Herriaren nortasuna

Harrikalariak

Transkribapena

- Behiñ, akabo.
- Akabo.
- Ez.
- 'Ta zu dantzaiya al ziñan?
- Ez, ni ez nitzan dantzaiya! Ekusi itten, gustatzen zitt. Ekustia gustatzen zitzaidan, biño neone, neone ibilli ez. Biño haik ekustia, bai, gustatzen zin.
- 'Ta zea, kampokuk... Kampoko... Kampotik ze tortzen zin, mutillak 'o neskak? Denetik?
- Denetik! Denetik! Kuadrilla gaitzak tortzen zin 'ta!
- Kuadrillaka!
- Bai!
- 'Ta kampoko bat hasten zenin bertako batekin dantzan in nahiyan 'ta?
- Denak, denak elkarrekin.
- Denak elkarrekin.
- Denakin, elkar.
- 'Ta hemengo mutillak ez al zin haserratzen, 'o?
- Ez, ez.
- Kampoko mutillak tortzen zinin 'o...
- Ez, moldatzen zin erki! Erki moldatzen zin. Ez zin haserretzen.
Saten genun: "bakotxa be herrira jon 'ta, ez 'ttuk ba haserretzen e!"'Ta hoik etorri 'ta dena libre. Bai. Ez, ez, jende, jende ona zen. Jendia borondate onekua tortzen zen. Bai.
- Eta hemengungatik ez al zen saten oiyartzuarrak harrikaiyak giñala, 'ro...
- Harrikalaiyak esaten ziyoten, bai. Arratsin itten zuten hoi.
- Ze itten zuten?
- Harrikan iual aurrin biali!
- A! Kampokuk?
- Oiyartzunguk kampokuri!
- Harrika biali!
- Hemendik biali! Hori bai, arratsin itten zuten.
- 'Ta zertik bialtzen zittuzten?
- Erokeiya maten ziotelako! eranak 'o, auskalo! Nahastuko zin 'ta! Gaiñekun zertik?
Guk hoi saten genun: " Biño, zertik? Hoik gizajuk etorri 'ta, baijuzte! Utzi yozute pakin joten!"
- Ya.
- Harrika, bai! Horrengatik du Oiyartzunen harrikan fama.
Xanisteban 'e, Xanisteban 'e harrika hilla da, e!
- Bai.
- Hor dugu muestra! Harrika hilla!
- Handik hasita izango zen.
- Bai, ba! Hortik, hortik, horrei, hortik horrei seitzen 'ute! Horrek seittu du. Bai.
- Eta zea, e... Gaiñekun...
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-013
Pasartea 0:52:00 - 0:54:00 (2' 00'')
Laburpena Kanpotik koadrillaka etortzen ziren. Ongi moldatzen ziren bertakoekin, baina arratsean harrikalariak ateratzen ziren bidera. Herriko zaindaria ere, San Esteban, harrika hil zuten.