Beste garraio batzuk

Hegazkinak; dilijentziak, bizikleta, kamioia

Gero eta zamurrago

Transkribapena

- Ordun ahal den gutxina, bai botika!
- Bai. Fabrikan lembizi biziketan hasi nitzan 'ta geo anaiya hor ibiltzen zen, kartoiyak eta txatarreiyan 'ta norbattek eman moto zar bat. "Hau mango 'it hiru milla peztan" 'Ta karri zin 'ta,
hasi nitzan pruebetan 'ta: "joño! Hau biziketa biño hobia duk!" 'Ta harekin pasa nittun urte batzuk. 'Ta geo beste bat 'e hartu nun 'ta hogeita hamasei urte pasa 'ttu fabrikan. 'Ta uaiñ enkarguk kartzen 'ta hasi naz 'ta motukin ya ezin karri 'ta. "Zuk kotxe bat ber 'zu osaba!" zea, hillobak.
" Bai, zea, nik paeta joko 'it lembiziko 'ta!!" "Paeta, ez, ez! Nik komponduko 'ut hausten bada" 'Ta hola, hasi naz 'ta oain horrekin biltzen naz.
- Erki.
- Difentzi erra!
- Ekarri... Bai, lembiziko eunin iya paeta jo nun! Atzeka hasita! Ayeka batea beitu nun, biño bestia ez kusi nik! 'Ta geo bai, izautu nun!
- Ba, geo auro hartuko zenun!
- Geo ikasten joten da! Beti hartzen!
- Bai, biño motun ohittu 'ta geo kotxia... Bai, difentia!
- Bai, bai. Motun dena libre ikusten 'zu 'ta! Hor berriz, pixka 't
- Aittu 're, 'ro... Beti zea...
- Bai, 'ta... Manejuk ber dia hor 'e! Atzeka joteko 'ta geo toki estuan topatzen baza, jon in ber atzea 'ta!
- 'Ta motukin erki hartua izango zenun zuk!
- Motua iozeiñ xirrittotik martxa itten bainun! Oaiñ honekin atzeka jon ber! 'Ta bai, biltzen naz komeitan! Honekin 'e atzeka hastin sasita 'ta bestik berriz, eoteko, eoteko lasai, 'ta bestia pasa bazterretik eta...
- Biria estua da gaiña.
- Bai.
Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-082
Pasartea 0:07:50 - 0:09:30 (1' 40'')
Laburpena Fabrikara bizikletan joaten zen, eta, gero, motoa lortu zion anaiak. Orain autoa dauka. Paeta joko it. Komeitan.

Zaldi-gurdiak, bizikletak eta ferratokia

Transkribapena

- Beitu bai.
- Zer zon ya asfaltatua? 'O...
- Bai, bai, bai, bai, bai. Asfaltatua. Ni kamiyua oain daon bezela. Bizikletak jo 'ta bota 're in zin hor nei. Kruzatzen hasi hor eta bizikletan jota... Baratza nijun, 'ta klaro, ez nun beituko seguraski! Ez dakit. Jo 'ta bizikletak a tomar por saco! Bota ziten. 'Ta gaiña letxuak billa nijun
eta nakan zea, kutxillo ttiki bat, labaiña ttiki bat nakan eskuan. Bai, goatzen naz beti, goatu nitzan seittun labaiñana! Ez miña mateko... Miña bai 'te nun.
- Karo, segun nola...
- Bai, biñon ordun asfaltatua zeon, e! Biño karo, ordun pasatzen zin e... Esneketaiyak goizian, Altzibertikan 'ta kamioiyakin o zea, 'ta geo eguardiyan hamabitan, hamabi terdiyak aldin 'o hola bizikletak. Denak bizikletak pasatzen zin. 'Ta kotxik 'e pasatzen zin, biño bueno,
lasai, lasai. Geo ya motua hasi zen eta geo ya gaiñekua.
- 'Ta bizikletan... Esneketan 'ta bizikletan 'ta joten zen jendia?
- Bai. Bazen jendia esniakin... Eta astuak! Hemen barriyoko... Hor Txikierdi aldetikan 'ta hola? Astuakin 'ta zaldi karruk hemen Lina Ierutxikikua 'ta hoi denak zaldi karrukin esniakin, e!
- 'Ta ze itten zin, Txipitotik jetxi 'ta hemendikan jon? Ez zen atzetikan...
- Ez. Ez zen bireikan! Ez zen bireikan e!
- Hoi geoztik iña.
- Bai, geoztik iña. Hoi mamuteko 'ta ordun iña do, e!
- Karo.
- Ez, ez. Hor goikua dena tortzen zen honea. 'Ta geo hemendikan Errentira.
- 'Ta perrateiya gotze al za zu?
- Gai.
- Garroko perreteiya.
- Bai!
- Hor jende pilla erra ibilliko zen?
- Bai. Hombre, behiyak hor denak lotuak eta. Behiñ gotzen naz Joxe Antonio Garrokuk ze san zin. Pelukeiya hemen 'ta, permanentikin 'ta likido usaiya, 'ta fuertia 'ta goatze naz,
karo asko eoten giñan hizketan 'ta hola, asko, auzo bezela 'ta geo gaiña gaztiak eta... "Jo, hemengo usaiya biño hobe da kaka usaiya behiyana! Hemendikan ateratzen den usaiya..."
Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-055
Pasartea 0:54:20 - 0:56:18 (1' 58'')
Laburpena Lehen ez zen hainbeste begiratu behar errepidea pasatzeko: esneketariak zaldi-gurdiekin eta bizikletan ibiltzen ziren. Autoak ere ibiltzen ziren, baina orain baino lasaiago. Garrokoek Paradan zeukaten ferratokia ere gogoan du Mañolik.

Abere langileak

Transkribapena

- Behiyak san 'zu, biño bihorra 'ta 're izango zin. Zuek bihorra bazenuten.
- Baita 're. Guk bihorra bagenun. Beltx-beltxa, oso bihor politta. Ni akordatzen nazeneko, pixka 't zartua zen, orduko lan asko iña. Lembizi esneketan eta geo bai han itxian bertan,
ni akordatzen nazela, lan gutxi in zun, biño esneketan bai. Eta pixka 't zartua zen eta behiyakin batin ibiltzen zen. Ez ziyoten behiyak ezer itten. Ya ohittuk zozten. 'Ta nik eamaten nittun zea, e.... Errekara, ura iatea eta ni beti desitzen eoten nitzan bean gaiñin
jartzeko eta estratak, klaro, animaliyak eta orduko gurdiyak erruedak oso mihak zittuten eta klaro, estrata itten zuten beti zabiztela bajatu. E... Estrata generalin ordukuk bajuok izaten zin 'ta ondoko lurra altuo. Ordun kroskara ailletzin, nik, enitzan atrebitzen jartzia
normal zankolaka bihorran gaiñin 'ta jartzen nitzan auspeska. 'Ta auspeska jarri, zako bat jarriko balitz bezela, bire pixka batin joten nitzan 'ta geo beak gelditzen zin ni jeixteko. Bai. Biño iñoiz ez nitzan atrebittu normal zankolaka jartzia. Biñon zakua bezela bai.
Metro mordoska batin jon 'ta geo taka, beak gelditzen zin, bihorra. 'Ta ni jetxi eta kontentu. Hurrengo egun arte.
- Nola zun izena?
- Txata. Bai, beltx-beltxa zen. Ez zen haundiya, biñon oso bihor politta.
- 'Ta bihorra asko izaten zen hola mandua 'ta aiña izaten zen gauzak iamateko 'ta hola? 'O...
- Ez, astua gehiyena. Astua. Mandua 're bai, biñon erabat astua. Ordun astuak lan asko itten zun. Baserriyan morroi baten lana itten zun astuak, itxeko lanak itten, esniak eamaten, esnia eamaten ez zunak erosketak itteko... Zertikan ordun astian behiñ 'o bi astetik behiñ 'o
jeixten zen enkarguta 'ta ordun astua kargatu 'ta berriz beste bi asteko erosketak inta. Astua bai, astua asko zen ordun.
- Zuek bazenuten astua?
- Ez. Ez.
- Beno, bihorra...
- Bihor hora eta gehiyo ez, astoikan ez.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-033
Pasartea 0:07:20 - 0:10:00 (2' 40'')
Laburpena Garraiatzeko eta tiratzeko, abereak erabiltzen ziren. Gehiena, astoa, baina baita idiak, mandoak eta zaldiak ere. Seastarrenen, Txata behorra zeukaten.