Baserria instituzio gisa

Baserriaren jabearekin zegoen harremana. Baserriaren inguruan zeuden beste eraikuntza batzuk: garaiak. Maiorazgoa. Egitura. Bilakera historian zehar.

Maizterren urteko errenta

Transkribapena

Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-080
Pasartea 0:14:40 - 0:15:50 (1' 10'')
Laburpena Zabalatar bizkondaren administratzailea urtero etortzen zen Kaxkaxuri tabernara baserritar maizterren errenta kobratzera. Maizterrek, errentaz gain, oilasko, kapoi eta etxeko onena eman behar izaten zioten jabeari. Jabeak, trukean, bakailaoa: garai hartan 'el jamon de los pobres' deitzen zena.

Baserrirako

Transkribapena

- Ni, bai, ni hemen geldittu baserriyan.
- Biño zarrena ziñan? Ez.
- Ni laugarrena.
- Laugarrena.
- Seniditan laugarrena.
- 'Ta hoi nola itten da? Zeiñ geldittu baserriyan 'ta hoi?
- Jenealin baserriyan gelditzen zen semia, ez? Jenealin toki gehinatan. 'O apiziyo gehixkuna duna 'ro, aziendatako 'ro, ez dakit ba! Bat 'e zeik gabe, iñoi galdezka ai gabe zeatzen 'zu, biria hartzen 'zu 'ro iertzen 'zu 'ro... Gue anaiyak, beste bi anaiy 'ttut nik. Bat Irunen 'ta bestia
Hondarraiyan bizitzen dia. Haik sekula ez zuten aziendakin 'ta ezertako gogoik. 'Ta geo nik herrerun lana itten nun 'ta dembo gehixio nun baserriyan aitzeko 're 'ta ze nahi 'zu ba! Hara! Ezerren zeaik gabe, holaxe. Hola dia gauzak. bai. Arrebak 'e neskame eonduak...
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-057
Pasartea 0:21:10 - 0:22:00 (0' 50'')
Laburpena Enrike gelditzen zen Borrondin. Baserrian, aziendarekin gehiena aritzen zena gelditzen zen ia gehienetan. Inori galdetu gabe bidea hartzen joaten zen.

Nagusia eta maizterra

Transkribapena

- Hura 're itten genun, nausiya pozik jartzeko.
- Hoik saldu ez zenittuzten ingo?
- Ez, ez, ez, ez. Ez.
- Saldu oillaskua ordun?
- Oillaskua. Kapoiya 're saltzen zen. E... Plazara... Zea... Nabidadetako 'ta 're eamaten zen. Biñon batez ere nausiyaiy iamateko. Bai. Eta nausi asko 'ta asko ordun tortzen zin Oiyartzunea,
e... Zeatan... Este... Nabidade ingurun errenta kobratzea. Eta maixter asko biltzen zen Joxixioniku hortan eta errenta patu eta kapoiyak eaman nausiyaiy eta nausiyak bakaillua baserritarrai. Bai.
- 'Ta ordun...
- Bai. Denak ez, e? Denak ez, biñon ohittura hoiy haundiya zen.
- Ordun animali pilla erra juntatzen zen zean, Joxixonin?
- Bai. Uandikan kusten nun nik Joxixoneko ate aurrin ben zestukin 'ta... E... Zestuk besotikan zintzilik, e... Zean ibiltzen genittun 'ta batzuk zuten gaiñetikan tapa eta haik oillaskua 'ta hola ibiltzeko. Konejuk 'e bai igual zeara eamateko, plazara emateko.
Eta geo erosketako ibiltzen genittun zestuk tapikan gabik. Bai. Serbilleta kuadratu batekin tapatu' ta horrelaxe.
- Oain xiextuk... Xiextuk san zula, xiextuk saltzeko 're nomatte izango zin ba? Non saltzen zin?
- Antonenin 'ta Altzibarren Xoteronin. Bai.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-033
Pasartea 0:16:30 - 0:18:10 (1' 40'')
Laburpena Baserrien jabeak Oiartzungo Joxixionera etortzen ziren errenta kobratzera. Baserritarrek errenta dirutan eta kapoi parea oparitzen zieten eta jabeek bakailaoa ekartzen zieten maizterrei.

Maizterra eta etxe jabea

Transkribapena

- Errenta patzea. Hor joten zin eguarritan zeakin, kapoiyak. Aber zembat baserritarrek itten zittuzten errenta pagatzeko kapoiyak eta gero ez dakit ze... (ze eamaten zuten) besteikan. Kapoi paria behiñipin bai. 'Ta geo dirua errentana, biño friolera bat gaurko eunakin, e?
Ordun asko!
- Bai, biño ordun 'e asko! Kapoiyak 'e beák jango ez bazuten 're...
- Ba haintzako in ber izaten zuten baserritarrak. Ohitturak, ohitturak. Hoi denak galdu dia.
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-031
Pasartea 1:00:40 - 1:01:15 (0' 35'')
Laburpena Eguberrietan, maizterrek errenta ordaintzen zioten etxe-jabeari. Dirua emateaz gain, kapoiak oparitzen zizkioten nagusiari.