Gerra garaian

Gerra garaiak

Transkribapena

- 'Ta iñork ez zun kasoik itten. Lohiya, lohiya 'ta lohiya.
- 'Ta gerra gotzen zazte torri zenin?
- Gerra? Ni juxtu-juxtu biziik ateria naz Zamon. Juxtu juxtu juxtu biziik. 'Ta egiya sango zattut gaiña, Munaundi bakizu non dagon? Beno, 'ta ni Zamoan bakoiyin arropa zabaltzen ai nitzan, biño nik ez nun pentsatu 're gauz hoitako, ezta gutxiyoik 'e! Pensatu! 'Ta nik izango nittun hamabost, hamasei bat urte...
- Ez, ez, ez, ez, ez. Ez, ez, ez, ez. Zea! Nik hamairu urte nittun 'ta! Zuk aber ze izango zenittun!
- Bai, bai, beintinuebekua baza...
- Beno pes, hara ba, hara!
- Treintaiseisen torri zen.
- Balkoiya holaxen zon, balkoiya holaxen, sala hemen genun, balkoiya holaxen 'ta Munaundi horren pare-parin goiyan, urruti, e! Urruti! Ni inoxentemente, ordun edadi hoik baldin banittun beitu, arropa zabaltzen balkoiyin arropa zabaltzen.
- Bai, bai. Ui, pentsa 'zazu ba treintaiseisen zen gerra!
- Numbatt haik ze in zuten? Katalejukin handik ikusi nei arropa zabaltzen 'ta baita titzen naute tirua! Ordun genittun arropa zabalak zea, kamixeta zabal batzuk eta ezer ez, etxian ibiltzeko como unos gitanos ibiltzen giñan gu.
'Ta nomatte handikan ikusi 'ta titu ziaten 'ta kamisatua zulatu, pareta zulatu 'ta attona difuntun kuartoa bala! 'Ta ni juxtu hemengo tokiyan, hemen harrapatu izan bazin 'o hemen, akatu 'ta (kristo).
- Bai, bai.
- Geo ze paretatan (...)
- Bai, bai, pareta zulatuta attonan kuartoa sartu zen.
- (...)
- Bai, pareta miak izaten zin haik, ez holako zeak ez, miak 'ta zulatu 'ta attonan kuartoa pasa zen. Nomatte in ziaten katalejukin ikusi arropa zabaltzen ai nitzala, 'ta titu 'ta harrapatu juxtu,
besua harrapatu, arropa, besua ez, arropa. Bai. 'Ta ni milagroz salbatua naz Zamoan. Milagroz gaiña.
- Bai. Hoixe milagrua.
- Bai, bai, bai. Milagroz.
- Gaiña haiñ urrutitikan nahikua zunun pixka 't muitzia.
- 'Ta geo itten zien... Ze saten ziyoten, gerrilleruk 'o ze kristo zien? Zamoan, beste bizitzan maistra bizi zen tokiyan, hor zean mutil zar bat, maistran osaba mutil zar bat,'ta iukitzen zittun konejuak 'ta oilluka eta hola 'ta tortzen zin horrea 'ta itten zittuzten oilluak eta histori guziyak
denak harrapatzen zittuztenak eaman. 'Ta zu hasten baziñan uzteko uzteko esanez, paretan onduan bi eskuak zabalduta jarri 'ta dena eamaten utzi ber zeniyon, bestela ahí tenías la muerte. Hantxe. Hantxe.
- Gue amai eman zizkaten hamasei oillasko. Ya jaten hasteko moukuk. (...) Kilo pare bat 'o.
- Bai, bai.
- Biño ez zen deuse sateik.
- Karo. Ez, ez, bestela...
- Artua 'ta baarruna 're itten zen 'ta gue amak itxian umiak gosiak 'ta ez dakit zembat kilo... Ordun bakotxetik zembat kilo eaman ber zen ayuntamentura. 'Ta gu gosiak itxian!
- Hoi erra zen, e?
- Bai. 'Ta oaiñ jendia kejatu itten gea. Guk kusi 'ttugu, guk petrillak! Guk kusi 'ttugu petrillak, guk! Guk kusi 'ttugu! Biño, pasatu zin denak eta tira! Biño... Bizimodu tristia! Tristia.
'Ta geo ordun nola ez za ba dibertittuko! Mekallolamar! Aste guziya pasatu lanin 'ta ez dakit ze iñ 'ta bakit ze iñ 'ta zea, zortziyan behiñ billera 'ta... Billera joten utzi ber ez! Ostras! Penak aztutzea.
- Ordun...
Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-063
Pasartea 0:52:55 - 0:55:55 (3' 00'')
Laburpena Inaxi justuan atera zen bizirik gerran. Arropak zabaltzen ari zela, Munuanditik tiro egin zioten. Zentimetro batzuengatik libratu zen. Soldaduek baserritik dena eramaten zuten. Ezin zen ezer esan. Udaletxean entregatu ere egin behar izaten zen, eta, etxean, goseak. Manuelen etxetik 16 oilasko eraman zituzten. Hainbeste lan eta penarekin, beharko igandeetan dibertitu.

Tropen sartzea

Transkribapena

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-049
Pasartea 0:26:10 - 0:29:10 (3' 00'')
Laburpena Tropak Oiartzunen nola sartu ziren. Tornola erdiz erdi harrapatu zuten. Arritxurietan egun batzuk egin zituzten tropek eta inguruko baserritarrek janaria eraman behar izan zieten.

Gerrara behartuak

Transkribapena

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-049
Pasartea 0:22:30 - 0:26:10 (3' 40'')
Laburpena Txarondon inor ez zen joan gerrara. Senideak gazteegiak ziren eta aita zaharra zelako libratu zen. Gainontzean, Tornolan, etxe bakoitzetik bat eraman zuten.

Tropek, dena libre

Transkribapena

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-049
Pasartea 0:19:30 - 0:22:30 (3' 00'')
Laburpena Egun gutxitan txekorra eta sei zikiru eraman behar izan zituzten tropentzat. Soldaduek menditik ere nahi zutenean hartzen zuten azienda, fusilarekin hilda.

Bonbak eta pasahitzak

Transkribapena

- Gerran, gerran, gerran. Gerran.
- 'Ta zu ordun ziñan, san 'zu Betenaiyutan, beno, bi hartan, nola zen?
- Soltxaga, general Soltxaga... 'ta geo haik zeatzikin, ni jon nitzan Linonea.
Al bar ese, y estuve en el bar. Biño ordun, ordun aitzen genun tiroteua zela San Markotik eta, que inuzentes eramos! Beko bodegara! Mira que resistencia!
- Bai, biño hoi normala da, bera jon ber 'zu! Ez za jarriko ba...
- Bai, biño zeak itten duna.
- Karo.
- Iruitzen betti jon 'ta iña zola!
- 'Ta geo 're bazenuten monja bat...
- ¡Oi, calla calla! Ez genuke bukatuko, e! ¡Yo no sé lo que va salir ahí, e! Orduko beste mundun eongo naz, 'ta... Parra ingo 'ut handik! Este...
Pues ordun kombentuk eta denak hustu in zin, zertik bildurra zen eta gue, guk genun izeba monja Agustinetan bat eta bestia Santo Domingo en el Alto Miracruz. Biño Santo Domingokuk eta ez dakit, uste 'ut Bizkai ayeka jon zila.
Atea, Klausurakuk zin eta ahal zuten bezela, gue amak 'e be arropak eamango zittun, ahal zunak, 'ta ez dakit ongi izango zittun, nola izango zittun haimbeste urtian kombentun zonak, eta bea eta beste napar bat. (...)
Karlista "onak dia, onak dia, naparrak onak dia" saten 'men zun. 'Ta hala, itxian zen kuartoik obena. Munaundi parez pare hola jotzen zuna 'ta, gue amak eta 're pes itxian zuten kuartoik obena jarko ziyoten hairi. Eta jaten eman 'ta 're dena bai,
harek ahal zittun bezela bestentzat ailletuko ez bazen 'e! Eta nombatte kombentun, arratsin jaikitzen zin a ciertas horas, ben errezuk ittea! Eta kuarto hortan 'e ordu jakiñetan argiya pixten haik! Eta Munaunditik ekusi itten parez pare. 'Ta que era una contraseña.
Eta milizianu hoitakuk eon ber zuten Zelatxon. 'Ta Zelatxon, bizilaunak, oso ongi tortzen giñanak, eta gaiñea parientik zin gutxi 'o gehiyo. Eta haik: "pues hay que liquidar..." A, ordun nik anaiya seminarista, eta san 'men zuten: "pues hay..."
Norbattek esana zuten que ahí había un seminarista y que ahí había contraseña, y que había que liquidarle. Pues nexka xar hua belauneko jarri 'ta karraxika (...) ez holokoik itteko, ez zela holoko zeik eta...
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-044
Pasartea 0:42:30 - 0:45:20 (2' 50'')
Laburpena Gerra hasi zenean, Solchaga jeneralaren etxean aritu zen lanean, eta, gero, Linonera joan zen, bere ahizpa han ari baitzen lanean. San Markosko bonbak entzutean, beheko bodegara jaisten ziren, babestuta zeudelakoan. Izeba moja Zamorara etorri zen gerran: gauean errezuak egiteko argia pizten zuten eta tropek pasahitza zela uste zuten.

Anduitzeneko alaba

Transkribapena

- E, atta torri 'ta semia falta! Ya digo, Oiyartzunen...
- 'Ta oain dela, e... Azkeneko, bada rebista bat Hitzak atetzen dun rebista, On.
- On, bai.
- On aldizkariya. Hor e, Andoni Lekuonak kontatua, hoi aitzia izango 'zu zuk igual... Ugaldetxon, Katalintxon inguru hortan...
- Hoi gue parientia da, bueno neria ez, biño ne erreiñan izeba. Inesena.
Pues, era una chica monísima. Esto... Maitxo. Horrek hemezortzi bat urte 'ro hola zittun. 'Ta nombatte handik pasaeran, zer zun, botoi bat jartzia nahi, zerbatte alkandora batei, eta jarriko ziyola, biño itxoitteko! ¡Pues a raíz de eso ya echo el balazo!
Geo torri 'men zen béa, e! Pero ez dut uste hizketako gogo haundiik izandu zunik familiyak.
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-044
Pasartea 0:38:30 - 0:39:30 (1' 00'')
Laburpena Gerrako gertaera: Anduitzeneko alaba hil zuen errekete batek.

Arangurengo aita-semeak

Transkribapena

- 'Ta Arangunen bertan, Arangunen attan konzejala zen. Eta ikusi zunin gerrako moimentua... Él sabría, gu oaiñik umik, ni gaztia nitzan, ordun hemezortzi, bukatu berriya. Esto... Harrek alde in zun beste aldea. Ez dakit, Urruña 'o horrea jon zen. Hala uste 'ut.
Eta bean ordez, hamasei urteko semia hartu zuten. ¡Qué ya es. ¡Y que muerte le debieron de dar! Zergatik gue beste bizitzakua zon esposatua sereno batekin, 'ta serenua jon 'men zen haik esnatzea. Lo 'men zozten seko, fijate ze kezka iyukiko zuten haik, gaizki intakuna!
Lo! Eta béak san 'men zin: "sentitzen dit, biño zuek esnatzeko ordena dit". Eta llevarles y matarles. (...) Y según oí al de Aranguren lo que es... Nik uste 'ut de peñas de Endarlaza 'o goitik bera botia izango zen hoa. Y luego el padre volvió. Han 'e izango zen zea erra, e!
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-044
Pasartea 0:37:20 - 0:38:30 (1' 10'')
Laburpena Gerrako gertaera: Arangurengo aita zinegotzia zen. Gerran, alde egin zuen bestaldera, eta, bere ordez, 16 urteko semea hil zuten.

Transkribapena

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-036
Pasartea 0:58:00 - 0:59:36 (1' 36'')
Laburpena Gerran gauza asko pasatu ziren, dakizkitenak eta ez dakizkitenak. Bera gaztea zen eta ez da gauza askotaz jabetzen. Heriotza asko izan ziren.

Arizmendieneko etxekoandrea eta atxilotuak

Transkribapena

- Hori bai ez nizula san. Kartzelatik ateratzeko man ziyoten ez dakit, hiru milla pezta 'ro ez multa. Ez dakit seuru zemat zen. Eta berak zakan libretan diro hura ezin zun atera multa pagatzeko, zergatik zagon bera bezelaxe detenittua, libreta.
Zun diro pixar hoiy ezin zun handikan pagatu multa. Eta Arizmendineko señorak eman ziyon karta bat. "Bitu..." Oiyartzunguk asko zauden hor Arkaleko gazti hoin atta 'ta denak zauden han eta haiyei eta bestia Xapateronekuk uste 'ut. Bi anaiy, bat behiñik piñ bai.
Baita 're zegon eta diru haik zutenak, libretan zittuzten pixar haik, haik ere detenittuk zauden. Osea, no podían pagar handikan zeaikan, multikan, jarri ziyoten multa. Aterako bazian, multa hoi patu ber zuten, baiño ez zakaten eskubideik ben dirotik pagatzeko.
Detenittuk zaudelako libretak. Eta Arizmendineko señora horrek, gure izeba hara joten zen asko arropak jositzeko, eta esan ziyon: "Bitu, nik badut Pamplonan gizon bat, militar militarra da, militar militarra da, baiño nik badakit,
emango 'izut nik karta bat eta horrena zoazte eta horrek behar 'zun guztiya emango 'izute. Nik badakit gizon horrek eingo naula mesedi hau". 'Ta haren bittartez jon zian Pamplonara 'ta berak lagundu ziyoten dirua 'ta dena zeatzen.
Geo arreglatu zian gauzak, in ber zun bezela baiño momentun ateratzeko Arizmendineko señoran bittartez karta batekin jon zian gizona horrena. Eta man ziyoten berak zea guziya. "¡Cómo no pueden hacer el párroco y el alcalde del pueblo en esto debían de hacer mucho, mucho!"
Harek san ziyoten. 'Ta oso militarra zen, e! Napar... Karlista hoitakua, baiño gizona. Muy hombre. Aunque tenía sus ideas.
- Bai.
- De política sabía comportarse como hombre.
- Bai, geo azkenin hala da, pertsona nola den.
- Bai. Bai. Nahiz politika izan, zuk kompreiñttu ber 'ttuzu gauzak eta zure betiko persona batei
kalte itteko! Hoi gorra ber du izan, e! ¡Por las ideas! Oaiñ, zuri kalte iñ bazattu lenoztikan... Ideagatik behiñik piñ horrela personak gorrotatzia gauza gorra da. 'Ta horrek, Arizmendineko señora horren bittartez badakit jon zila karta harek eman eta
ya libertadeko zea hartua zakaten, baimena, baiño dirua depositatu ber zuten 'ta diru hori... Gutxi izaki 'ta hura... Ez zakaten ben dirotikan pagatzeik, libretak detenittuk.
- Hairi patu ber 'ta! Patu ber ziyotenai, beák...
- Detenittuk zakazkitela. Kajan galaziyak diru hortatikan zeatzia. Ordun ba señora horrek san ziyoten. "Bitu zuazte segurantzi guzttiya honekin, persona honek emango zattuzte behar zutenan laguntza guziya.
Ni oso seguru noz, zertik nik gizon honekin hartu-emana haundiya dut."
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-036
Pasartea 0:54:10 - 0:58:00 (3' 50'')
Laburpena Oiartzuar asko atxilotu zituzten gerran eta haietako batzuk San Cristobal kartzelara eraman zituzten. Fidantzapean aske utziko zituztela agindu zieten, baina libretak blokeatuta zeuzkatenez, ezin zuten fidantza ordaindu. Arizmendieneko etxekoandrearen bitartez lortu zuten konponbidea.