Ospakizunak eta beste

Gabonak, Aste Santua, Prozesioak. Ordenak, doktrina, karmelitak, garizuma, Pazkoa, Domusantu, animen eguna, erramu eguna, bezperak, bijilia, barauak, bulak, letaniak, hilarriak, bedeinkapenak, kanposantua, peregrinazioak

Urrezko ezkontza

Transkribapena

Nor Aduriz Urdanpilleta, Tiburtxi; Unsain Aizpurua, Dolorex
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-103
Pasartea 0:52:01 - 0:52:31 (0' 30'')
Laburpena Garai batean ezkontzeko 13 txanpon ematen ziren. Dolorexen auzoko batek 13 urrezko txanpon jaso zituen, Sastarreko Joxepak.

Gabon gaua

Transkribapena

Nor Arruabarrena Ansa, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-098
Pasartea 0:05:23 - 0:08:52 (3' 29'')
Laburpena Oilarra , zurrukutuna eta gaztain erreak jaten zituzten. Turroirik ez. Gurasoek dantza egiten zuten. Gero gurasoak lotara eta gazteak elkartzen ziren Juanenen, "Desde Cordoba a Sevilla" kantari jolasten ziren berandu arte eta Olentzero kantari ere ateratzen ziren.

Transkribapena

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-086
Pasartea 0:17:00 - 0:19:55 (2' 55'')
Laburpena Koplari nor ibiltzen zen. Mairu-baratzeak ezagutzen zituzten, baina ez dauka gogoan etxean ezer berezirik aipatu izan zutenik haien gainean.

Corpusa eta kalbarioak

Transkribapena

- Aste Santua 'ta. Korpus eguna...
- Korpus eunin ze itten zen?
- Oan pasa da. Lengo igandin 'o aurrekun zen.
- Eta zerbait bereziya itten da? 'O...
- Prozesiyo ederra itten zen. Bueno kalian! Xabaleko hortan jartzen zuten aldare bat oso politta, oso politta! Dotore jartzen zuten. 'Ta gero hor dago zean, liburu batin oain
ayuntamentuk partittu 'ttun liburu batin prozesiyo... Biño ordutikakua... Jesus! Hoi muestra ttiki bat besteik ez da. Atetzen zittuzten iya, iya belarrak ekartzen zittuzten. Elizan barrenin botzen zuten. Eta gero prozesiyuak jon ber zun zea guztiyan, iya.
Zamak kartzen zittuzten iya, belarra. Bakizu zer den iya?
- Bai, bai. Ni gotzen naz, e? Iya gotzen naz ni.
- Eta hoi botzen zuten eta gero gaintikan kale bakotxeko zeak familiyak, maindirik, hola. Maindire zabalak hor zea... Jaunak pasa ber zun tokiyan. Bajo palio, apaiza bere zeakin, kustodiakin eta prozesiyo politta izaten zen. Biño, pixkan pixkan attu. Geo kotxia zela 'ta
bat zela 'ta ez zela 'ta, pixkan, pixkan attutzen jon da. Oain azkeneko elizan gaiñin barrena itten dute. Biño len oso politta izaten zen. Eta ilusiyo gaitza gaiña denak e! Eta orduko 're bai, arropa berriyak eta zeiñ biño zeiñ dotorio 'ta... Biño...
- Ordun prozesiyua itten zen Korpusin? Aste Santun ez zen itten prozesiyoik?
- Bai! Hombre! Erramo eguna batez 'e! Kalbaiyuk zea, kalin.
- Kalbaiyua... Hoi ze itten zun Urkabea iyo?
- Ez, ez, ez, ez. Kalian, kalian.
- Kalin?
- Jartzen zittuzten gurutziak, egurrak, gurutzik eta estaziyoz estaziyo por toda la calle se hacía. ¿Los calbario? Jesus! Amakin batek bai "bai, nik galtzerdiyak hautsi nittiñen behiñik piñ belauneko jarrita 'ta" mar-mar errak bai.
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-032
Pasartea 0:20:10 - 0:22:30 (2' 20'')
Laburpena Corpus egunean prozesio ederra egiten zen Oiartzunen. Kaleak maindire txuria eta ihiarekin estaltzen ziren. Kalbarioak ere egiten ziren.

Aste Santua

Transkribapena

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-013
Pasartea 0:41:10 - 0:44:15 (3' 05'')
Laburpena

Aste Santuan sermoi ederrak izaten ziren, eta ilunabarrean izaten ziren mezak. Kaxildaren edadeko jende askok bereziki bizitzen du kristautasuna; hainbeste gertakari iluni aurre egiteko laguntza aurkitu dute beren sinismenean.

Apaiza pasatu arte, belauniko

Transkribapena

-Errespetu ikarriya ez?
-Bai, bai, bai haundiya.
'Ta geo beste bat bazen berriz Gaizuman, leno san dutena txartelakin. Gauza ez zinak, minez zaudenak 'ta tortzen zin jaunakin itxea, baserrira. Eta tortzen zin birez bire.
'Ta jenelin euna argittu biño lenoztik iul. Eta xakrixtaba hamar bat metro apaiza biño aurreo. Apaiza bea jaunakin e! Apaiza atzexio 'ta sakristaua aurrexio. 'Ta harek klin-klin jotzen zun.
Iual joko zun kompaziyo batea Uxiarren, zea Goikoitxe ailleka 'ro dijuztela 'o Zabale aldea baldin bazijuzten.
'Ta gu haik sumatzin, dau bizikleta bazterrea 'ta taka belaunka. Haik pasa arte. 'Ta zuk ba al dakizu, zu jartzen baziñan Zokoloko zuiyan trin aittuta haik Uxiartik torri arte ze dembo pasa ber zenun? 'Ta ebiya ai baldin bazun 'e iul!
Jo... Hoi gauzka e! Belaunka jarri ber...
-'Ta... jauna, jauna hola zulik?
-Jauna zutik holaxe, zea batekin tapatua maindire bezelako, bai serbilta batin bezela 'ta tak eamaten zuk harrek.
-Oiñez...
-Oiñez! Eta faola argiya 'ta zintzarriyakin sakristaua. Biño sakristaua 're be brusa zuiya elizan ibiltzen den bezelakukin e! Bai, bai hantxe betik goitti!
-Miñez zolako 'ta izin zulako...
-Bai. Ezin jun zulako. Itxea joten zin.
-'Ta hoi ze beak eskatu gabe? Zea etxekuk eskatu gabe?
-Hoi ez dakit itxekuk eskatzen zuten 'o nola zen. Hoi ez dait. Kompaziyo batea Ergoin aldea iual 'zango zun aste bat,beste aste bat iual... Segun! Holaxe ibiltzen zin.
-Hantxe belaunka...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:26:30 - 0:28:25 (1' 55'')
Laburpena Garizuma: norbait gaixorik bazegoen, apaiza bera joaten zen etxeraino. Sakristaua aurretik joaten zen, zintzarriarekin. Bidean gurutzatuz gero, hauek pasatu arte, belauniko egon behar zen zain.