Politika eta Franco

Urte askotako borroka

Transkribapena

Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-081
Pasartea 0:15:20 - 0:17:00 (1' 40'')
Laburpena Xabierren aurrekoek aldaketak ikusteko esperantza zuten. Gaur egungo eskubideak ikusiz gero ez liratekeela mugituko uste du Xabierrek. Orduan ez zen amestu ere egiten hainbestera iritsiko zenik.

Beste aldera ihes

Transkribapena

Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-081
Pasartea 0:10:30 - 0:11:15 (0' 45'')
Laburpena Bizkaitar batzuei muga pasatzen lagundu zien. Haietako bat aita izan berria zen eta negar batean ibili zen mendiz mendi. Grebetan-eta ibilitako jendea zen.

Aberri Eguna eta Manzanas jauna

Transkribapena

Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-081
Pasartea 0:07:00 - 0:09:30 (2' 30'')
Laburpena Bergaran Aberri Eguna zegoen deituta, baina garai hartan galarazita zegoen. Xabier-eta joan ziren, baina guardia zibil eta poliziaz betea zegoen ingurua eta atxilotu egin zuten. Handik egun batzuetara, Irungo komandantziatik deitu zion Manzanasek.

Ikurrina, galarazita

Transkribapena

Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-081
Pasartea 0:05:50 - 0:07:00 (1' 10'')
Laburpena Behin, autobusetik ikurrinak botatzen aritu ziren, Errenteriatik Oiartzunera bitarte. Botijo-saltzaile batek bildu eta botijoak ikurrinekin apaindu zituen. Atxilotu egin zuten botijo-saltzailea.

Diktadurari erresistentzia

Transkribapena

Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-081
Pasartea 0:02:40 - 0:03:05 (0' 25'')
Laburpena Oraindik diktadurapean zirela, Jose Antonio Agirreren 'De Gernika a Nueva York pasando por Berlin' liburu kargamentu bat pasatu zen Hendaiatik hegoaldera.

Telegramak

Transkribapena

- Horrek zean lana itten zun, ayuntamentun zentralita bat bazon 'ta harek
- A! Karo biño han aiko zin bakarra ayuntamentokuk.
- Ayuntamentokuk bai.
- Geo herritar guziyak zuenin.
- Bai, bai, bai, bai. Bai, bai. Bai 'ta ayuntamentua 're telegrama denak gui tortzen ziun, e! Ayuntamentokuk dena e! Gobernotik eta... Urtero urtero gobernadorik ben telegramak zeatan,
karnabaletan, bialiko zun be telegrama 'at galaziya zola ta ez zela, 'ta zigortua izango zela 'ta ez dakit zer 'ta baki zer 'ta... Euntalako... 'Ta dena, akuerdo guziyak denak telegramaz etortzen zin 'ta guk dena telegramaz ayuntamentoa bialtzen genittun.
- A, bai e?
- Bai, bai, bai.
- Ordun zueri ailletzen zizuten!
- Dena gui ailletzen ziun. Fabriketako... Gui zembat empresa Katelsa 'ta bakizu hor non dozten? Haintzako zembat telegrama! Eta dena gue eskura tortzen zen, empresa guzitakua. 'Ta gaiña estranjeroz heldu baldin bazin, estranjeroz heldu baldin bazin, haik alemanez 'o inglesez 'o tortzen zin,
ez genun enteintzen 'ta dena letreatua. Letreatua ez dakit bakizun zuk? Pues gui saten ziun hitz hau, hau, hau, banaka banaka, ez?
- Bai.
- Barcelona Enrike, Ramon, Ramon, Ines, Antonio. 'Ta guk jarri ber genun aurreneko hitza bakarra. Barzelona b, Ines i,...
- Jakitteko nola zen.
- Nola zen jakitteko.
- Ez zenekiten ze ai ziñazten eskribitzen.
- Letreatua izaten zen.
- Bai.
- Oseake gui saten baziun dena izen osua inglesez, joe, guk ez genun ideikan 'e! Biño hola banaka banaka san 'ta hitza bukatzin geo "Otra palabra". Beste hitz bat. Izena berriz 'e.
Barzelona, Enrike, Ramon, Ramon, Ines, Antonio. Nomenklatura hoi nik buruan geldittua dakat. Gerona, Oviedo, Ramon, Antonio, Enrike, Dolores, Oviedo... Ez? Hoi dena...
- 'Ta beti zin berak?
- Beti izen berak zin.
- O-tzako beti...
- O Oviedo.
- Oviedo.
- Bai, R-tzako Ramon. 'Ta G-tzako Gerona. 'Ta D-tzako Dolores, 'ta E-tzako Enrike 'ta... Hoik izen berak zin beti. Nomenklatura hoik hola zen. 'Ta ni akortzen naz
- Karo, deskuidoik ez izateko.
- Klaro! 'Ta biño ni askotan etxian ez baldin banitzan ama eoten zen 'ta amak, gue amak 'e eskola bazun, bueno! Ideik ez harrek 'ta... Biño harrek 'e telefonua hartzen zun 'ta
hasten zin kartak ematen, hola hitzakin ematen 'ta gue amak Madrid 'ta harrek Madrid osua eskribittu! Telefonistak: "¡Pero qué esta haciendo!" 'Ta "Sí, Madrid me has dicho" 'Ta "Sí" "Pues escribiendo Madrid." Bueno!
- 'Ta nehikua itten zun!
- 'Ta geo "¿A ver, no está el hijo?" "No, no está en casa." 'Ta "Bueno pues cuando venga que me llame." Hala ni tortzen nitzanin etxea nik deittu 'ta hola, hola aitzen giñan. Biño joe, zuk ordun...
Moldatzen giñan, e! Nik, behintzat ya 'ta arreba bat, zarrenak 'e, hartua zakan hoi dena, 'ta letra hoi denak 'ta guk hara bialtzeko 're, zea, pesamen bat 'o euskeraz igual batzuk izaten zuten pesame bat bialtzeko 'ta euskeraz, pues dena letreatuta. Beste gauz bat, pesame san 'utena,
baten bat hiltzen bazen, hola izaun samarra, tortzen zin berrogeita hamar bat pesame! 'Ta hai denak partittu 'ta bueno denak... Partittu ez, denak itxe bereko izaten zin 'ta aixa joten giñan 'ta biño milla lekutatikan. Bai, bai, telefonuk lan asko man ziun gui.
- 'Ta gaiña barbeiya!
- Barbeiya bai, bai. Bai, bai.
- Jesus!
- Bai, bai. 'Ta beti jendia! Itxia bete jende beti.
Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-079
Pasartea 0:32:10 - 0:35:30 (3' 20'')
Laburpena Udaleko telegramak beraiei iristen zitzaizkien. Gobernadoreak urtero bidaltzen zuen abisua inauteriak ezin zirela ospatu esateko. Enpresentzako telegramak ere beraiek jasotzen zituzten. Atzerritarrez etortzen ziren eta deletreatuta jasotzen zuten mezua. Nomenklatura guztia gogoan dauka. Euskaraz ere dena deletreatuta. Dolumin pila bat izaten ziren eta haiekin ere abisuak egin behar ziren etxez etxe.

Gerra aurretik eta ondoren

Transkribapena

- Sartu 'ta zuk kantatu ber izaten al zenun, Cara al Sol 'ta hoi denak?
- A yo no, no, no, eso en la vida.
- Biño obligaziyua ez zenun 'o...
- Altziberren itten zun kontua aittu nun, biño ni in gabe libratu nitzan. In gabe libra... Biño garaiya izandu zela uste 'ut, akaso ne aurretik zen hoi e! Cuando estuvo en lo suyo suyo. Biño nik ez nun behiñ 'e Cara al Sol... Francon erretratua eskolan bai, hoi bai.
Francon erretratua bai, biño gaiñekun Cara al Sol 'ta hoi...
- Zuk nahi zenuna ezingo zenun in! Ze geo inspektorik eta pasatzen baldin bazin, batez 'e horrei beituko ziyoten, gauza hoiri! Zuk Francon erretratua kenduko bazenuke 'ta inspektoria...
- A karo! No, no, no, no, no,no... Hortan bai, e! Hortan zeatu ber genun, no, no, no. Hortan bai, hortan bai.
- 'Ta zuk sumatu al zenun, zea, gerra aurretik, sate 'ute republikan,
republika garaiyan irakaskuntza 'ta asko kambitu zela onea, zeaxio...
- Libertade gehiyo, ordun laburuk eta, guk ez genakiun zer zen lauburua! Biño ordun republika zeatu zenin, ordun denak gen laburukin 'ta gen zeakin.
Ya presumiamos, kaikuk, eta hoi. Biño geo beste ayekakuk 'e bazin, que nos odiaban. Zertik ordun karlistak karlistak zin e! Zertik karlistak eta nazionalistak era odiarse! Oiyartzunen gorroto gaitza zen bata bestiri! Hala jon zen geo e! La matanza que hubo.
Zertik gehiyen gehiyena izandu zen gorrotungatik, eta... Nik ez dakit ba, imbiriya 'o... Ze izandu zen! Zertik hoi izugarriya izandu zen Oiyartzunen, e! Larraburun bertan hamairu haurren atta hil zuten, e! ¡Fusilarle!
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-044
Pasartea 0:34:10 - 0:36:00 (1' 50'')
Laburpena Maistra aritu zen bitartean, libratu zen 'Cara al Sol' kantatzeaz. Hori bai, Francoren argazkia derrigorrezkoa zen. Luisak gogoan du gerra aurretik, Errepublika garaian, askatasun handiagoa zegoela: lauburuak, kaikuak... erabil zitezkeen. Hori bai, Karlista eta nazionalisten artean gorroto handia zegoen.

Gerraren ondorena

Transkribapena

- Eta zea, e... Gerra aurretik hor pentsatzen dut nik batzokiya 'ta izango zila hola euskal kultura 'ta dantzak eta bultzatzen zittuztenak, ez? 'Ta hoik nola geldittu zin gerra, gerra 'ta geo? Itxi 'ta ingo zittuzten, ez?
- Hoik? Galazita. Oaiñ obra ai dun hortan, hor baju hortan batzokiya zen 'ta bestia zean, e Bar Mai... Kutxa den tokiy hortan ere batzokiya zen.
- 'Ta hoik fuera, itxi.
- Bai. Jabetu zian... Habia... este soldaduak falanjekuk eta los de JAP esaten ziyotenak baita 're. 'Ta geo ez dakit. Herriyak 'o nolaz gertatu zen... Hoiyei man ziyoten, Bar Maiteko zeai, Maite.
- Eta soldaotik aparte, ba al zen herriyan falanjistak eta?
- Ordun bai. Gerra demboran eta ondorin pixka batian bai.
- Biño hoik ez zin herrikuk!
- Ez...! Bai zea! Hoik kampokuk! Falanjista hoik. Oaiñ zea, estrema deretxa 'ro saten 'yoten hoik dia 'ta. Ez, gauzak zeatu zin arteiño hor zentruk izaten zittuzen hoiyek, hoiyentzat. Militar jendia holoko...
- Ez zuten laun askoik izango hoik herriyan?
- E?
- Laun askoik ez zutela izango hoik herriyan!
- Ez. Baiño ben artin bazien nahikuk. Nahikuk ben artin. Ta herriya pues hoiyen... Hoiyen mendin bezela. 'Ta denuntziyak eta jesus! Eziñ ikusiyak haundiyak izandu zin gerra denboran. Eziñ ikusi haundiyak. 'Ta ondorin 'e... Bai, nahiko. Famili artian 'ta eziñ ikusiyak eta...
Y solamente por las ideas. Zui, idea bat zula 'ta bestik bestia zula 'ta... Gorrotua ikaragarri! Tristia.
- Denak izaunak eta!
- Bai. Herrikuk denak eta. Tristia.
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-036
Pasartea 0:17:50 - 0:20:20 (2' 30'')
Laburpena Gerraren ondoren, batzokiak galarazita gelditu ziren. Gerra aurretik, Rafael Pikabea eta Aialde kalean zeuden batzokiak. Gerra ondoren, Falange eta JAPkoen lokalak zeuden. Falangistak kanpokoak ziren eta herria haien menpean zegoen. Salaketa eta ezinikusi asko egon zen garai hartan.

Francoren bisitak

Transkribapena

-'Ta Franko torri zen honea?
-Bai.
-Kusi al zenun zuk?
-Bai. Pranko torri zen kamiyua inauguratzea.
'Ta Portuberritik pixkat goixio zen, hola egi batin, egiya, kamiyo ixkiñin hola, oañ 'e han do, hala bi erreka xixtor tortzen zin batea hola tipu hontan. Eta hemen pari hontan in zun zotalakin buelta guziya itxiz zerradura 'ta zotalakin:
Arriba España. 'Ta hua... jum! Han ez zen ardiyik 'e sartzen zea! Ze ze gauzak e! Zotalakin letrak. 'Ta hua eukitzen zuten, jesus! Jardiña bezela! Ongi kuidatua, auskalo zembat soldau eongo zin beri harrei kuidatzen.
Bai... 'Ta geo torri zen Artikutzan embaltsia in zutenin. Hoa inaguratzea torri ze Franko. Atton txar bat.
-Krixton gizasmia espero denak 'ta, ez?
-Bueno... bai. 'Ta geo torri zen azkeneko Ergoina. Pauko errotan. Zeari omenajia in ziyotenin, Urtiz de Azkarate. Zean erittua, Erlaitzen. Haren omenajia ittea 're torri zen.
Biño ze soldau pilla torri zen! Hoa muimentua! Ordun ez zen barraka... zeik Pauko zar hortan ez zen ezer 'e ordun. Artua 'ta sardiya ddena soldauz betia. Bai.
-'Ta hoi zembatgarren urtian 'o? Hoi beranduxio ez?
-Hoi 'zango zen, el año zinkuentai xiete otxo 'o hola.
-'Ta hoa tortzen zenin ez zuten utziko iñorrek muitzen 'de?
-Ezta pausua maten 'e. Ezta iñoa joten 'e.
-Kixton kontrola.
-Jolin! Harrek, harrekin bakarrakin 'ta oan holako zembat zerri holako pilla do? Josus! Harrek zorrak in 'men zittula.
Aleiya kixton eskolta. Geinez 'e ze 'zano zin hiruroei laun. Akaso eun iual. 'Ta oaiñ? Jo! Nik ez dut konpreintzen. Harrek zorran in zittun, 'ta hok ze ingo 'ute? Hok jan!
-'Ta tortzen zenin obligazitze' al zizuten bertan eotia 'ta saluduk ittia 'ro hola 'o nola izaten zen?
-Ui nola ingo geniyon ba saludua hairi? Ezta, ezta...
-Biño han zeatan ikusten dia, erretratutan 'ta Franko pasten zenin jende pilla bat 'ta...
-A bai! Akaso baita zea 're tortzen zenin regatata 're! Biño jugadak itten zittun regatata tortzeko harek.
Denak itsasoa beira barkun torko zelakun 'ta tak karreteratik torri. Haik hara beira 'ta hua atzetik torri. Aietea.
-Bizkarra maten harrei.
-Bai. Hoa beldurra 'ro ez dakit ze izango zun...
Aieten hantxe zun palaziyo erra harrek. Oan kixton itxe pilla iñak izango 'ia seuski. Bai...
-Ez, palaziyua han da oandik.
-Han da palaziyua oandik?
-Bai, bai. Han da oandik.
-Hua urtero tortzen zen zea be bakaziyuk pasatzea 'ro horrea. Urtero.
-Geo barkua zun Azor 'o...
-Ez dait zer zun.
-Azor, kaiyin barkua zun. 'Ta ikusi in zenun ordun?
-E?
-Atton ttikiya kusi zenun?
-Atton ttikiya hemendikan ati horta bezela. Hara, hara jon zenin bai kusi nun! Zeara jon zenin, han, hoi dena ezin baizun mendiy hoi dena nola ingo zun ba hortik hasi 'ta Erlaitzeiño? Zeiño Artikutzaiño? Eskolta jarri...
Ez, ez zen posible. Ordun beimpin. Oan akaso denak jarriko lukete 'ta alkarrei abistu 'ta. Biño ordun, zailla zen. 'Ta hantxe pasa zen Uzpuko hortan. Bai! Zembat kotxe? Dozena erdin bat kotxe! Geinez e...
-'Ta zuek ze ikustea jonak?
-Ni arditan 'o han 'bilko nitzan 'ta ordun pasa. Tokatu! 'Ta geo inauguratzea Franko torri 'men yun. Bai 'ta hi, nik kusi nin. Ui, ze atton ttiki bat zea hola zapela zea zun kazula bezelakua. 'Ta hola kazulakin? Bai. Huaxe yun Franko.
Bueno kusiya ordun. Atton ttiki bat zen.
-Eskerrak ttikiya zela!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:22:27 - 0:26:40 (4' 13'')
Laburpena Francoren bisitak: errepidea inauguratzera, 'Arriba España' zotalarekin idatzia, Tornolan. Ortiz de Zarateren omenaldian, Pauko Errotan, Ergoienen. Franco Donostian. Franco Artikutzan. Bere iritzia.