Bideak, garbi

Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-079
Pasartea 0:19:45 - 0:22:30 (2' 45'')
Laburpena Herri bideak ongi ezagutzen ditu Xabierrek. Asko galdu egin dira. Zakarrak hartu ditu. Lehen garbi zeuden, denak oinez ibiltzen baitziren. Gerra denboran Berinberrira joan ziren, eta gogoan du hango mutilak oinez joaten zirela eskolara. Kalera erosketak egitera astoekin etortzen ziren. San Juan kalean astelehenero izaten zen feria.

Transkribapena

- 'Ta zea, zuk hoi ongi dakizkizu biriak. Mendi biriak 'ta herri biriak eta...
- Bai, hemenguk bai. Oiyartzunguk bai. Oiyartzunguk bai. Bai, bai, hoik bai, ez da problemikan. Lokepasake hemengo lengo herri bire zarrak asko galdu in dia 'ta oaiñ pistak
ereki dia'ta haik abandonatu dia 'ta orduan lengo bire zarrak zikiñak hartu 'ttu asko. 'Ta ibilli ber 'zu pistatatikan, doble ibilltzen za. Bueno pistak onak dozte, egiya san ibiltzeko onak dia, trankillak dia 'ta hoi bai, biño lengo birexur garbiy haik eta... ezta, galdu dia.
Leno mendiyak garbitzen zin 'ta bistan gelditzen zin biriak, biño oaiñ dena otia 'ta dena zakarrak hartu 'ttu 'ta... Hola.
- Jendia oiñez ibiltzen zen 'ta ordun ez zen zikintzen biria.
- Hoi da, hoi da. Bai leno jendia dena oiñez. Geo gu... Ez zattut san leno, gu gerra onduan, gerra demboran, gerra jakiña, San Markotikan tiruk botzen zittuzten ayuntamentui 'ta gu tartin giñan etxia, goiya dena txikittu zuten 'ta gu bihan giñan 'ta bueno handikan lota zea
joten giñan arratsetan, Xabale bakizu zein den, han bihan, Xabalek bodega badu, han saardoteiya zen 'ta oaiñ 'e kupelak han eongo dia, 'ta hara joten giñan lota. 'Ta geo ya han ezin zela 'ta Beinberrira jon giñan. Beinberrin eondu giñan ez dakit zembat demboan 'ta haikin amistadia in genun
'ta geo zuk esan 'zuna, dena oiñez 'ta ordun Beinberriko mutillak kalea tortzen zin eskola, gue gora, Mitxelenea 'ta gue itxin bazkaltzen zuten. 'Ta eunero handik honea oiñez 'ta geo handik oiñez itxea 'ta gaur bezela ez zen, kotxia hartu 'ta aiba!
Bostehun metro in ber 'ta aiba kotxikin ume guziyak. Boa! Ez, ez, dena...
- Dena oiñez.
- Oiñez. Biriak garbi, dudik gabe garbi biriak. Bai, bai.
- 'Ta kalea're tortzeko 're denak biretik izango zen...
- Bai, bai, dena. Kalin komprak ittea astuakin tortzen zen jendia. Txisterakin. Astuakin 'ta astuak... Arboillak eta bazin Kontsejupe atzin, goiko kali hoi dena arboilla betia zozten,
astuak han lotu 'ta hantxe eoten zin arrantza 'ta builla 'ta pixa 'ta kaka denak eta! Urte askuan hola! Ez da urte asko arte. 'Ta gue itxe azpikaldin 'e bazin arboillak eta han 'e lotzen zittuzten 'ta bueno arrantza 'ta builla. Goizin seitako torri 'ta denak hantxe.
- Astuak.
- Astuak, bai, bai. 'Ta geo, feriyak 'e itten zin 'ta txerriyakin 'ta... Txerriyak denak oiñez Ergoindikan denak. Bai, bai.
- San Juan kalin itten zen, ez?
- San Juan kalin bai. Ze izaten zen astero?
- Astelentan. Astelentan bai. Astelentan izaten zen hor feriya. 'Ta...
- 'Ta geo zuk san 'zuna igandetan baserritarrak aprobetxatuko zun...