Eskola

Haurren heziketa

Transkribapena

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:08:30 - 0:12:05 (3' 35'')
Laburpena Frantxiska Txarondokoa da eta Txanpañera ezkondu zen. Inguru hartan haur asko ibiltzen zen eta haiei errietan aritzen zen, ongi hezi nahian. "Gustatu zitt". "Kakaxu zikin bat". "Maisua denak maisu ber du". "Gu geok hor ibili giñan". Zapotia. Eju. Amilka. Hika.

Lan asko egina

Transkribapena

Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-078
Pasartea 0:06:00 - 0:07:20 (1' 20'')
Laburpena Joxe Luixen eskola lana izan zen. Gregorik dio, lan asko egina dela bere gizona, baina senideetan hobekien ere bera dagoela. Andreak ongi zaintzen duela.

Beharrarekin ikasia

Transkribapena

Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-078
Pasartea 0:01:10 - 0:03:50 (2' 40'')
Laburpena Joxe Luixek ez zuen eskolara joateko aukera handirik izan. Fabrikan bertan ikasi behar izan zuen. Eskolaren beharra handia izan duela dio. Baina beharrarekin ikasi egin du. Jubilatu etxean bertan, 20 urte aritu da hango kontuak egiten.

Aldaketak heziketan

Transkribapena

- Haik justizi gehiyo zuten maixtrak biño.
- Gue garaiyin ez zen debereik eta ezer izaten.
- Hoi san ber nizuten.
- Ordun zen letzeko 'La Buena Juanita' libro bat.
- 'Catona' deitzen ziyoten 're bai, 'Catona'.
- Ta dotriña. Bai, 'Catona' lentxio zen, lenbiziko kartilla geo 'Catona' 'ta geo 'La Buena Juanita', letzen ikasteko kastillanoz. Hura zen. Ni hiru libru haik akortzen naz ibiltzen genittula. 'Ta dotriña. 'Ta dotriña, hamar urtetan itten zen komuniyo haundiya, komuniyo ttikiya zazpi
urtetan 'ta haundiya hamar urtetan. Hamar urtetan itteko dotriña nik ya dena ikasiya nun eta geo gu ailletu giñanin in zuten hamaikea pasa, 'ta bakizu, urte bete gehiyun, bate aitze baldin baza, 'ta dotriña... Orduko karrera hura zen!
- Dotriña.
- Dotriña.
- Ordun batxilleratua dotriña zen.
- Hamaika urtetan komuniyua iñ, hamabi urte arte ibilli nitzan eskolan, hamabi urtetan jon zen neskamia gue etxetik eta ordun bukatu zen karrera.
- Behiñ hamabi urte ezkio baserritikan...
- Ordun esne karrera.
- Ordun esne karrera: goizin bost t'erditan jaikita.
- Behiñ hamabi urte ezkio baserritik eskola gutxi. Baserritik beti lana izaten zen umintzat 'ta denantzat.
- Eta eunero-eunero 'ta joten ziñazten?
- Eunero...
- Eskola? Bai zea! Batzutan behi aurrin ibillitzeko ber zela... Bestin ez dakit ze ber zela...
- Belar garaitan 'ta iatze garaitan 'ta gutxiyo ez?
- Haitan askoz 'e gutxiyo, hoi dudik ez iñ? Lana baldin bazen lana lenbiziko. 'Ta geo bakizu, hala daillenai eskolako goua 're...
- Jon itten zaiyo.
- Jon itten zaiyo. 'Ta ni akortzen naz: hamabi urtetan geldittu 'ta nik ikasiyak nittun sumar, restar eta multiplicar 'ta dividir ikasi nahi eta amai esan niyon: "Jo, nik dividir ikasi nahi nun" 'ta zea 'ta "Bai jongo za geo zea neuan zea partikular Zamoako maixtrana 'ro".
Bai, gaur arte! Geo Kontxita, ahizpa gaztina, hua gehiyo ibilli zen eskolan gu biño, jakiña, gu denak zarraguk 'ta hua gaztina zen 'ta hua eskolan dezente ibilli zen eta harrek ikasi zun dividir 'ta harrekin ikasi nun nik itxian dividir.
- Hara!
- Bai. 'Ta hola...
- Hoi 're asko itten zen: itxian eakutsi ez? Bata bestiri eakutsi ordun itten zen asko?
- Bai. Biño beti nun goua hua ikasteko. 'Ta ze "Bai, jongo za geo zea 'ta". Geo Sokolokua, lengusua 'ta Anttoni 'ta biyek, 'ta hura ibilli zen geo partikular zean eskolan 'ta zea 'ta ni miño arratsin joteko 're berandu gelditzen zen illunarrin joteko ilunbatan torri ber 'ta zea 'ta hala
geldittu zen ne partikularra.
- Miño azkenin ikasi zenun ahizpakin.
- Bai, hua han ikasi nun. Hola...
- Etxian maixtra, ongi!
- Bai, bai. Itxian, harrekin.
- 'Ta zu hamabi urte arte aittu ziñan hemen Karrikan, 'o nola?
- Ez, hamaiketan hara jon nitzan. Hok uste 'ut gu miño fijoguo izaten zutela eskola. Hemen asko faltatzen zen.
- Eskola, eskola bai. Han eskola gutxi faltatzen zen. Oaiñ! Geak askotan faltatu. Lana baldin bazen zea "Bai gaur (lehorrin) ibilli ber dugu", "Gaur hostaitten ai ber da 'o", "Gaur illarra billu ber da 'o". Beti zerbaitt izaten zen.
- Bai, bai, bai.
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-057
Pasartea 0:36:20 - 0:40:20 (4' 00'')
Laburpena Eskolatik ez zituzten ekartzen etxerako lanak, gaur egun bezala. Zein liburu erabiltzen zituzten. Garai hartan, ikasketak baino garrantzitsuagoa zen dotrina. Baserritarrek ez zuten segitzen ikasten. Maitxo zatiketak ikasi gabe gelditu zen eta ahizpak erakutsi zion gero.

Lana, ikasketen aurretik

Transkribapena

- Lanea, lanea. 'Ta neguan berriz hasten zin partikularrea.
- A!
- Baserriyan hola izaten baizen, lan gutxiyo ordun. Eta Pikoketatikan etorri in ber zen, e!
Nik ordun Pikoketa ez nekin non zen, eta zea, Ualdetxoa 're bai, e! Eta umi haik hola be garaiyin iruitzen ziyoten... Trena hartu nahi izaten zuten eta nik errita igual, oaiñik goiza zela 'ta. Geo konturatu nitzan, gaixuak! Ualdetxotik Pikoketaiño jon in ber da, e!
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-043
Pasartea 0:43:00 - 0:43:30 (0' 30'')
Laburpena Oinarrizkoena ikasi ondoren, lehenbailehen lanean hasten ziren haurrak, eta neguan, baserrian lan gutxiago zegoenean, partikularrera joaten ziren batzuk ikasten jarraitzera.

Maistra ere ikasten

Transkribapena

- Horrek san al zizun? Ura bota 'ta... ez zen hura ez?
- A...! Eske... Harrek, harrek problema bat, eta harrek itten zun eosi biño, béak eosten zun biño merkio saltzen zun. Kontun atetzen zun. Eta zerbatte aitzea man 'ta bialtzen nun aber
ba pentsatzen ote zun ba gehixio eta keba! Béak eakutsi nei. San niyon: "ez al za konturatzen, nola salduko 'zu ba zuk eosten zun, biño merkion? Zertik impuestuk patu ber 'ttuzu, bizi ber 'zu..." Eta "ugarittuta!" Ugarittu, ¿ya entiendes lo que es eso? Bendecida
Klaro, esniai ura bota! 'Ta litro batekin itten bazittun... Hoi, hoi sekula...
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-043
Pasartea 0:31:00 - 0:31:50 (0' 50'')
Laburpena Behin, ikasle bati ezin irakatsirik aritu zen, eta gero konturatu zen bera izan zela lezioa ikasi zuena.

Baserritarrak ikasten

Transkribapena

- Kontuk atetzia lurrakin 'ta baserritarrak tortzen zin.
- Klaro!
- Eta zea 're bai, eurra kubikatzea 'ta ordun oaiñ aztua dakat,
ahora no tengo ni idea de la cubicación aquella biño libro batetik, zeak, egurra, ordun saldu itten zen eurra. Paota uste 'ut saten zutela itten zutela. Adarrak mozten zizkaten, eta hua panadeitako 'ta, karo, uaiñ eletrikukin zeatze 'ute, biño ordun egurrakin.
'Ta baserritarrak eur meta bat itten zunin, neurriyak karko 'izkizun, hombeste itten du alturan, 'ta hombeste itten du zean, pues itten genittun, behintzat, nolazpatte! (...) biño gaixtua nitzan, e!
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-043
Pasartea 0:29:50 - 0:30:30 (0' 40'')
Laburpena Eskolara joan beharrean lanean aritu behar zutenak partikular joaten ziren Luisarengana. Baserritarrak asko etortzen zitzaizkion, salmentarako neurriak kalkulatzeko.

Ikasketak, bigarren mailan

Transkribapena

- Len esan zattutena, sei urte in 'ta geo hasi nintzan eskolan, biñon... Ni goizian... Goizin eskola joteko eamaten nun esnia. Eta itxe batea biño gehiyota gaiña! Hasitzen nitzan Bordaxabarren eta bukatzen nun e... Don Pablon itxian, Don Pablo Irigoiyen apaizan itxian.
Eta geo e... Lentxio aipatu zattuten bezela baita 're, geo eskolatik atetzin berriz enkarguk itxea eamaten nittun. Eta hola gauz asko. 'Ta geo ioziñ abiso 'ro in ber baldin bazen, klaro, ordun batetik bestea jon ber izaten genun 'ta baita 're.
'Ta ni beti izandu naz oso beldurtiya illunduta, eta beti zea hoi izaten nun "jo, gaur nombattea jon ber 'te dut illunduta geo 'ro..." beldurra 'o... Zalantza hoi bai, beldurra, nik uste 'ut beldurra gehiyena.
- 'Ta e... Eskolan hasi ziñan sei urtekin?
- Bai. Sei urte inta, bai, zazpi gehiyo, aldeao izango zin. Bai.
- Eta... Eunero 'ta joten ziñan?
- Ez, ez, ez. E... Eta behin biño gehiyotan itxekuri atentziyua eaman ziyoten, hori, batzutan joten nitzalako eta askotan joten ez nitzalako. Ni zazpi urte ein biño pixkat lentxiotikan hasi eta hamasei urte arte jon nitzan,
biñon hiru hillabetin urtian jon baldin banitzan beste betzitan igual ez. Eta hori, e... Askotan pes zerbatt iñ ber zelako. Egiya da, in ber izaten zen! Zertikan ordun e... Lan asko itten zen eta eskuz itten zen eta denantzako izaten zen lana.
Biñon nik uste dut lanangatikan biño gehiyo zela importantziyik ez ziyotelako maten. Ez. Nei... E... Eskola joten nitzan garaiyian e... Itxian doktriña bakarrataz...
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-028
Pasartea 0:14:40 - 0:17:10 (2' 30'')
Laburpena Eskolara joateak ez zituen lanetik libratzen. Eskolara joan aurretik egin beharreko lanak izaten ziren, eta eskolatik etorri eta gero egitekoak ere bai. Askotan lana eskolaren aurretik jartzen zen; batzuetan, lan asko izaten zelako, eta, beste batzuetan, eskolari eman behar zitzaion adinako garrantzia ez zitzaiolako ematen.