Eskualdean

Inguruko herriekin harremana

Larrazabalgoek Goizuetarako joera

Transkribapena

Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-078
Pasartea 0:44:25 - 0:45:50 (1' 25'')
Laburpena Larrazabalgoek Oiartzungo kalea baino gertuago zuten Goizueta; hara joaten ziren irin bila eta enkarguak egitera. Oiartzungo kalera gutxi joaten ziren.

Arano

Transkribapena

Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-077
Pasartea 0:18:15 - 0:20:20 (2' 05'')
Laburpena Gregori Aranokoa da. Hauek Hernanira dute joera. Goizueta-Hernani egiten duen autobusa hartzen zuten: korreua. Jai arratsaldeetan dantza izaten zuten Aranon. Faten.

Kanpotarrak oiartzuarrei burlaka

Transkribapena

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-071
Pasartea 0:30:00 - 0:31:40 (1' 40'')
Laburpena

Kanpokoek Oiartzungoei burla egiteko esaten zituztenak: Oiartzunen festak nola egiten ziren. Harrikalari fama beti izan dugu, baina Joxemarik sekula ez du ikusi izan: "Miño zerbatte izango da, sua don tokitik ateratzen men da kia ta...". Zintzoak zirela eta neskatara-eta gutxi joaten zirela.

Harrikalariak: garai batean bai

Transkribapena

- Ez al ziñazten hasertzen Irundarrekin? Harrika 'ro ez al ziñazten...? Nik aittu izandu dut Irundarrai harrika 'ta ibiltzen zila.
- Harrika? Ez, ez...
- Hemen norbaittengatik san izandu dute.
- Garai batin Altzibarren... Errentiarrak jon 'ta...
- Si pero... eso antes si...
- Altzibarren 'ta hola. Guk ez tuu sumatu hoi e. Altzibarren garai batin hala izaten zen: Jon 'ta geo harrika, nesketa joten zinai denei harrika eman 'ta hola ibiltzen zinak bazila...
- Toki askotan harrika...
- Gue denbun ez duk...
- Harrikalaiyak hortik heldu 'men digu ez?
- Hoixe. Harriya nahikua izaten baizen.
- Aspaldikua da zea hoi.
- Aspaldikua da bai, hoi.
- Gue denbun ez da holakoik izandu.
- Estos son más civilizados, o sea que...
- Bai, bai, hala mate 'u.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:38:50 - 0:39:40 (0' 50'')
Laburpena Oiartzuarrek harrikalarien fama dugu. Gure gurutzetar hauek ez ziren haserretzen kanpokoekin; ez ziren harrika aritzen. Garai bateko kontuak omen.

Transkribapena

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-039
Pasartea 0:05:30 - 0:09:20 (3' 50'')
Laburpena Errenteriako Arrieta batez ere gogoratzen da. Rufino eta beste lankide bat engainatuta eraman zituzten, altzariak atera behar zituztela eta. Ez ziren konturatu maizterrak atera zituztela etxetik.

Transkribapena

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-023
Pasartea 0:45:50 - 0:50:10 (4' 20'')
Laburpena Irailean izaten zen iratzea ebakitzeko garaia. San Antongoek libre zuten nahi zuten garaian eta nahi adina ebakitzea. Hemen nahikoa ez eta oiartzuar batzuk Lesakara joaten ziren iratze bila. Kanpotarrek zer edo zer ordaindu behar izaten zuten, baina huskeria bat. Tornolakoek eta San Antongoek harreman handia izan dute beti. Garai batean, muga ez zegoen itxita, gaur egun bezala. Baina gero, espangatik seguruena, itxiturak jarri ziren. Erramunek aipatu du lehen irabazpide gutxi zeudela eta ahal zen lanetan aritzen zirela: batzuk ikatza egiten, besteak meategietan...