Ohiturak, sinesmenak

(ez bakarrik baserrikoak); Esaerak; errosarioa; konjuroa; diru-batzeak, eskean joatea...

Aiako Harriko zomorroak

Transkribapena

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:57:50 - 0:59:20 (1' 30'')
Laburpena Auzoko emakume batek sorginak ikusten omen zituen, Aiako Harriko zomorroak edo. Egun jakina omen da sorginkeriaz baliatzeko. "Ne hitzak etzala iñor ofendittu".

Sorginkeriak

Transkribapena

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:55:20 - 0:57:45 (2' 25'')
Laburpena Tornolatar gehienek ezagutzen dituzte sorgin kontuak. Frantxiskak dio horrelako kontu asko izaten zela garai hartan. Frantxiskaren osabari gertatutakoak ere sorginkeria dirudi. "Euntalako mutila". "Gorriak ikusiak". "Holaxeko komeiak". Zabra. Marru.

Antsoxuak

Transkribapena

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:31:45 - 0:33:50 (2' 05'')
Laburpena Arreoa berak egin zuen. Ez du inoiz ontzirik hautsi, esku gozokoa izaki. Familiako gehienak antsoxuak dira. Amak berez ikasi zuen josten, eta hari begira ikasi zuen Frantxiskak ere. "Abilidadin paltik gabia". Antsoxu. Iatsi.

Okillegiko "partera"

Transkribapena

- ...guekin haziyak dia. Nik hoik denak jaiotzen ikusi ttiñet Okillin. Bertan bizi baig...
- A, ordun hoiken amonak launtzen zizun zui.
- Amonakin izandu nittun, bai. Horren aman amak. Atso gor bat zen miño ona,
partera 'ta... beno, denin hua ibiltzen genun.
- Han ingurun denin?
- Denin. Hua ibiltzen zen; Maria.
- 'Ta hoi nola izaten zen: zea... zu 'ta bea, bakarrikan?
- Bai, bai. 'O gizona 'o han baldin bazun... gizona, nik gizona, ne partun beti han izandu da, ne gizona. Pero... oain nik saten ñet Gurutzen bizi den alaba hoi in nunin
nik kriston odolak galdu nittun, porke hoi in nun: amona hori tifusakin eoki 'ta beste amona batekin, be koñata. 'Ta nik (haur ondokuk) beti zaillak izaten nittun eta horrek ez jakin 'ta utzi in zinen kendu gabe, 'ta geo odola hasten da. Nik e... geo hil itten 'men dila!
Ohiyan azpitik barrena dena odola jona... transfusión de sangre in gabe pizkortu niñenen ni. Odola pilla 'rra bota bai nik 'ta beste... pizkortzen gehixio pasa nun denbua biño... hemen no ni! Aquí estoy yo.
- 'Ta ze hartzen zenuten; salda 'ta?
- Salda: oillo salda. Hua zen alimentua. (Haurrako) miñak hartu zinin seittun oillua hilta jarri. Harren saldakin.
- 'Ta geo nola zen ba? Etxetik ezin zela ate 'ta?
- Berrogei eun ber zila, itxetik eliza sartu gabe. Teillatua... teilla buruan ate ber zela 'ta... holako askoik gabe batzutan sartu naz ni Artikutzan 're elizan jon 'ta.
- Lenoztik.
- Bai. Han eliza baizen 'ta, Artikutza, abisatu hango apaizai 'ta... Oiyartzun miño aldeuo hartzen nun Okillitik Artikutza. Eta hara... han sartu naz ni elizan: eliza sartzen.
Oiañ ez da elizan sartu 're... bueno, bataioko eunin itten ttizten noski oaiñ denak, hala uste 'ut. Hala uste 'ut itten ttuztela.
- Eta zu teillatua buruan 'ta gotzen al tza?
- Ni enaz gotzen, miño esan hala itten zuten. Nik ez dut ikusi, miño san hala itten zuten. Miño hoi iñork 'e ez dakit in bazun 'e. Len denbo bateko kontuk hola zin 'ta... e'takit... e'naz akortzen... nik ez dut ikusi iñor 'e. Miño hola saten zuten:
teilla buruan ibilli ber zela. Nire batzutan sartu nan auroo 'ta beste batzutan beanduo 'ta ahal nun bezela. Nik... haurra in 'ta bostgarren eunin behia jeixtea 're jon naz sotura, berrakin. Umintzat esnia ber 'ta itxian... nomattea jona gizona 'ta umik 'ta
hartu ontziya 'ta neone jeitsi. Behi bat izaten baigenun.
- Klaro eske... berrogei eunin, hainbeste seme-alaba eukita nola eongo za ohiyin 'ta?
- Jesus! Ni berrogei euneko amakiña lan inta nion ni! Jesus, Maria 'ta Josepe!
Jesus, Maria 'ta Josepe!
- 'Ta hoi nola izaten da Arroxa...?
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-053
Pasartea 0:33:45 - 0:37:00 (3' 15'')
Laburpena Okillegiko amona Maria aritzen zen han inguruan partera lanetan. Arroxak harekin eduki zituen bere seme-alabak. Alaba batekin odol asko galdu zuen, baina bizkortu zen, hala ere. Oilo-salda hartzen zuten bizkortzeko. 40 egun etxetik atera gabe egon behar zen, eta teila buruan hartuta atera behar zen. Artikutzan egiten zuen eliza-sartzea. Hika.

Transkribapena

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-042
Pasartea 0:07:00 - 0:07:55 (0' 55'')
Laburpena Joakina gogoratzen da kalabaza hustu, zuloak egin eta kandela barruan jartzen ziotela, jendea beldurtzeko. Orain Estatu Batuetan egiten den Halloween-en jatorri ote? Merezi du beste egun batean Joakinari testigantza hau jasotzea. Honek ez du balio, ez baitago kamera aurrean eta mikroarekin.

Transkribapena

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-041
Pasartea 0:12:50 - 0:20:00 (7' 10'')
Laburpena Denak berriketan. Hemen datu interesgarri bat eman digu Joakinak, Rufinoren emazteak. Haurra eduki berritan ezin zen etxetik atera, eta, atera behar bazen, teila buruan jarrita ateratzen ziren. Etxetik ezin atera zen kontu hori badago beste lekukoek kontatuta, baina teilarena ez. Pasarte hau ezin da jarri, Joakina ez dagoelako kamera aurrean eta mikroarekin, baina merezi du beste egun batean berari testigantza hau jasotzea.

Transkribapena

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-040
Pasartea 0:13:00 - 0:17:50 (4' 50'')
Laburpena Denak batera hitz egiten. Nire aita artazuriketen gainean hitz egiten. Garai batean, ilunpetan askotan ibiltzen ziren eta sorginen beldurra izaten zuten.