Sakramentuak

Batailoak, jaunartzeak, ezkontzak, elizakoak; ondrak, bederatziurrenak

Hobe ezkondu gabe

Transkribapena

Nor Andalurria Urrutia, Anttoni
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-084
Pasartea 0:05:20 - 0:08:50 (3' 30'')
Laburpena Nobio batek ezkontzeko eskatzen zion eta Anttonik ez zuen nahi; hobeto zegoen ezkongai. Pena handia hartu omen zuen mutilak. Ezkontza batean ama-bitxi joan zenekoa: bikarioak uste zuen galtzerdi gabe joan zela. "Arront tonta gertatu za".

Jauna hartzeko: bi ordu oinez eta baraurik

Transkribapena

Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-078
Pasartea 0:45:50 - 0:48:45 (2' 55'')
Laburpena Larrazabalgoek jaunartzea Oiartzunen egin zuten. Baraurik joan behar izaten zen jauna hartzera, eta Larrazabaletik Oiartzungo kalera bi ordu baino gehiago ziren oinez. Ezin zen ura ere edan. Aitona-bilobak goizeko 6etako mezatara goiz etortzen ziren. Eliza oraindik itxita aurkitzen zuten. Mezatatik atera eta gosari txikia Altzibarko Torren egiten zuten.

Dotore jantziak

Transkribapena

- Eskolan?
- Gu... Bai... Zenbat? Hamabi, hamalau 're igual, hamalau urte... Hamabi-hamalau igual. Ingo genittun bai.
- Komuniyo Haundiya iñ arte 'ro... Nola izaten zen?
- Ordun, ordun Komuniyua Haundiya... Komuniyo bat izaten zen ordun... Ahaztua 're iña 'kat.
- Bai, Komuniyu Ttikiya eta Komuniyu Haundiya... Bi izaten zin.
- Bai, bai, bai. Betzi urtetan, ahora que me acuerdo, betzi urtetan komuniyua. 'Ta lenbiziko ahizpan soiñekua... Klaro, modista bazen ona han bizi zena, 'ta bordadurakin 'ta... Nola indako soiñekua? Polittagua! 'Ta soiñeku harrekin...
- Denak?
- Komoniyua in genun beste bi ahizpak. Hiru ahizpak soiñeku batekin. Gaur aiña ze ez zen e? Soiñeku harrekin. Erretretatuik 'e ez, gue garaiya hartan, Komuniyokoik 'e ez genun.
Ez dut uste bageñunik. 'Ta geo gaztia, klaro, gaztia zeaxiogoa zen eta harrei uste 'ut berriya in ziyotela. Miño gaiñekun gue ama difuntak, klaro garai hartan eamaten zen perkala, eta gui arropa politta asko josten zigun ama difuntak eta beti dottore jantzik. Hala ibiltzen giñan e!
'Ta jaia etorri aizu 'ta ilusiyo batekin, soiñeko loratu politta haik eta apargata txuriyak 'ta dantzan ibiltzeko 'ta zikintzen genittun 'ta garbittu 'ta pasta txuriyakin txurittu 'ta benga! Hurrengo iganddeko dantzan ibiltzeko berriz 'e. Biño ¡una juventud! Alegría eta arront politta pasa genun guk. Te digo la verdad.
- 'Ta lana 're asko ingo zenuten ba? Baserriyan lana asko ingo zenuten...
- 'Ta han juntatzen giñan lagunak eta bai 'ta... Geo jaia tortzen bazen 'ta, meza kantatua 'ta kantatzen 'ta...
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-077
Pasartea 1:00:30 - 1:02:29 (1' 59'')
Laburpena Gregorik gogoan du jaunartzea Aranoko jostun batek egindako soineko batekin egin zuela. Erretraturik ere ez zuten atera. Amak arropa politak josten zizkien: "Beti dottore jantziak". Jaia iritsi eta arropa berria janzteko ilusioa izaten zuen. Gaztaro "alegria ta arront politta" izan zutela dio.

Dena oinez

Transkribapena

Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-077
Pasartea 0:09:45 - 0:13:00 (3' 15'')
Laburpena Bederatzi urte egin zituzten nobio. Joxe Luix Errenterian aritzen zen lanean. Handik atera, Larrazabalera joan eta handik Aranora joaten zen segidan, Gregorirengana. Garai hartan, dena oinez. Aranon ezkondu ziren. Ezkonbidaia Iruñera egin zuten.

Apaiza, larri

Transkribapena

- Beroxio hoi da..
- Beno, hola dia
- Beno ba hasiko ga. Etxian jaiyoko ziñazten zuek?
- Bai, bai.
- Zuek ospitalin 'ta ez.
- Ez, ez.
- Ez zazte goatuko eun hua, klaro!
- E?
- Eun hua ez zazte gotuko, jaiyo ziñaztena?
- Hombre!
- Zailla izango da hua gotzen.
- Zailla da.
- Zailla.
- Bai.
- Itxian zela, bai. Eta bataillua? Lembailen in ber zen, ez?
- Hurrungo eunian.
- Bai. Hurrungu eunin! Jolin!
- Jaiyo 'ta hurrungo eunian.
- Hua ez zen faltatzen e!
- Porsiakaso.
- Deskuidun hill ezkio 'ta... Dembo bateko apaizak hola zin.
- (...)
- Ez dakit ze izango zin, apaizak 'o (...)
- E?
- Ordun justizi gaitza zen.
- Bai, bai. Nik aittu izandu dut, behintzat bat enterratu dute 'ta entierrua patu gabe euki 'ta bikaiyuak harren anaiyaiy 'ro san 'yo: "Aittu, hola 'ta hola zuek entierrua patu gabe
dakazute 'ta hua purgatoiyun sufretzen eongo da." "Ez dakit hua sufretzen don, biñ zu, behintzat hala zaude nik patzen ez dizutelako!"
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-057
Pasartea 0:11:10 - 0:12:25 (1' 15'')
Laburpena Lehen, jaio orduko bataiatzen zen eta entierroak ere garrantzitsuak ziren. Purgatorioa. Enrikek gertaera bat kontatu du entierro baten gainean.

Hiletak

Transkribapena

- (...) batzutan betzitan 'ta goizin 'ta holako ordu raro batzutan izaten zen ordun?
- Ez, goizin. Ordun ez zen izaten zeik...
- Nei amak san zin kaja eamateko zinta batzuk izaten zila.
- Bai, bai, bai, bai, bai, bai.
- Hijas de María baldin bazen, Hijas de Mariak zintak zeatzen zittun. Eta gizasemina... Nik ez dakit zein din... Nik gue itxetik zintakin jona gizasemik ez naz gotzen.
Izeba, berriz, Hija de María bai.
- Ni ez naz akortzen hortaz. Zintak bazila bai, biño hoi ikusiya bai. Apaiz gehiyo etorri, apaiz gutxiyo...
- Ualdetxotik ekartzen zen gorputza kompaziyo batea Tolaitan. Tolaitan harri haundi bat zen, 'ta gorputza han jartzen zen deskantsatzeko. ¡Había que traer a hombros también, e! Egualdi ona bazen, txarra bazen, negua bazen, zea bazen...
Hua hartu 'ta eamantzaillik izaten zin ordun. Ordun ez zen zeaik, e? Nada, ordun bizkarrez!
- Bai, hoi igual abeetsen abeetsenak izango zuten igual...
- Donostin bai igual, biño hemen...
- Nik ez dut hemen iñoiz ikusi.
- Donostin bai. Donostin kusi izandu 'ut nik, zaldiyakin. Santa Katalinaiño gaiñea. 'Ta Santa Katalinaiño launtzen zun jendik eta ya han despeitzen zen duelua. Eta ya funebrik...
Seittu itten zen... Besten batek 'o launduko ziyon, biño ya el público se despedía. Santa Katalinaku hortan ya... Geo Atotxa hartzen zun zeara joteko. Hoi gotzen naz ni. Eta San Junen uzten zen gorputza eta geo hasi zen gorputza eliza eamaten.
- Bai, hoi akortzen naz. Eta Oiyartzungo Kamposantua txukuntzen 'e bai. Zertik Oiyartzungua leno dena buztiñan gaiñin ibiltzen giñan, e? Todo dejau.
- Oaiñ oso toki dotoria da, e?
- Biño geo hemen ongi.
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-045
Pasartea 0:31:00 - 0:32:50 (1' 50'')
Laburpena Hilkutxa oinez eramaten zuten jasotzaileek. Ugaldetxotik ekartzen zutenean, Tolarieta inguruan zegoen harri handi batean hartzen zuten atseden. Donostian zaldiekin eramaten zen gorpua. Lehen, elizara eraman aurretik, San Juan kaperan uzten zen gorpua.

Bataioa

Transkribapena

- 'Ta bataillatu hurrungo eunin in ber zen!
- Ordun bai.
- Bestela?
- Ordun bai. Ordun ziorra 'o, ez dakit ze izaten zen, bronka, errespeto haundiya zen! Egualdi ona bazen, txarra bazen, mantoiyan billu, 'ta ez zen zeik, e! Taka taka taka taka. Oseake oiñez ekarri ber zen.
- Ama ez zen joten haurrakin.
- Ez, ez. Ama eun batzutan ohiyin. Oain jeikitzen dia auro! Pizkorruk dilako, biño ohiyin, ohiyin. Zazpi eun nei aindu ziten ohiyin. Eta ordun diferente izaten zen.
- Atautxiya 'ta amautxiyakin joten zin, ez? Bataillatzea, 'o...
- Madrina. Bai, iñudia haurra eamateko, familikon bat 'o beste bizitzakua... Kompaziyo batea gue itxian izango zen seguraski, guk bi bizitzako baserriya genun.
Hango amona zea, komadrona. Komadrona hango amona, eta geo hurrungo eunin bataiyua pues hango amonak 'o hango... Beste andria 're bazen eta geo atautxiya 'ta amautxiya.
'Ta ingo zuten Matteonin 'o Txikierdin 'o merienda lege bat eta bueltan bueltan etxea. Eta gehiyo ze...
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-043
Pasartea 0:06:15 - 0:07:30 (1' 15'')
Laburpena Lehen, jaio eta hurrengo egunean bataiatzen zen. Inudeak oinez eramaten zuen haurra, mantoian bilduta. Amak etxean gelditu behar zuen, eta aitabitxi-amabitxiak joaten ziren bataiora.

Linboa

Transkribapena

- (...) oain!
- Oain dena pekatu.
- Joe.
- Ez ordun hua zen, 'ta oaiñ hau 'ta...
- Bataillatu? Oaiñ, zea jaiyo 'ta hillan azkeneko 'ro ez dakit zembat dembo, 'ta ordun jaiyo orduko seittun bataillatzea! Bestela limboa jongo zela hil zela) 'ta...
- Ui! zuk ate 'zu kontu, guria, Jose Inazio zarra...
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-041
Pasartea 0:12:30 - 0:12:50 (0' 20'')
Laburpena Haurra jaio eta lehenbailehen bataiatu behar izaten zen. Izan ere, Elizaren arabera, bataiatu gabeko haurra linbora joaten zen.