut orduk eta aski du beak ittia 'ta.
Hala, haserre zea hoi makinista hoi. Haserre, zea gustatzen baiziyon ñañe han izan ezko. "Martin kar zak ura" 'ta baldia man 'ta uker uker in 'ta ura karri itten ziyon gixajuk.
'Ta ber zun guziya 'ta gaiñea ostiko bat eman igual.
-A! Gaintik!
-Bai, hala ibiltzen zun 'ta
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-026
Pasartea 0:37:20 - 0:39:30 (2' 10'')
Laburpena Arditurriko trena: egun batean berotu egin zen eta ura hartzeko gelditu ziren. Makinista eta langile bat elkarrekin haserretu ziren.