Herri-kirolak

Postura kontuak, izen ezagunak

Apustuak

Transkribapena

-Ta zea, gaiñekun hola... Hoi noiz, e... Usatita... Usatitakuk noiz aitzen zin... Karo, oain fiestatan 'ta esibiziyuk 'ta itten dia, biño len noiz itten zin?
- Apostuak itten zittuzten hoik.
- Hoik apostuk.
- Desafiyoka apostuak.
- Garaiy haitan esibiziyuk biño gehiyo zin apostuk. Zea, bat bestikin dirua jokatu 'ta.
Dirua, apostua 'o.
- Garaiy haitan, ez dakit ba nik... Ze diru... Ze kantidade biño, hamar milla pezta 'ro, holakon batzuk izango zin, ez?
- Hamar milla pezta asko zen orduko!
- Hamar milla pezta zeiñek zittun?
- Biño ba! Idea hala 'ut zerbatte, e! Hamar milla pezta ingurua 'o ote zin!
- Kuadrillan 'o juntatuta!
- Bata bestikin juntatuta, bestela, hamar milla pezta ez zen Oiartzun guziyan bat izango!
- Ez, ez. Egiya.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-060
Pasartea 0:33:20 - 0:34:10 (0' 50'')
Laburpena Lehen herri kirolak ez ziren jaietan eta erakustaldietan ematen, apustu eta desafioen bitartez baizik.

Usategietako harri-jasotzaileak

Transkribapena

- Hemen herri kiroletan 'ta Usateietakuk 'e, zuek izautuko zenittuzten, hoik harri jasotzen 'o aizkolai 'o ze aitzen zin?
- Harri jasotzen.
- Harri jasotzen.
- Bai.
- Onak 'men zin, ez? 'O...
- Bueno.
- Gotzen al zazte?
- Onak bai. Atta behintzat, oso ona.
- Atta ona, 'ta semik hobio berriz.
- Be garaiyin atta zen harri ttikiyakin 'o ehun kiloko harriyakin hobena, hobenetako bat.
- Ehun kiloko harriyakin 'ta (...) 'e aitzen zen. 'Ta geo semia.
- Biño be harri propiyua yun ehun kilokua.
- Biño geo semia Teodoro, arront ona zen harriya jasotzen. Ehun kiloko harriyakin arront ona.
- Joxe Mai 're bai anaiya.
- Joxe Mai 're bai.
- Harri ttikiyakin.
- Gaztia berriz, hua 're harri haundiyakin hua hobia berriz zen. Uan bi zarrenak hillak dia 'ta uan gaztia bakarra bizi da.
- Bai, bai.
- Usatita zer da, Gurutze? 'O ya Irun da Usatita?
- Ez, ez, Oiartzun da.
- Oiartzun da.
- Oiartzun da?
- Oiartzun da bai.
- Muga aldian du, biño.
- Geo hauntzuo bada Usatitazarre 're 'ta harrek erdiya izan ber du Oiartzungun 'ta beste erdiya Irunguan 'o.
- Irungua.
- Baut zerbatte aitzia bai.
- Hala sate 'ute. Ez dakit.
- Usatita bea, zea... Gurutzekua.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-060
Pasartea 0:30:40 - 0:31:50 (1' 10'')
Laburpena Usategietako aita-semeak harri-jasotzen aritzen ziren.

Irazusta harri-jasotzaileak

Transkribapena

- Lezo.
- Eta Irungo muga 're onduan du.
- Bai, bai.
- Usatita 'ta hoik?
- Usatita? Gue auzua! Usatita Irungua eta Usatita Oiyartzungua, aurrea Usatita Irungua 'ta goiyan, harrijasotzalliak eta, goiyan. Hil zien, Frantxixko hil zen, jasotzallia bera.
Terexa 're hil zen, etxeko andria itten zuna hil zen. Hillak dia. Teodoro 're bai, harrijasotzen 'ta ibiltzen zena, semia.
- Oso ezaunak zin ez?
- Bai, oso ezaunak, ya lo creo. 'Ta balio zutenak! Hola.
- 'Ta ze aitzen zin harrijasotzen 'ta bakarra 'o aizkoran 'ta 're aitzen zin 'o haik?
- Harriko fama zen. Oaiñ 'e... aizkora ez zuten artaño, harriyakin zuten fama.
- 'Ta non barrana ibiltzen haik harrijasotzen 'ta?
- Harrapatzen zittuzten hor nun itten zien zeak feriyak! Oain nola tortzen dia laumbatetan 'ta tortzen dia? Igual. Tokiyak, tokiyak propiyuak.
- 'Ta haita?
- Haita joanta. Batak "hik hoimbeste" 'o elkarrei eskeintzen diruak eta gauzak. Ni e'naiz beñe fan, e'nitzen joan izandu. Miño hoik buf! fama haundiya zuten.
- 'Ta hoik auzuak zin zuenak?
- Klaro, auzuak... miño ondo kompontzen giñen. Oso ondo kompontzen giñen miño ne gizona e'zen... e'zen apostozalia, hura e'zen bate. Miño hoik bai, hoik apostozalik zien.
- Eta zer zin? Gañekun iriyak eta bazittuzten 'o...?
- Hoik ez zuten iriyik. Nik iriyak eukitu genittun ne jaiotetxian. Maldaburun ez, Maldaburun ez genun... behiyak.
- 'Ta Usatitakuk bazittuzten?
- Iriyak? Hoik ez. Dena haik behiya.
- Apustua itten zuten harriyakin 'ta?
- Ez zuten. Ardiyik ez genun iñork.
- Eta usatitarrak bezela izautzen zin 'o apellidungatik 'o zertin zin izaunak haik?
- Irazusta. Irazusta Oiyartzungu hoik. Irazusta; Levantamiento de piedra.
- 'Ta zer zin bi anai, san 'zu?
- Bai, bi anai aitzen zien: Teodoro, oain berriro hilla da, Joxemari... bi anai, atta gehina! Mayoria! Atta zuten harrijasotzallia mayoria. Hil zen hura 're. Miño ze?
Arrautzak erruz jaten zittuzten haik, ya dozena arrautza igual eunian 'ta. Que mantenimiento. Haragiya propiyo karnizeitik jarriyak jakiñan gañian hoimbeste haragi 'o txuleta, hombeste arrautz... preparatuak! Gastu erra bai!
- Bai, apustua irabazten bazuten ongi, miño...
- Bai, orduan erremeiatzen zittuzten, ez bazittuzten iraazten (...)
- 'Ta zeñekin aitzen 'te zin haik apustun? Zein zin gehiyo harrijasotzallik 'ta izaunak? Gotzen za zu?
- Hoik zien hor... Oiyartzungoak... beno, Oiyartzunen hoik zien: Usategieta. Hoik zin.
- 'Ta hoik zer zin zue erarexkuk 'o hola 'o?
- Ez, ni miño zarraguak mayoria... atta ni miño zarragua, eta itxekoandre gazta itten zuna
nekin 'o bi urte gaztegua, etxeko andre gaztia... zarra 're bai, zarrak hil zien... Segalaiya etxeko andre zarra. Bai! segan 'ta fuego aitzen zen andre haundi bat.
- Ordun denak zin hortako?
- Bai, bai. Denak. Holaxe zien kontuak.
- Erki.
Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-015
Pasartea 0:50:10 - 0:53:55 (3' 45'')
Laburpena Usategietatarrak auzoak zituzten. Garai hartako harri-jasotzaile ospetsuak ziren: Irazusta. Familia guztia kirolzalea zen. Ama ere segan ederki aritzen zen. Asko zaindu eta prestatzen ziren.

Ahari jokuak eta oilasko-borrokak

Transkribapena

-Ordun ahari jokuk 'ta itten dinin 'de, garay hoitan 'ta eamango 'ttute zeana doztenin...
-Bai, ez akaso ahari-jokun ibiltzen din hoik akaso iual daude hortako bizituk. Hortako jarriyak. Jákiña miña hartzen 'utenin "Hik lengun 'e jo yun, nik gaur mango 'it hiri". Osea...
-Ya amurraziyua
-Amurraziyua bezela. Nik pentsatu itten dut e! Oain, haik gaiñekun...
-Bai, bai. Holako zerbaitte.
-Haik 'e. Oi! Oill, hara oillaskuk 'e nola jartzen 'ttuzten borrokan!
-Bai...
-Haa!
-Hoi hemen itten al tzen oillasko borrokik 'ta itte' al tzen hemen?
-Ni enaz, ahariyana bai, biño... Oillaskuna ez naz akortzen. Iñ, iñ bai, biño...
Len san tzattuten bezela joteko 're, kompaziyo batea iual zen Villafrancan 'ta propiyo jon ber zunun. 'Ta ber tzu, hortako ber tzu arrontin itsutua, gustatzen zattuna erruz. Ez bazattu tira, gustatzen zertako jon ber tzu?
Oan bai, karo, kotxik baia 'ta "kusi ber dit hi, beiñ 'e ez dit kusi 'ta!" e!Holako kapritxota.
-Bai, bai, bai.
-Biño ordun ordin, jolin! Ordun regatatan 're Donostira jotia kosta itten zen e!
Autobusa 'ta, trolobusa 'ta, jm! Oan berriz, ttik 'ta tak katxarrun 'ta. Gauz guziya zamurtua.
-Bai... difentzi erra.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-007
Pasartea 0:34:40 - 0:35:58 (1' 18'')
Laburpena Ahari-jokoak. Oilasko-borrokak. Horrelakoak ikustera ez ziren asko joaten, orain baino garraiobide gutxiago zeuden eta.

Herri kirolak

Transkribapena

-A 'ta len zeak estropadak aittatu ttugu 'ta herri kirolak eta izate' al zin len, harrijasotzaillik eta?
-Bai, bai.
-Bai? Hemen zein aitzen zin?
-Hemen Usatita zen gu mutikozkorrak giñala. 'Ta geo semik. Hiru seme 'ro aitzen zin. Oan bat hilla 're bada, bi gaiñea,bi hillak. 'Ta geo ate zin zea, Urtain 'ta hor, Atxaga 'ta... Hor asko zin harrijasotzaille onak.Atxaga ardo, nola zea... Oriyon ardo almazena duna...
-Bai...
-Hoi 'ta... Hoi 're ona zen 'ta.
-'Ta Usatietakuk ze aitzen zin harriya jasotzen bakarrik 'o aizkolai 'ta 're bai?
-Aizkoran aittu zen, bat bai, seme bat. Teodoro aittu zen.
-'Ta exibiziyuk 'ta nola izaten zin fiestatan 'ta oan bezela 'o?
-Ez...!
-Zer zen apostua 'ta?
-Ordun apostua, apostuk 'ta dirua dena!
-'Ta desapiyuk?
-Bai hoixe! Desapiyuk.
-Batak bestiri desapiyua in 'ta...?
-Oan dia zea hoik, deporti hoik. San nahi nuke torri 'ta exibiziyua in, ayuntamientuk humbeste patu 'ta bale.
-Hoik oan dia.
-Oan dia hoik, leno dena desapiyua 'ta benga prepatzen 'ta segi 'ta! Biño zortzi arruko harriyakin 'ta. Ez oan bezela berreungua 'ta... Zortzikukin.
-Biño harriyak 'e zea izango zin, harri kozkorrak, harriya prepatua ez?
-Ez, ez, ez, ez prepatuk, prepatuk.
-A, prepatuk bai, e?
-Oan bezela prepatuk bai. Ui! Lembizi Perurena zar hau, zea hau harrijasotzailli hau.Lembizi aizkoran hasi zen. Honek lembizi, lembiziko golpia aizkoran agertu zen hau. 'Ta ordun atetzen zen Usatitakua 're, 'ta Usatitakua uste 'ut azkena geldittu gaiñea zela ordun aizkoran hau, Iñaki Perurena.
-'Ta hari jokuk eta hoik?
-Hari jokuk 'e bai, miño hemen gutxi. Hoik Tolosa aldea 'ro hor Goierri aldin. Hemen, hemen apenas.
-A, ta geo...
-Izango zin, biño ez ziñan oan bezela entetzen. Oan bateko teleisiyotik 'ta besteko zeatik periodikotik bakizu non den 'ta noiz 'ta dena. Biño ordun... ez ziñan entetu 're itten.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:50:57 - 0:53:00 (2' 03'')
Laburpena Herri kirolak: Usatitarrak. Harri-jasotzaileak. Lehen apustuak izaten ziren, ez orain bezala erakustaldiak edota txapelketak.