Aisialdia

Kanpoko jendearekin harremana: motxailak; Dantzak; Lagun-taldeak; neska-laguntzea; errondak

Bilerak non

Transkribapena

-'Ta billerak 'ta hoik noiz arte eondu zin atta?
-Billerak?
-Bai, billerak, Tolareko billera hoik 'ta noiz arte eondu zin? Noiz itxi, hoik ya noiz bukatu zin?
-Tolaren billerak geldittu 'ta geo, geo zean hasi zen bueno len, len, leno itten 'men zela zea Altzibarren. 'Ta geo hemengua geldittu zenin berriz Altzibarren hasi zen.
'Ta ni Altzibarren hasi nitzenin in nun andreaiya. 'Ta nik andreaiya in nun el año zinkuentaiotxo. Seis de abril del cincuenta y ocho. 'Ta geo ez dait zembat dembun seittu zun, ez naz akortzen.
Ba auro itxiya 'zango zen, san nahi nuke geldittua 'zango zen. Geo Txikirdi 're itxi zen. 'Ta...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-004
Pasartea 0:54:28 - 0:55:18 (0' 50'')
Laburpena Bilerak noiz arte egin ziren.

Bizikletan

Transkribapena

-'Ta zea... Pelota, futbola 'ta... Zerbaitte geiyo, deporte geiyo itte' al zenuten, o' afiziyua bai al zen 'o zerbaita geiyota?
-Bizikletan asko!
-Bizikletan, ez? Geina bizikletan?
-Bai... Juntatu dozena erdi bat mutikozkor 'o 'ta martxa iual Lesaka, iual Hernanira, iual Hondarbira bf... Martxa! Biño iandin bakarra 'zaten zen hoi. Hoi astian ezin zunun, astian goiz joten ziñan lanea 'ta illunretan torri. San nahik nuke, hamar ordun ai zenak bizikletan ibiltzeko go gutxi zea!
-Karo...
-Bai
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:45:48 - 0:46:28 (0' 40'')
Laburpena Asteburuetan bizikletan ibiltzen ziren, herriz herri.