Mezak

Kanpaiak, serorak, kantak, errosarioa

Elizara

Transkribapena

Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-090
Pasartea 0:33:40 - 0:35:45 (2' 05'')
Laburpena Elizara Oiartzungo plazara joaten ziren. Goizeko 5etarako mezetara etortzen ziren. Baina, orain ez da hala izaten. Bera zaharren egoitzan dago eta han monjak ematen dute meza. Apaizak kalean, Altzibarren eta Arraguan eman behar duelako.

Elizaren eragina

Transkribapena

- Ezauna 'ta baldin baa jongo dia, biño bestela jende gaztia...
- Bestela ez.
- Ez.
- Biño len 're hoixen zen, biltzen zen tokiya hoixen zen.
- Bai, bai, bai, bai, eliza 'ta geo gaiña ez genun izaten... Oaingo aukera 'zu. Guk launakin elkartzeko 're. Oan telefonua bazu, ez? Eta telefonun birez "Hor non zozte? Hor zozte?" "Pues banijua" 'Ta... Biño leno oain non 'e dia haik, non ibilliko 'te dia 'ta ezta ezta ideikan 'e.
- Karo.
- Eliza bai, eliza bai. Luixtarrak dila, Hijas de María zela... Beno, denak eliza. Elizako funtziyua zen dena. Bezperak zila... Dena, dena eliza!
- Dena, bai. Zea guziya markatzen zun, ez?
- Bai, bai, bai, bai. Kale inguru guziya béak markatzen zun elizak. Bai.
- 'Ta zu ibilli ziñan orden batin 'o?
- Ez.
- Luixtarra 'ro zerbatte?
- A, Luixtarretan bai. Luixtarretan... Eske denak pasa giñan Luixtarretatikan.
- A karo.
- Denak. Erari hartan pes Luixtarrak zinta bat jartzen zizuten 'ta zazpitako mezetan zen Luixtarrana 'ta hoi bai, Luixtarrana...
- 'Ta geo eziñ zen dantzik iñ 'o dantza inta kendu 'o...
- Bai, ni akortzen naz urte batin Iturriotzen dantzan billi 'ta, neskakin dantzan billita Luixtarretikan bota 'ta! Bai, bai, bai. Bai, 'ta geo joe hemen kontrola gaitza ibiltzen zuten.
Geo urtero in ber zaten zen, obligaziyua zen zea komulgaziyua urtian behiñ, biño ordun txartela maten zuten 'ta komulgatzea joten ziñanin txartela bota ber zenun, han utzi ber zenun, elizan, bandejan, 'ta ez baziñan jon, elizak ya kontrolatzen zizun ez ziñala jon.
'Ta nik sekula ez nun botzen, e! Ne artin "Badakizute, ikusten nazute joten nazela asike ez 'zute ne txartelan berrikan" 'Ta ez niyon bota sekula. Hartu bai, biño bota ez. 'Ta geo baserritarrak ben zea hoixe zuten "Zokorra saldu berko 'yeu? Ya ardiyak (...) ai 'ttuk eta jon berko 'yeu" Hola izaten zen. Bai.
- 'Ta beldurra 're bai. Karo, eliza len (...)
- Bai, bai, bai, bai. Apuntatu itten zuten e!
Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-079
Pasartea 0:23:50 - 0:25:50 (2' 00'')
Laburpena Lehen, lagunekin elkartzeko aukera ere mezatan izaten zen. Ez zegoen telefonorik orain bezala. Elizak markatzen zuen egutegia. Urtean behin jauna hartzeko obligazioa zegoen; txartela ematen zuten kontrolatzeko.

Igandeetan: meza eta enkarguak

Transkribapena

- Baserritarrak iandetan aprobetxatuko zun inkargo guziyak 'ta itteko.
- Hoi da, hoi da.
- Denda guziyak 'ta erekiyak eoten 'men zin, ez?
- Dena erekiya, dena. Tabernak goizin erekitzen zin bostetako. 'Ta guk 'e barbeiya bostetako erekiya eukitzen genun. Ate joka kan kan kan 'ta urrutikuk aurrena, Larrazaaletik eta. Haik aurrena. Jakiña nik ez dakit noiz erretiratzen zin 'ta haik lendabizi. Haik seitako mezeta, illia moztu,
bizarra moztu 'ta gosai txikiya iñ 'ta mezeta. 'Ta geo itxea joteko presik ez zuten izaten askok ez. Jakiña ordun (jendia)... Biño goizin torri eliza. Goizin seitako mezetan ez zen tokiyik izaten ezta orratz bat sartzeko 're. Ez zen izaten tokiyikan. Ni 're seitako mezeta joten nitzan 'ta
geo atta betzitakoa 'o hamarretakoa 'o moldatzen zenian 'ta txandatuz. Biño jendia ordun eliza! Kamionak Txikierditik eta Gurutzetik eta kamionin jendia. Kamiona kargatu 'ta...Bai, jendik uaiñ biño arrakasta gehiyo zun elizak ordun!
- Hautsa gutxi zun ordun, armiarma sariak 'e...
- Bueno bueno.
- Jo!
- Elizan ordun (joerik hartzen). Aste Santuk eta bueno!
- Bai.
- Gaur eliza jendia joten da entierrota. Gaiñontzin elizak hustu dia. Hustu dia erabat.
- Bai, 'ta joten dena jende zarra.
- Jende zarrra, bai, bai, bai.
- Gaztia gutxi.
- Bai, bai 'ta...
- Zerbatte in berko 'ute 'o...
- Intierrua baldin bada gaztia, be ezauna 'ta...
Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-079
Pasartea 0:22:30 - 0:23:50 (1' 20'')
Laburpena Igandeetan, dendak eta tabernak irekita egoten ziren. Baserritarrak orduan etortzen ziren kalera, goizeko 6etako mezara, eta orduan aprobetxatzen zuten enkarguak egiteko. Goizeko 6etako mezan ez zen orratzik sartzeko tokirik ere izaten. Txikierditik eta Gurutzetik kamioietan etortzen zen jendea.

Galdostarren kamioia

Transkribapena

- E?
- Auzotatik ordun bakarra jaisten zelako erekiko zittuzten? Klaro, astian baserritikan 'ta ezin jeitxi, ez?
- Ez ba!
- Hoixe!
- Betzitako meza joten zena; alperran meza izaten 'men zen.
- Bai.
- Gaiñea ordun; azinda goernatu 'ta esniak jeitxi bettikun...
- 'Ta esnia karri bai.
- 'Ta denak. Lanin hasten baizen ordun goiz jendia. Baserriko jendia. Harekin bizi zen dena 'ta. Gaur fabrikatik, berriz.
- Klaro.
- Zue itxetikan zea, hemen seitako meza jon ber 'ta bosterdiyak jo ezkio ya hemen ttun.
- Bai, bai.
- Bihorrakin 'ta... Marmitak hor utzi 'ta martxa!
- Kamionin.
- Kamioyin sartu, iyo kamioyin 'ta martxa!
- Kamioyin ezin kaittu hala jende joten yun. Mutikozkor 'ta denak, redios!
- Bueltan honea torri 'ta...
- Miño jende kantidadia e! Ordun... nik ez dakit miño igual... Zenbat? Hogeita hamar? Hogeita 'ta hamar, berrogei laun igual!
- 'Ta libersiyua izaten zen ordun seitako meza jotia; ez bazen joten 'de, igandia zenik iruitzen 'de!
- Hoixen! Kabinan joten giñan lau eta estributan beste...
askotan hiru 'ta lau igual, estributan 'de. 'Ta atzian dena betia.
- 'Ta igandin 'de esniak ez?
- Bai miño, geo honea torri, 'ta esniak 'ta hartu 'ta geo berriz Donostira,
biño haik hemen utzita.
- Mezeta (...) mezeta...
- Serbiziyo erra in zun kamioiyak ordun?
- Bueno!
- Bai, bai.
- Ez zen taxisik ('ta gauzik) ordun.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:04:00 - 0:05:30 (1' 30'')
Laburpena Bederatzietako mezara joaten zena alferra omen zen. Baserritarrak goiz hasten ziren lanean; esneketan aritzen zirenak, batez ere. Gurutzeko baserritar gehienek Galdosenera jaisten zuten esnea. Gero, Juanito eta Faustinoren aitak eramaten zuten Donostiara. Beren kamioiak autobus zerbitzua ere egiten zuen.

Igandean meza eta erosketak

Transkribapena

- Auzuan ez da inor ikusten, miño len bai ez? Muimentu haundiya.
- Orduan jendia asko ibiltzen zen, zean, barriyoko jendia dena hemen, dena betia eoten zen hau.
- Gaur ez baita inorre oiñez ibiltzen.
- Barriyoko jendia goizin seitako meza joten zen ordun. Hemengo kamionetan kargatu dena, kamionetan dena, atope!
- Seitako meza joten giñan.
- Seitako mezeta.
- Barauik?
- Barauik ez! Kafia 'ta kopak eta eanta. Denak ordun, bai, gu miño gehiyo... Oiartzunen, Oiartzunen dena, jende gehina izaten zen seitako mezan. Dena betetzen zen hua.
- Eliza atope bai, seitako mezan, dena betia.
- Atope. Atzin zutikan jarrita.
- Bai 'ta, eosketak 'e igandin itten zin ordun.
- Erekitzen zian, taberna denak. Taberna denak, zea, seiak miño lenotikan erekiyak.
- Bai, bai.
- Pelukiyak eta 're, bazin hiru 'ro, hiru. Haik 'e bai, denak.
- Bai, bai. Bostak miño... Frantsesak bostak miño len erekiya zea...
- Todo, todo, todo... Carnicerías todos también se abrían. Se abría todo el comercio antes que las seis.
- Ordun bakarrik jaisten zelako?
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:02:50 - 0:04:00 (1' 10'')
Laburpena Jende gehiena igandeko seietako mezara joaten zen. Kalean, dendak, ile-apaindegiak eta tabernak irekiak egoten ziren ordurako, orduan aprobetxatzen baitzuten auzoetan bizi zirenek erosketak egiteko.

Errezoan

Transkribapena

Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-058
Pasartea 0:11:30 - 0:13:20 (1' 50'')
Laburpena Apaizak esandakoa bete behar izaten zen. Arrosarioa lanak egiten ari zirela errezatzen zuten: hostattikiyak lotzen, artazuritzen... Gaur egun, Elizak ez du hainbesteko indarra.

Su kanpaiak

Transkribapena

- Hoi, eta su man ziyotenin hiru itxetako metaiy... Gu... Nik ez dakit obsesiyua banun nik gue itxin sua ber zula! Yo no sé porqué! De esa cosa que me venía de antes... Zean... Kampanak jotzen zittuzten ordun. Eta kampanak jotzikin, kalin bar-bar-bar zeiñ zen 'ta zeiñ zen 'ta
Zamoan zoztela metak sutan. Gue jaiyotetxia. Eta mutiko zarrena genun ordun justu-justu sukaldeko leiyotik garrak ikusten zin eta fua fua saten zula. Hua eaman eta akortzen naz ze abailla zen han, herrikuk jonak eta hua itten.
Eta ez han bakarrik, Oiartzabal ez, hiru baserritan. Era berin hua in zunak 'e...
- Bai, beti bazen... Oain izaten dugu ez, ba umi honek...
- Esaten da oaiñ 'e jende harrua, biño ordun 'e...
- Len arriskua zen behintzat su matia. Baserri onduan ioten zen 'ta...
- Bai, 'ta baserriyak eurrezkuk zin.
- Akortzen naz, pixandepositua eta geo uran depositua bagenun guk eta esne marmita
pixa depositun zean, ura 'ta, harrapatzen zena karraitzen likidua itzaltzeko. Quiero decirte que... Hay que hacer, e!
- 'Ta gaiña belarra ber zela! Gaur egun belarraiy su matia bueno, biñon...
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-045
Pasartea 0:57:30 - 0:58:50 (1' 20'')
Laburpena Luisa Zamora baserrikoa da eta gogoan du inguruko hiru baserritako metei sua eman ziotenekoa. A zer beldurrak pasatu zituen. Suteetan kanpaiak jotzen ziren.