Udal langileak

Aguazilak, serenoak. Mikeleteak, pregoneroak; suhiltzaileak. Delineanteak; karteroak

Udaletxeko lan baldintzak

Transkribapena

- Uste 'ut diez por cien maten zitla. Bai, berrogei milla pezta, berrogeita hamar milla pezta... hortxe ibiltzen zen. 'Ta bueno, zerbatte gehixio atetzen nun nik 'e. Eta hala.
- Geo 'ta lan gehiyo.
- Geo 'ta lan gehiyo 'ta geo 'ta lan gehiyo 'ta gaiña azkenin nik neonek errezibuk neonek itteko san. Errezibo denak eta kontadorik ikusi genittun, denak kusi genittun 'ta joe. Eta...
- Ordun zuk ze itten zenun, letura 'ro...
- Lektura.
- Eta gaiña rezibuk itten hasi?
- Nik itten nun kontadorik ikusi eta dembo berin kobratu. Kobratzea joten nitzanin, kontadorik ikusi 'ta apuntatu. 'Ta geo jakiña, azken aldea hor (...) zon bat (...) "Zeorrek in berko 'ttuzu errezibuk" eta (...) neonek itxian nitzan tarte libretan itten nittun errezibuk 'ta hala neonik in, neonek eaman...
Dena. Biño hamabi urte in nittun. 'Ta geo hamabi urtetan ez dakit zer zen, ordun izango nun nik atta hilla 'ta ni ya barbeiyan lotu nitzan eta barbeiyai lotu nitzanin, Hilario san niyon: "Hi, Hilario hola 'ta hola..." Hilario bakizu, (gukin) billi zen geo. 'Ta geo nei beste gauz bat,
nei kontratua in ziten 'ta jarri genun fiantza sei milla pezta fiantza jarri genun. Fiantza jarri ber zandu nun sei milla pezta. Gaiña jarri zin konsideraziyua, que nunca tendría consideración de... De empleau público, empleau municipal. Que nunca tenía derecho a seguridad social 'ta guaza hoik.
Hoi kontratun jartzen ziten. 'Ta nei, nik ez seguro soziala 'ta ez ezer 'e (...) ez naute sekula ezer 'e eman. Hilario sartu zen 'ta harrei seittun jarri ziyoten seguridad sozialak 'ta hura seittun.
- Hua langille bezela?
- Langille bezela.
- Udaletxeko langille bezela.
- 'Ta ni ez.
- 'Ta zu ez. Hara!
- 'Ta ni langille bezela izan banitzan, nik 'e beste zerbatte pentsatuko nun igual! Joe, eske difentzi erra zon! Jornala normala, langille normala... Eta hola. Ez do! Batzuk holaxe jaiotzen ga, izarrakin 'ta...
Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-079
Pasartea 0:39:10 - 0:41:10 (2' 00'')
Laburpena Ur-kontagailu gehiago jartzen hasi zirenean, lana pilatu zitzaion, eta, bizartegian ere jarraitu nahi zuenez, beste bati eskaini zion lana. Udalarentzat aritu zenean, ez zuten udal langile gisa eduki, eta lan baldintza eskasekin ibili zen. Garai hartan horrela egiten ziren gauza asko. Ezto.

Ur-kontagailu gutxi

Transkribapena

- Beti jendia! Itxia bete jende beti. Aiyeka batetik ez bada, bestetik itxia bete jende! 'Ta geo nik, nik 'e len san zattutena, itxian lotua nitzan, ez ziten (...) uzten 'ta geo ayuntamentotik deitzen ziten, ayuntamentun lana baldin bazen, lan golpia baldin bazen, joten nitzan ayuntamentoa
ni lanea. Han (...)... Bai, geo suplentziyak ittea 'ta ibiltzen nitzen 'ta goiza, goizetikan bakarrikan. Attak ez zin uzten goiz 'ta arrasalde nei ezta! 'Ta eskola joten nitzanin 'e aizu, ni eskolatik ate orduko itxea! Jostatzeko demborikan 'e ez nun izaten.
Hortan gazte dembora oso lotua pasa nun.
- Eta ayuntamentun eonta 're, attak barbeira beti, e?
- Bai, bai, bai, bai.
- Jo!
- Bai, bai, bai. Ayuntamentoko sosak, hoik, netzako izaten zin. 'Ta geo ayuntamentuk, zea, ura kobratzaillia.(...) ibilli zen (...) bat, zuk ez zenun izautu.
'Ta harek utzi in ber zun 'ta nei esan ziten, iya nik ingo nittun 'ta joe, nik galdetu (...) iya zembat dembora eamaten zun 'ta "Bai, ingo 'zu hillian!" Hillian hiru bat eunin ingo nula herri guziya pasa. 'Ta nik ne artin... Attakin zea hoi nun, biño attai san niyon: "Atta, bitu, nik hola 'ta hola..."
"Bai, biño geo hemengo lanak ez 'ttuk utzi ber, e! Hemengo lanai..." 'Ta, behintzat hasi nitzan ayuntamentukin! 'Ta hamabi urtian seittu nun. 'Ta han 'e geo ta, geo 'ta lana gehiyo, geo 'ta lana gehiyo 'ta jakiña, batek, ni hasi nitzanin ez zen urikan ez Arraguan, ez Gurutzen, ez Iturriotzen,
Ergoinen ez zen urikan... 'Ta ni hasi nitzanin 'ta geo jakiña, ura normala da, jendik ura nahi 'ta jendia ura jartzen hasi zen 'ta nik jornala maten ziten, doscientos cincuenta al mes. Hasi nitzan con doscientos cincuenta pesetas hillian. 'Ta geo 'ta lan gehiyo 'ta geo 'ta lan gehiyo 'ta nei (...)
"Bai, han ura jarri du 'ta kusi ber 'zu, ta bestia hartu kusi be 'zu 'ta..." Nik jakiña san niyen: "Nei ura gehiyo 'ta lana gehiyo jarri 'ta nik jornala gehiyo ber 'ut ba!" "Bueno bueno, aber ba!" 'Ta jarri ziten larehun... Ez, doscientas cincuenta, trescientas jarri ziten eta geo, behintzat,
segi hartan, hartan segi beste urte bete 'o bi 'o 'ta beti ura zabaltzen denin, batin Karrikan, bestin Gurutzen, bestin Arraguan, denin, Iturriotzen, baserri guzitan ura jartzen ai zin 'ta nik san nun bueno, nik, nik nahi nula, ez nula nahi jornala, nik nahi nula komisiyo bat.
Nik a más recaudación más dinero. Ez zea, lana gehiyo 'ta lana gehiyo 'ta beti jornala bera 'ta... Behintzat esan ziten hoi ez zitela emango 'ta nik bueno, nik geo ordun ba al dakizu ze itten nun? Abisatzen zitenin ura jarri zutela han 'ta han 'ta han nik ikusi ez! Nik ezta kasoikan 'e!
'Ta deittu in zin ayuntamentokuk eun batin 'ta iya zertik ez nun kusten 'ta nik san niyon: "Aizu, zuk jornalakin doble lan itten al 'zu? Zuk lan asko in ber baldin bazu, jornala gehiyo nahiko 'zu? Pues nik 'e bai! 'Ta gaiña nik jornal (...) doble lan jarri nei! Ez! Nei karri komisiyua!" 'Ta azkenin aprobatu ziten!
- A bai, e?
- Aprobatu ziten, bai. 'Ta jakiña a más recaudación, más... Nik 'e zea gehiyo, nik banekin ze kobratzen zen hillian ze kobratzen zen 'ta nik ez dakit ze man ziten. Ez dakit cinco por cien zen 'o zerbatte hola.
Biño hillabete guziyan kobratzen zen... Ez dakit hemen zembat kobratuko zin, hogeita hamar milla pezta? Berrogei milla pezta? Ez, diez por cien emango ziten. Uste 'ut diez por zien ematen zitela. Bai, berrogei milla pezta, berrogeita...
Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-079
Pasartea 0:35:30 - 0:39:10 (3' 40'')
Laburpena Udaletxean ere aritzen zen lanean, baina ordu batzuetan bakarrik, aitak bizartegian nahi zuen eta. Dionisio sakristauak begiratzen zituen ur-kontagailuak. Hark utzi zuenean, Xabier hasi zen. Auzo askotan ez zegoen urik, eta, hasieran, lan gutxi zen, baina urteekin, kontagailu gehiago jarri zituzten, eta horrek lan gehiago ematen zion.

Udala eta euskara

Transkribapena

- Hoik ayuntamentun pues izandu zen, gerra ondorin izandu zen epoka ba kastellanuaiy hill edo alde iñ edo egiñ eta ba hori jartzia tokatu zen hori herriko gorabera guziyan jakintsua zen. Herriko bizitzan guztiyan jabe 'ta bea jarri zen sekretaiyo.
Izandu zun dembora sekretaiyo eondu zena Fidelan anaiya. Inaxio.
- 'Ta Fidela zer zen?
- Inaxio Zalakain.
- Fidelak ze... Ayuntamentun itten zun lana baita 're, ez?
- Bai, asko.
- Zer zen administratibo bezela 'ro?
- Ez dakit ze zea... Bai, ordun karerrik gabe 'ta nahiko eskola ona baldin bazuten, sartzen zian oso errex. Gaur esijitzen da karrerak.
- Bai.
- Eta haik euskeraz ingo zuten ya?
- Bai, euskeraz. Euskeraz. Ber zenin ingo zuten, biño gaiñekun erdera haiyek ere gehiyena ibilliko zuten segun ze... Bai, biño haik lan asko tten zun fidelak.
Baserritarrakin eta launtza 're bai. Karo, baserritarrak ez zeon gaur bezela preparatua. Gaur oso diferente da. Ber beharrak baserritarrak 'e bai, biño baserriyan aitzeko 'ta zea 'ta geo pues...
Fidela horrek askoiy mesedik egiñ. Informaziyuk eta... "Ez, hua hola iñ ber 'zu 'ta..." Gauzak erakutsi 'ta... Launtza haundiya.
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-036
Pasartea 0:09:20 - 0:11:10 (1' 50'')
Laburpena Udal langile gehienak erdaldunak ziren; idazkaria, esaterako. Gero, haren ordez, herritar bat jarri zuten: Inaxio Zalakain. Bere arreba Fidela ere udaletxean aritzen zen lanean, eta baserritarrei asko laguntzen zien.

Uniformedunak

Transkribapena

- (...) haik zozten lekura. (...) zebizten lekura.
- 'Ta gaiñekun hola, zein zin... Kompaziyoa uniformik 'ta 'ttutenak munizipalak 'o izango like, ordun bai al zin karteruk 'o, ayuntamientoko langillik 'o... Uniformia zutenak 'o... Gotze al za?
- E... Ordun uniformia zun, ni akortzen nazela, Xixeruk eta Mikeletik. Bai. Eta geo Guardia Zilak eta soldaduk.
- 'Ta Xixeruk 'ta nolakuk zittuzten?
- Xixeruk kaki koloria uste dut eta Mikeletik, berriz, azul marinua zerbatt, gorriya 'ro granatikin. Bai.
- 'Ta Xixerun lana zer zen?
- Xixerun lana nik uste 'ut impuestu 'ta holokua zela. Kaleko impuesto 'ta holokua. Eta Mikeletik, berriz, nik uste 'ut udalan eskutikan zerbatte itten zula. Nik esplikatzeko ez dakit, nik hoik biyek akortzen naz uandikan oso gaztia nitzala ni, biño izautu nittun.
Izautu in nittun. Eta geo ya nik akortzen nazela aguazil lana hartu zun Klaudio Seiñek. Eta hoi ya ez, hoi ya uniformeik eta gabe ibiltzen zen. Biño Xixeruna 'ta Mikeletina... Mikeletik ni gutxixio akortzen naz, biñon izautu in nittun. Bai.
- 'Ta zer zin, Mikeletik gehiyo, biño Xixeru bat?
- Bana, bitatikan.
- A, bana?
- Bana bitatikan.
- Zer zin, herrikuk zin?
- Ez, kampokuk zin biyek, biñon hemengo... Mikeletia ez, Mikeletik andria kampokua zun baita 're, biñon Xixeruk ez, Xixeruk hemengua zun 'ta bea ez dut uste hemegua zenikan. Biñon nik gutxi izautu nittun, bai.
- 'Ta apaizak nola jazten zin?
- Pues apaizak jazten zin sotanakin. Eta nik uste nun sotana bakarrakin ibiltzen zila eta Don Jose Luis Oiyartzungua zen eta asko ibiltzen zen Urkaben.
Haundiya zen, apaiza haundiya, eskualdun eskualduna. 'Ta egun batin ni enkargutan nijuzelikan, hor heldu zen Learreko maldan sotana gerrikun sartua 'ta azpitikan uan eamaten din bermuda 'ro hola, izterran (...) erdiñoko 'ro hola galtza harizko gris batzukin.
'Ta orduntxe nik... Orduntxe jakindu nun nik apaizak sotanan azpitikan baita 're galtzak eamaten zittutela. Bai, ordun aipaza kusten baldin bagenun bi eskuak gurutzatuta Abe Maria Purisima esatea joten giñan kalin 'ta kusten genittunin 'ta ni Urkabeko biri hortan abitu nitzan
harrei 'ta "Hemen ez Embil ttiki. Ze mouz zion ama, amona?" "Ongi" 'ta "Kalin ikustin berriz 'e Abe Maria Purisima san, biñon hemen ez dun esan berrik, lasai". Bai, joten zen esku batin bastoiya
'ta bestin arrosaiyua errezatuz eta haundiya zen, oso haundiya gizona, haundinetakua eta zabala, biñon haundiya beziñ ona.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-033
Pasartea 0:39:40 - 0:43:30 (3' 50'')
Laburpena

Uniformedunak bazeuden: xixeroa, mikeletea, guardia zibilak eta soldaduak. Apaizak sotana luzearekin ibiltzen ziren. Don Jose Luis apaiza.

Transkribapena

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-023
Pasartea 0:42:30 - 0:45:50 (3' 20'')
Laburpena Valentin bertsolaria Sailpurukoa zen, auzokoa. Siseroa ez zen herritarra. Iratzearen arauak zein ziren.

Lanbide zaharrak, plazako dendak, udaletxeko bilerak

Transkribapena

-Lanbide asko izango dia atta, len zinak 'ta oan ez dinak. Hanako zapatero 'ta holakuk.
-A bai, o... Hoixe!Leno zapateruk 'zaten zin onak. Oan ez ya.
-Kalin 'ta ze denda klase 'ta zin?
-Kalin, Antonina 'ta hoik arropa-denda. Eta, Balentin 'ta hoik berriz komestiblia. Antonina, komestiblia. Eta zean, arropanak, arropanak gutxi 'zango zin. Arropana bestia Juli 'ro hoa. Ez hor ya gutxi.
-'Ta len aittatu ttuzu Serenua, Xixerua 'ta preoneroik izate' al zen?
-Nola?
-Zea e, zerbaitte pasia zela 'o ayuntamientun billera zela 'o... anuntziatzen aitzen zena bai al zen norbaitte?
-Aguazilla, aguazill, zerbaitte pasatzen bazen aguazilla tortzen zen, aguazilla tortzen zen etxez etxe. Gaiñekun... Oan bezela uste al zu billerak eta? Bai, ingo zen berbada astian bat 'o... Dena mendiko zea 'ta, hola.
Ordun. Arbola basuan ate berra 'ro, suastatu berra 'ro, holako tokitan piñua sartu berra 'ro, holako tokitan haitza sartu berra 'ro, holako zean batzuk 'zango zin biño oan bezela uste al zu?
Bueno oan, jar zattiz pentsatzen ongi 'ta oango reuniyuk eta oango zeak, politikangatik da!
-Bai herriko gauzan beangatik.
-Ba hoixe! Herriko gauzak biño geiyo politika! Ingo ttuzte hoik 'e! Holako mendi garbittu ber da, holako gauzak 'e ingo ttuzte biño beti politikako geiyo!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:51:09 - 0:53:05 (1' 56'')
Laburpena Lanbide zaharrak. Zapatariak. Kaleko dendak. Aguazila etxez etxe abisuak ematen. Udaletxean orain baino gutxiago bilduko zirela.