Herrira lanera

Astozain, karretero

Baserritarrak kalera lanera

Transkribapena

-Baserritarrak noiz hasi zin baserriya 'ta fabrika biyek zea itten 'ta? Fabrika 'ta lanin noiz hasi zin?
-Ba hoi 're ez dait ba nik... Bai zerbaitte inguru hortan. Ordun el año zinkuenta, karentainuebe zinkuenta hortxe zen muimentua, hortxe zen. 'Ta hor hasi zen.
-Karo ordun hasiko zen jendia lanea...
-Ordun kusi zen dirua 'ta.
-'Ta Errenti aldea 'ta jon berko zuten fabrikata 'ta...
-Errentira 'ta Pasaira, Luzuriagana 'ta Pixpea bakailloa 'ta...
-Geo Pekin 'ta hoita deneta 're bai, ez?
-Geo Pekiñea 'ta fabrika haundiya 'ta... Hor manta fabrika 'ta... Bi gailletera bazin, Olibet 'o zea hoi... Bat Olibet, 'ta bestik, bestik ez dait nola zun izena. 'Ta hor fabrika asko baizen! Esmalteiya 'ta puf!
-'Ta zuek itxiak in 'ta itxiak in?
-Gaiñekun itixak in 'ta itxiak in.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:29:30 - 0:30:25 (0' 55'')
Laburpena Baserritarrak, baserriaz gain, lantegietara ere hasi ziren.

Bizikletan lanera

Transkribapena

-E... In zenuten ordun bizikleta eosi? Biño lanin hasi 'ta geo?
-Bai... Bostehun pezta patzeko 'ta astian hamar pezta patzeko. Joe...
-'Ta bizikleta garai hartan baliyoko zuten?
-Bizikleta zarrak, zarrak! Ez berriyak... Berriyak baliyo zuten milla pezta 'ro 'ta! Bostehun pezta patzeko, on xamarrak biño...
-'Ta noaiño joten ziñazten beri haikin?
-Ui Lezoa 'ta, Errentira 'ta, Pasaira 'ta... Iruna, Iruna 'ta.
-'Ta lanea berta, 'o geo autobusa hartzeko numbattea?
-Ez, ez, ez! Berta, lanteiño, lanteiño!
-'Ta lapurtu 'ta itte' al zen garai hartan?
-Bai itten zen, biño lanteiyan sartutzen bagenittun bajun ya... Ez zon holako beldurrik.
-Biño bestela lotu 'ta in berko zenittun, ez 'o?
-Ez, ni ez naz akortzen lotuik beiñe! Biño lanetik fuera ordin bizikletatik ez hamar metroa 're aparte, beti bizikleta eskun!
-A geo enkarguk, igual bialtzen zerbaita 'ro? Beri harrekin...
-Bua! Bai, pozik bizikletan ibiltzetik 'e!
-'Ta jende asko izango zen bizikletan?
-Ordun? Jesus ordun... Hanako hasi Lartzabaltik eta bueno bai Ugaldetxotik hasi 'ta korredoria pelotoiyan nola tortzen da pelotoiya? Dena holaxe jendia bizikletan. Emakume 'ta gizasme ddenetik!
Zortziyak laur 'o hogei gutxitatik zortziyak arte? Jesus! Pasa 'ta pasa 'ta pasa 'ta pasa... Geo lantik itxea 're bai. Asko bazkaltzea 're itxea 're bai. Iturriozko 'ta Altziarko jendi hoi.
-'Ta emakumik 'e bai e?
-Bai.
-'Ta gonakin 'ta moldatze' al zin?
-Ezdait nola ibiltzen zin biño... Ordun ez zen galtzik!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:27:22 - 0:29:00 (1' 38'')
Laburpena Bizikleta zaharrak. Denak bizikletan lanera. Esneketan bizikletan.