Mandazain ofizioa

Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-082
Pasartea 0:47:40 - 0:50:30 (2' 50'')
Laburpena Aurrekoekin ikasi zuten ofizioa. Karga ongi orekatu behar da; bestela, mandoa gehiago nekatzen da. Kargarako pieza guztiak dauka bere betekizuna eta denak ongi jarri behar dira beren tokietan; mandoa amildu daiteke, bestela. "Geok in ber izaten genun". Garrotia. Enkomendayua. Beiraka. Okerra. Sokarriya.

Transkribapena

- ber dela.

- Zuek attakin ikasiko zenuten.

- Attakin ikasi.

- 'Ta harrek be attakin.

- Bai. 'Ta harek bea attakin 'ta.

- Karo.

- Geo pastak erdiyan izaten du arros gorri bat, erdi erdi erdiyan. Arros gorri bat 'ta arros harrek giyatzen du karga noa dun. Ezkerra 'ro eskui.

- A.

- 'Ta ez bazun xuxen xuxen beti beti bai, bai, askotan. Ez bazun xuxen kargatzen, mandua ez da ongi joten birin. Kontu in ber 'yo harek 'e!

- (...)

- Beti pausua bestia biño atzero mango 'u. 'Ta hua 're zea da manduantzako nekia da.

- Karo.

- 'Ta xuxen kargatzeko, berriz, aixo joten da.

- Karo, bestela mandua 're hondatu 'ro... Zea ingo litzake, ez?

- 'Ta pasta 're okertu itten da xuxen ez baa kargatzen.

- 'Ta polikiyo 're jon 'ta dena gaizki.

- Bai, ba, dena gaizki. 'Ta hoi maiña pixka 't itten da soka askatu pixka 't, 'ta karga tira pixka 't. 'O bestela harri koxkor bat jarri beste aiyekan 'o.

- Garrotia, garrotia (...)

- Garrotia?

- Estutzeko soka.

- A!

- Bai. Bai, garrotia estutu 'ta hua kontzeko zea izaten du, izena ikomandaiyua saten dugu izena, 'ta hua xintxilik han joten da 'ta harekin garrotia ttak kontu.

- Hua ze itteko.

- 'Ta garrotik 'e... Garrotik 'e muturra zabal uzten baiyozu, igual birian dijula larrak hartuko 'u hua 'ta mandua mendiyan amilka igual botako 'u! Biraxurrin betti amilka 'ta! Horreatikan gauza denak ahal baldin bada, aurreko muturra ahal baldin baa barrena beira. Dena barrenea beira. Horregatikan sate 'ut ba ber dela...

- Bai, akaso haik jartzen ai zaztela ez dakinak sango zun: "Biño ongi dembo pilla erra paste 'ute hok hau 'ta zea itten!" biño zerbattegatik izaki.

- Bai, biño zerbattengatik izaten da.

- Karo.

- Garrotik zea izaten zuten geo. Hor buelta 'ta geo xolua (...) sokarriya...

- Bai, garrotik 'e beti beiraka mendiyan. Arbolai beira beti 'ta garrotia 'ta

- (...)

- Bai, okerra ber da buelta mateko. Bestela bi muturrak igualak baia zakun kontra eziñ buelta manik aitzen da 'ta, okerra ber da.

- Bai, libratzeko.

- 'Ta han beira.

- 'Ta geo mutturrin kroxka ber du horrek ez korritzeko sokarriya.

- A!

- (...)

- 'Ta hua 're zeonek itten.

- Hoa geok itten genun, bai. Aixkoa eaman 'ta kusten banun "ei, (...) garrote politt bat do!" 'ta hoi moztu 'ta bat galdutzen bazen 'e bat beti itxian...

- Bat repuestua.

- Itxian beti iuki.

- Eukitzeko karo. Karo, hoi dena zuek hartu ber zenuten kontun. Jon 'ta eosi ezingo zen iñ!

- Ez, ez, ez. Eosi ez. Hoiy ez zen iñon izaten. Hoi geok in ber izaten genun.

- 'Ta eur ikatza zekin... Txondarra 'ta zekin itten zen?

- Eur ikatza guk hoben hobena aittu dugu...