Etxeginak

Arotzak; harginak; kanterak; buztarginak; etxerako lanabesak (kaikuak...)

Transkribapena

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-017
Pasartea 0:07:30 - 0:09:00 (1' 30'')
Laburpena Joxepa Martinmotzenekoa da. Baserriko bizimodua nolakoa zen eta auzolana asko egiten zela aipatzen du. Aitak ondoko harrobian egiten zuen lan.

Transkribapena

Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-010
Pasartea 0:06:20 - 0:10:00 (3' 40'')
Laburpena Soterone sagardotegian eta tabernan; denean aritzen zen lanean. Albisturren ere, mostradorean, jantokian eta fregatzen aritzen zen. Etxean apopiloak zituzten eta horietako bat Santos Arozena txistularia zen, gero bere gizona izango zena. Lizartzakoa zen berez eta Karrikako harrobira etorri zen lanera.

Egurra eta animali-hiltegiak

Transkribapena

-'Ta zea e bada ardiya 'ro beiyangatik ai gala 'ro, len mataderuk izaten zin auzotan 'ta, ez?
-Oiartzunen bazen matadeiya.
-Matadeiya bazen.
-Oan ospital zarretik geixio. Bariantia intaku hortan. Ordun oiartzungo guziyak hor hiltzen zin. 'Ta herri guzitan izaten zin matadeiyak. Oan berriz dena, dena Donostira.
-'Ta len hemen Lezotiko hontan 'o... Hoi zer zen?
-Ez, hor txabol txar bat zen beiyai zezena mateko tokiya.
-A, hoi da. Oain 'de hoi ya indiziyukin...
-Oan indiziyukin itten da dena 'ta.
-'Ta len oan aiña kontrol geiyo izaten al zen betenaiyuk beitu ber, akatu aurretik eta...
-Ez... keba. Oan dia hoik. Oain hazienda saldu ber bada jesus! Dena rekonozittu 'ta buf! Ya personak gaiñe papeleo. Hazienda saltzeko.
-Len ez.
-Len, bai leno zea, deus ez!
-Len baserriyan bertan hil 'ta...
-Leno baserriyan hiltzin ezta kasoik 'e! 'Ta ezta txerriyak hiltzeko permisoik 'e 'ta oan permisua 'ta gibela eaman analizatzea. 'Ta ze, ze kontrolak.
-Eurra. Eurra len zea itteko e... itxian jartzeko 'ta noiz moztu 'ta hoi kontua atetzen zen len. Oan ezta deus 'e...
-Bai... Oan ezta kasoik 'e. Leno hilberan.
-Hilberan in ber zen?
-Bai... Hilberan bota.
-Beti hilberan?
-Beti hilberan.
-Igual zun ze arbola zen 'ta...
-Bai, arbolak, arbolak baia hilberriyan botzen dinak biño
jenelin hilberan. Hako haitza 'ta hoik hilberan. 'Ta hoik dia obrata joten dinak. Obratako haitza. Fuertina.
-'Ta hoi oan beitzen 'te da hilbera 'ro hilgora 'ro?
-Bai! Bota 'ta kitto, dirua hartu 'ta bale. Oan beitu? Ezta...
-'Ta hoi zer zen geiyo, geiyo aguantatzen zun, ez?
-Bestela, bai bestela, pipiya zetzen zun 'ta usteldu itten zen. 'Ta horta berriz geiyo aguantzen du.
-'Ta kostrukziyoko zer da onena? Haitza?
-Haitza. Hok 'e haitzak dia, hok 'e. Hok 'zango 'ttuzte... Hok 'zango 'ttuzte berroeita bost bat urte. Oandik hor daude!
-Eta zea, eurra, eur lana itteko zer dia gereziya 'ta hoik? Eur ya mueblik itteko 'ta...
-Bai. Mueblik itteko dia lizarra, gereziya 'ta hoik dia. Jenelin. Haitza 're bai. Biño haitza geiyo kostatzen 'yote. Haitzak harrapiria 'ta geiyo baitu!
-'Ta hartako 're kontua ate berko da noiz moztu 'ta?
-Deneko, deneko!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:44:43 - 0:47:52 (3' 09'')
Laburpena Abere-hiltegiak. Egurra: eraikitzeko lehengaia. Noiz moztu, zer mota den egokiena arotz lanetarako...