Egutegia, natura

Urte-sasoiak; lanak; ilargiaren eragina;

Moztu, kimatu, txertatu

Transkribapena

- Eurrangatik igual bukatzeko, ama, noiz... Ze... Zuk bakizu noiz moztu ber izaten zen? 'Ta segun zertako zen 'ta...
- Hillberin. Hilberan moztutzen zen. Eta geo baita 're dembora berin, e...
Izaten zin, hori, kimaketak, fruta arbolin. E... Txertau 're bai, eta hori dena... Txertatu 're ordun, e... Zea guziya itxian itten zen, itxekuk, itxian prestatu, erretxiña dela 'ta hoi dena, eta itxeko persona beak gehiyenin txertatzen zun arbola bea 're.
- Zertako, txertatzia zer da berez? Zertako izaten da?
- E... Zea emateko, fruta onuo emateko. Klaro, txertatzen ez den landare bat, e... Izaten da basatiya. Eta gereziyan zean, geriziyan... Gerezi arbolin, e...
Granua nola ttikiyuo itten zun, txori gereziya deitzen geniyon guk. Arbola bea 're heldu den zea hartan, indar hartan altuo itten da eta askotan baita 're klase batekin bestia txertatu leike, sagarrondo batei mentuo diferentia jarri litteke, eta hori da txertaketa, bai.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-030
Pasartea 0:38:30 - 0:40:10 (1' 40'')
Laburpena Egurra mozteko ilargiari begira. Kimaketa eta txertaketa fruta arboletan. Txertaketa zertarako den.

Udazkeneko lanak

Transkribapena

- Gaztaiña 'ta ezkurra ' re asko biltzen genun eta hoi 're jaso itten genun. E... Ezkurra animaliyantzako eta gaztaiña 're bai. Gaztaiña gaiña gen terrenun genittun 'ta gaztaiña asko jasotzen genun. E... Guk, e... Jateko, eta baita 're, gehiyo baldin bagenun,
animaliyantzako hura 're. Eta geo ya, e... Hasitzen giñan pues hoi, e... Arto hua zuitzen, artua, e... Ahal genun person gehiyenak itten genun, zertikan nola kantiade haundiyak izaten zin 'ta zabaltzeko lekua ber aiña nola ez zen izaten,
gauz gehiyo 're gambaran eoten zilako, ba ordun saiatzen giñan artua itxea barrenea sartu 'ta ahal genun aurona zea, este... Zuitzen. Eta artua zuitzen genunin, ordun artua sekatzen utzitzen genun gambaran eta artuan txuinkiñ hura baita 're animalinyatzako.
Ez zuten oso gustukua, biño gosia baldin bazuten, jaten zuten hura 're. E... Zakar xamarra gelditzen da. Eta... Ba hori, e...
Zeakin, zakarrakin... iñaurkiñakin itten genun gauz bera, ez bazuten jaten, azpita eta geo gorozpillin, nola gorotzakin batin deseindu itten zen, horrekin 'e dena aprobetxatu itten zen. Bai.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-030
Pasartea 0:30:50 - 0:33:10 (2' 20'')
Laburpena Udazkenean, beste hainbat lan egiteaz gain, gaztain eta ezkur asko biltzen zuten Seastarrenen. Arto-zuritzen ere aritzen ziren.

Inaurkina

Transkribapena

- Iatzetikan, iatzetik aparte, zea, biltzen genun guk zakarra. Barrutiyak... Bi barruti len aipatu ttugu eta biltzen genun zakarra. Eta hoi izaten zen belar, e... Belar zakarra 'ta iatzia tartin 'ta hola, eta itten genun hoi 're jaso, bertan metak iñ, eta zea, botzen geniyon geo behiyai,
askok belarra 'ta eskas zutelako otia ibiltzen zuten 'ta guk berriz, e... Zakar hoi, iñaurkiña, hoi botzen geniyon, majaran onduan besueta behiyai, arratsin 'ta handikan nahi zutena jaten zuten 'ta gaiñekua azpitako.
Bai, 'ta nola, e... Belar zakarra 'ta aiñarra 'ta izaten zen, asko aprobetxatzen zuten. 'Ta geo zakarrana 'o beái gustukua ez zutena, beák gustukuna ez zutenakin azpiya. Bai.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-030
Pasartea 0:29:30 - 0:30:40 (1' 10'')
Laburpena Udazkenean, iratze lanaz gain, gehiago ere egin behar izaten zen: barrutietako zakarra biltzen zuten behientzat, zer edo zer jaten baitzuten bertatik. Gainerako inaurkina azpitarako gelditzen zen. Zakar hori belar, iratze, lar, sasi eta añarrak osatzen zuen. Beste batzuek otea ere erabiltzen zuten behiak bazkatzeko.

Ganbaratik heiara

Transkribapena

- 'Ta hoi udazkenekua, 'ta geo ba hasitzen zen arto bilketa. Artua... Artua billu 're, ilarra... 'Re asko izaten zen, biño hura itxe ingurun zenak hura jasotzen zun, 'ta geo ya berriz 'e golpia izaten zen artua. Artua billu, artua ekarri 'ta gambara iyo.
Hua 're gurdiyakin itten zen, gurdiyak kajolak baldin bazittun, kajolin, eta bestela zakutan, 'o kajola betetzen baldin bazen, harren gaiñin zakuk beteta. 'Ta hora gambarara. Ilarra gambarara, sagarrak gambarara, e...
hostatxikiya saten geniyon artuai, haik 'e gambara. Neguko guentzako 'ta animaliyantzako reserbak gambarara.
- Belarra 're bai?
- Belarra 're bai.
- Zertik iyotzen zen gotti? metak eukita?
- Belarra... Da... Guk gaiña oso lan neketsua itten genun 'ta nik gehiyena kostatzen zina
'ta pereza gehiyena maten zina zen artua jorratzia eta belarra gambara sartzia, zertikan belarra... Oi, belar meta muturretik hasi 'ta oso osua segidan sartzen genun gambarara. 'Ta hiru bat laun baldin bagiñan 'o, bastante, biñon geo izebak 'ta ezkondu zinin 'ta,
hora itten zen lan gorra! Meta bat oso osua, kantidade haundiya izaten da belarra, zapandua, nola ioten den zampatua, karga 're bai. Meta urratu, hartu belarra, eta goiko gambaraiño. Sartu bi ate zittun, 'ttu zea, Saastiarrenek, beko ataiya, zea, behiyak eta sartzeko,
heiya 'ro kuadra, 'ta geo goikua gu bizi giñan zea sartzeko, plantara 'ro pisoa sartzeko. Eta goiko atetik barrena sartu, eske oan pentsatuta, jo! Pentsatzen eoten naz ni, alperrikan 'e itten genula guk lan hura! Eta beko heiyin meta erdi bat oso osua sartzeko aiña leku!
- Ohittura!
- Biñon jartzen genun, jartzen genun, eta iyotzen genittun... Betzi, hemezortzi eskaillera! Gambarara!
- Zeakin...
- Zalaardukin hartu, 'ta ahal genun jorraa haundinak. Birian galtzen genun pilla bat, eta geo egunin hirutan berriz, gambaratikan beko heiyea jetxi ber belarra.
Hoi, hoi bai iruitzen zila nei alperrikako lana! 'Ta belarra jetxi bakarra ez zen! Geo eskaillera denak eskobakin pasa!
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-030
Pasartea 0:23:10 - 0:26:00 (2' 50'')
Laburpena Uzta gehiena ganbaran jasotzen zen. Zati bat, jateko, bai pertsonek eta baita animaliek ere. Eta beste zatia, hazitarako. Belarra ere ganbaran sartzen zen: meta osoak igotzen ziren ganbarara, gero heiara jaisteko.

Iratzeetan

Transkribapena

- Geo ya udazkena. E... Udazkena, pues ordun... E... Billuko zunun leka, billuko zunun, e... Sagarrada dela, eta geo itxe inguruko zea hoi dena, eta geo iatzia. Iatzia guk e... Itxetikan urruti genun.
- Nun zenuten ba?
- Leuneko hortan. Eta horrea joten giñan. Lembizi moztea eta geo karraitzea. Gurdiya 'ta behiyakin karraitzea. Eta moztea 'ta joten zinin geo ni joten nitzan bazkaiyakin.
Hartu... Zea, itxian xiextua eta tokatzen baldin bazin norbaitte gurdiyakin iatzia billa zijuna, harrek hartzen zin xiextua 'ta neone gurdiyan gaiñin 'ta bueno! Ni aski kontentu bai! Bestela kostata, urruti gelditzen zen eta klaro,
nik itxian hartzen nun pisua doble hara ailletzeko!
- Nondik barrena joten...?
- Ba... Gu ordun joten giñan, e... Ordun 'e bire xurrak eta bire baxterrak.
Lembizi itxetik atera, eta gurdi biretikan buelta nola emago negun Urkabeko birian barrena joten giñan Xixtiyoko haixtiyan barrena, Xixtiyoko saardiyan barrena, Xixtiyoko, Xixtiyoko bire gurutzea atera. 'Ta Xixtiyoko bire gurutzetikan, e...
Gurutze ayeka jonta berriz estrataz jon... Jon berrin, itten giñan, Xixtiyoko zea, e... Zalaiyan gotti iyo, Gurutzeko kamiyoa. Gurutzeko kamiyotikan kamiyoz joten giñan, uan beziñ biria, kamiyua, ez zon, zakarra zen, kazkarra holokua zen,
uandikan soldaduk Babilonian zozten ordun, eta berriz Amezketan sartzen giñan, berriz mendira. Sartu Amezketako mendi koxkor hartan eta atetzen giñan Gorrintzoloa. Gorrintzolotikan Gorrintzolo Zaharrea.
'Ta ya Gorrintzolo Zaharretikan Leunea. Hara jon, han zinai bazkaiya man, eta iatzia billu ber baldin bazen 'o, goiko iatze lekua tokatzen zigunin, haundiyena tokatzen zigunin, han lan gutxiyo in ber izaten zen. Zertikan harren azpikaldin bazon gurdi biria.
Biñon... E... zea ayeka, e... Gorrintzolo aldea tokatzen zigunin, birian azpikaldia zen 'ta hora in ber zen zalaarduk hartu 'o zamaka eta gurdiya sartzen zen lekuiño atera. Zen ttikiyua 'ta nekesuo. Eta gu... Mendiyan hoik itten ai giñan bittarte, itxian zenak ilarra billu, eta...
Sagarra gordetzeko sagarra jaso 're zean, jaso zitteken sagar klasik bazin, sagar, uan ez din sagar klasik bazin ordun. Txalaka zela 'ta, Libra saarrak zila 'ta Oliyo saarrak zila 'ta, eta Oliyo saarrak asko irauten zun.
Hoi dena gambara sartuta, itxian illara billu 'ta, itxeko lana itten zunak hoi itten zun. Eta klaro, urrutiyo nola zen 'ta aste batin 'o biyan in bertako lana nola izaten zen iatzina, pues ahal genun jende gehiyena joten giñan hara.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-030
Pasartea 0:15:45 - 0:19:35 (3' 50'')
Laburpena Udazkenean baserriko lan neketsuenetakoa egin behar izaten da, iratzearena. Iratzeleku gehienak mendian daude. Lehendabizi moztu eta gero garraiatu, gurdia eta behiekin. Beraiek iratzeetan ari ziren bitartean, etxean zegoenak sagarra biltzen zuen. Sagar motak: txalaka, libra, olio sagarrak...

Pagotxa eta baserriko lana

Transkribapena

- Hura izaten zen behiyantzako. E... Pauxa bea hain tupittua izaten da, belarrik ez da atetzen tartin, eta ikusteko oso politta da, gorri illun illuna 'ta dena loria muturrin.
Haziya izaten du dembora berin, 'ta zuk ikusten 'zu urrutira 'ta ez yozu, ez baldin baza baserrikua 'ro ez zeniyon ematen antzikan belarra zenikan 'e. Zuk ikusten zenun gorri illun gauz bat eta zea, haiziak ematen ziyonin, koloria kambitzen ziyon.
Bai, eta hura 're... Izaten zen hoi, negua udaberriko jana behiyantzako.
- 'Ta zer zen, dena jaten zen, 'o...
- Bai, bai, bai.
- Haziya?
- Ez ez, ez, dena, dena. Belarra dena. Belarra. Eta... Geo beste lana izaten zen baita 're haziya dena jaso itten zen, ber zen haziya. Bai illarrana, bai artuana,
hoi zen erraxena, pauxana´re jaso itten zen, arbiyana 're jaso itten zen...
- Geo berriz itteko?
- Bai, berriz itteko. E... Da, lana, biñon dembora berin aberatsa!
'Ta nik beti gauz bat pentsatzen dut urtian atzeta jonta berriz 'e, zembat lan itten zen, biño ze jakintsuk zin! Bai. Eta hoi gauz ximplik eta erraxak dia, biñon... Erremita bea, e... Udaran ibiltzen zen erremita bea, geo neguan itxian dena kompontzen zen.
'Ta hoi artuana san zattut, hoi... Udara uda... Udaberriya udarakua. Geo ya artuan... Artuakin batin belarra heldu zen, dembora berin erramolatxa. Belarra lembiziko kortia, erramolatxana lenotikan aittatu zattut zela, luzia 'ta nekotsua zen, eta geo belarra lembiziko kortia.
Eta belarra 're kantidade haundiya izaten genun eta itten genun zalaiyin bertan lehortu, biñon metak itxian onduan. Zelaiyin lehortu, behiya 'ta gurdiyakin karri itxean ondoa 'ta itxian metak iñ. Geo garai hartako gaiñeko lana, e...
Guen itxetikan izebak eta osabak beste baserrita joten zin asko jornalea, iozin lan ittea, garaiko jorra zela, belar lana zela, atetzen ziyotena! Eta guriak bezela, gaiñekuk 'e bai. Ordun lanteira oso gutxi joten zin, ondorexiun bai, biñon urti hoitan, e...
Joten zen, e... Ez, esan nahi nuke, ez zea, ez morroi 'ta neskame 'ta hola ez, temporadako lanak itteko. Aste bat, 'o... Ber baldin bazen aste bat... Geo belarran lan hoi eta geo ya...
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-030
Pasartea 0:12:30 - 0:15:45 (3' 15'')
Laburpena Gaur egun gure baserrietan desagertu bada ere, garai batean pagotxa ('paoxa') asko ereiten zen. Pagotxa animalien bazkarako belar mota bat da. Zenbat lan egiten zen baina zein jakintsuak ziren. Gazte asko joaten ziren beste baserrietara jornalean lanera. Lehen ohikoa zen.

Udaberrian erein

Transkribapena

- Esan 'zu, nola zea, ba.. E.... Nola banatzen zen urtia, baserriyan lanan arabera, 'o nola ze itten zen?
- Bai, ba... E... Hasiko ga primaperatikan. Udaberriya izaten zen, e...
Ereiñtteko garaiya, haziya ereiñtteko garaiya eta ordun... E... Hazi klase asko ereintzen zin, batez 'e... Aurrego aittatu duten bezela, animaliyantzako pentsua 're itxian itten zelako.
Ordun ereiñtten zen, tepla, ereiñtten zen alfalfa, ereitten zen allobria, ereiñtten zen olua, eta olu horrek baita 're zun granua. Ordun granu hura beste belar klasikin nastua pentsua bezela izaten zen hura´re animaliyantzako. Eta geo ya behiñ maiatza ezkoz, San I...
San Ixidro ezkoz, ereiñtten zen arto ilarrak. Geo ondorin erramolatxa eta geo ya, horren zea hasitzen zen, horren jorra, banaketa eta geo ya e... Tortzen zen azkeneko...
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-030
Pasartea 0:07:40 - 0:09:15 (1' 35'')
Laburpena Baserrian urte guztian izaten da lana. Urtaro bakoitzak bere lan motak ditu. Udaberria hazia ereiteko garaia da. Abereentzako pentsoa etxean bertan egiten zen: tepla, alfalfa, allobria, oloa, artoa, ilarra, erremolatxa...

Eguraldia

Transkribapena

-'Ta egualdiya gaur eun teleisiyun kusita jakitten dugu hurrungo eunin ze izango den, geintan, bueno batzutan asmatze 'ute bestetan ez. Zuek egualdiyan goraberai nola iertzen zeniyoten? Oan biño kaso geiyo ingo zen egualdiyai, ez?
-Bai... Hoi kompaziyo batea arrats bia, itsas ondo hura gorriya baldin bazon hurrengo eunin egualdi. 'Ta hoa gorriya baldin bazon 'ta hoi beltza ebiya. Hoixen esaiya zarrak. 'O goizin, bai, goiz gorri arratseko ebi. 'Ta arrats gorri hurrengo euneko egualdi. Hola 'ia.
-'Ta intza zerrei saten yozute?
-Intza?
-Bai.
-Intza, ebiyik in gabia izaten da izotza bezela intza. laiño pizarrak botzen duten hoi. Hoi da intza.
-'Ta zea euriya ai dunin biñon txia denin?
-Hoi?
-Bai.
-Horrek, joder nola du izena... txirimiri 'ro. Bai xirimiriya.
-Xirimiriya.
-'Ta beti san zute xirimiriya 'o?
-Bai.
-Bai? Intza ez 'yozute deitzen horrei 're?
-Ez.
-Ez.
-Bueno igual batzuk sango 'yote ebiintza.
-Ebiintza. Laiñua igual du goiyin don 'o bian do beti laiñua? 'O belaiñua 'o?
-Ez laiñua, goilaiñua 'ta belaiñua. Bueno, goilaiñua 'ta errekalaiñua. Bekua.
-'Ta elurra, elur zea denin elurbustiya.
-Bai.
-Biño leorragua denin?
-Elurra. Elurbusitya da ebiyakin nastuta tortzen dena. 'Ta elur, elur hutsa, dena hutsa, hua elurra jartzen den hua.
-'Ta luma bezela eroitzen den ariñ-ariñ hoi?
-Hoixe da elurra! Ariña maten du biño geo karga ikarriya 'zaten du harrek.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:35:30 - 0:37:35 (2' 05'')
Laburpena Eguraldia: esaerak, hiztegia.