Egitasmo honi buruz

Aurkezpena

‘Oiartzuarren baitan’ izeneko proiektua 2006an abiatu zen eta oinarri-onarrian hauxe du helburua: azken urtetan hain azkar aldatzen ari den Oiartzungo hizkera biltzea eta, honekin batera, herriko memoria kolektiboa ere jasotzea. Biltzeaz gain, zabaltzea ere badu helburu. Hona hemen emaitza nagusia: oiartzuarrenbaitan.com eta ahotsak.com atariak.

‘Oiartzuarren Baitan’ proiektuaren sustatzailea eta egilea Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea izan da eta Oiartzungo Udalak hasieratik eta ehuneko ehunean finantzatu du. Txoko hau aprobetxatu nahi dugu bidelagun izan ditugunei eskerrak emateko: Badihardugu elkarteari, oiartzuarrek osatutako Aholkulari Batzordeko kideei, Oiartzuera taldeko lagunei eta modu batera edo bestera parte hartu duzuen guztiei (aholkuak emanez, animatuaz, parte hartuaz...); eta, nola ez, beren etxeko ateak zabaldu dizkiguten elkarrizketatuei eta euren senideei.

Eskerrik asko guzti guztioi!!!

Ondarea zenbakitan

Argitaratutako elkarrizketa orduak65 ordu
Pasarteak1715 pasarte
Hiztunak40 hiztun
Hiztun zaharrena Egimendia Aranburu, Korneli (La, 10/08/1910 - 00:00)
Hiztun gazteena Manterola Arrieta, Maillolli (Ig, 02/01/1953 - 00:00)

Parte hartzaileak

Oiartzuarren baitan proiektuan, modu batera edo bestera parte hartu duten herritarrak eta taldeak asko izan dira. Euren laguntzari esker daukagu ondare eder hau, denon eskura.

Egunetik egunera, zerrenda gero eta luzeagoa da. Ahal den maizena eguneratzen saiatzen gara, baina baliteke norbaiten izena oraindik ez agertzea. Barkatu, aldez aurretik.

  • Egitasmoaren sortzailea eta egilea: Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea
  • Babeslea: Oiartzungo Udala
  • Sustatzailea eta koordinatzailea: Ane Lardi Enbil / Ane Badiola Ostolaiz

Parte-hartzaileak:

  • Aholkulari taldea: Pello Añorga, Mikel Mendizabal, Maider Lekuona, Aintzane Galardi, Ainhoa eta Idoia Fraile, Iñaki Arbelaitz, Jabi Elizasu.
  • Pello Añorga: Sustatzialea
  • Bakartxo Arabolaza Zabala: Hizkuntza-zuzentzailea eta aholkularia
  • Aitziber Arnaiz Garmendia: Aholkularia
  • Badihardugu (Deba Ibarreko euskara elkartea): Aholkularia eta bidelaguna
  • Maria Jesus Enbil Urdanpilleta: Elkarrizketatuen zerrendaren osaeran eta kontaktuetan laguntzailea
  • Irati Etxebeste Madariaga: Transkribatzailea eta hizkuntza-lanketan aritua
  • Oier Gorosabel Larrañaga: Kudeaketa-aholkularia eta argazkien koordinatzailea
  • Xabier Harregi: Argazki zaharren artxiboaren sortzailea
  • KAM Telekomunikazio Aholkularitza: Web-orriaren egilea eta hedapenerako aholkularia
  • Kattin Txiki Taldea: Bidelaguna
  • Ane Lardi Enbil: Ideiaren sortzailea eta sustatzaile-koordinatzaile ohia
  • Joxe Luix Lardi Landa: Elkarrizketatuen zerrendaren osaeran eta kontaktuetan laguntzailea
  • Larraitz Lasa Perez: Irudi korporatiboaren diseinatzailea
  • Exte Martiarena: Bertsoen inguruko informatzailea
  • Agustin Mendizabal: Laguntzailea
  • Mikel Mendizabal Cristobal: Aholkulari teknikoa
  • Oiartzun Irratia: Fonoteka eta lankidetza
  • Petra Lekuona Zaharren Egoitzako langile eta laguntzaileak: Bidelaguna eta laguntza (kontaktuak, elkarrizketak, aurkezpen-ekitaldia...)
  • Joxe Luix Pikabea Lasa: Aholkularia eta grabaketa-teknikaria
  • Maitane Toledo Lardi: Grabaketa-teknikaria
  • Toledo-Lardi sendia: Hedapen-lanak
  • Jose Antonio Zalakain: Toponimia-informatzailea
  • Ttur-tturreko kideetako bakoitza
  • Kontaktuak egiten lagundu diguten guztiak
  • Elkarrizketa proposamenak egin dizkiguten guztiak