Orduko jornalak

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:55:00 - 0:58:30 (3' 30'')
Laburpena 14 urterekin herri lanean hasi zen, Gaztañe xaharrarekin, pinu zuloak egiten. 12 pezeta irabazten zuten egunean (eurotan 7 bat zentimo). Jai goizetan ere lanean aritzen ziren. Jornala astera kobratzen zen. "Gaizkitxo tortzen zen ba...", "Ordun diruak balio zun". Basoketaiak.

Transkribapena

- Zai eongo zin haik!

- Bai,han eongo zin zai. Puska 'atin eon berko zuten! Ba holaxe ibiltzen giñan, e! Holaxe. Sosa ate ber bazen zerbatte in berra zen boltxiyoko benikan.

- Karo, karo.

- Holaxe bai.

- Bai, ze lanteiyan 'ta ez zen diro asko irabazten garaiy haitan...

- Ez, ez. Ni hamalau urtekin hasi nitzan herri lanian. Hemen zea Gastaiñizea hoikin (...).

- A!

- Extanix zarrakin 'ta hoa...

- Basuan, ez? 'O...

- Ez. Piñozoluk itten.

- Piñozoluk itten.

- Udaran piñozoluk itten zin 'ta geo aldatzeko... Udara guziya zea, zulua itten 'ta ordun hamabi pezta eunian. 'Ta dirua iruitzen ziun, e! Hamalau urtekin 'ta... Hamabi pezta! (...) Ni amai akortzen naz, poz erra hartzen zun e! Astian seseitaidos... Zembat... Bai, hamabi pezta!

- Bai, iya-iya larogei!

- Bai, 'ta hoi amai entreatzen geniyon 'ta geo jai goizetan Sorondo... Bakizu non den Sorondo, jakingo 'zu!

- Bai.

- Sorondo azpikaldeko biri hoiy aurrea pista hoiy itten, orduko bi pezta hoi patzen ziuten 'ta hoiy bolsiyoko izaten genun.

- Hoi 're herri lanin? Herri lanin in zen biri hoi 're?

- Hoi Errentikuna izango zen gehina 'ta basoketaiyak beák ematen zuten. Basua, basua Errentiko parteko basua Altube 'ta ez dakit zein kristo zian ordun hor. 'Ta biria itteko, orduko bi pezta jai goizetan jonta. Jode, san 'yozu oango muttilaiy joteko bi pezta iraaztea!

- Ba, orduko dirua!

- Orduko dirua zen, e! Bai, bai, bai. Ordun 'e lana in ber zela 'ta hoixen do, biño... Gaizkitxo tortzen zen! Orduko bi pezta hua boltxiyoako, jolin!

- Karo, bestela dirua ez zen iñondik ikusten!

- Bestela ez zen diruoik garaiy haitan, e!

- Karo.

- Bestela ez zeon. Jun in bihar. Hortxe zon.

- 'Ta piñuk zeiñek sartzen zittun, diputaziyuk? 'O zeiñek sartzen zittun piñuk, ba?

- Hoik estaunak.

- A, estaunak?

- Garaiy haitan estaua. Gu Gastanix xarra joteko zai eoten giñan ya astelenetan patzen zun ba! 'Ta harrek: "Ieup mutillak!" Eju itten zunian: "Torri!". Jo, bai poza bai! Andalaletxe! Bai, bai, bai. Ordun (...) Sauerreka aldeko mendiy hoik zulatzen nola aitzen giñan gu, hamalau bat urtekin, e! Baiño ordun diruak 'e baliyo zun. Hamabi pezta, biño hamabi pezta 're, ordun haray haitan 'e hamabi pezta zien , e! Bai, 'ta geo bi pezta zea, jai goizetan 'ta hola ibiltzen giñan. Bai.

- Hamalau urtekin... Oain bial zaztu hamalau urtekin!

- Bai, sa 'yozu piñazuluk ittea joteko!

- Joe!

- Bai.

- Eta erramintak eta denak béak izango zittun.

- Bai, erraminta béak. Béak ibiltzen zuten, bai. Guk zakotia. 'Ta zato bat ardo 'ro hola, ardua ibiltzen genun garaiy haitan. 'Ta hemen beti gora bidexurra zien ordun (...) hemen betik gora joten giñan gu Karrika aldetikan Etxetxo Juakin bat, bestia Lekunbeikua, Biaxoko Jose Luix 'e hoi tarteka joten zen... Hemen betik gora holaxe joten giñan. Batzuk zakotia bizkarrian 'ta bestik zatua 'ta...

- 'Ta eun guziko?

- Eun guziko.

- Zortzi ordu biño gehiyo ingo zin!