Ahuntzen bila

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:49:50 - 0:52:50 (3' 00'')
Laburpena Behin saio ederra egin zuten Goizueta aldean ahuntzen bila. Semearekin batera joan zen. Ahuntzak nola harrapatu zituen.

Transkribapena

- Ez (...) harrapatuko dunikan! 'Ta la ospa! Biño ahuntza... Nik hola 'ta guriaiy 'ta... Torri giñan 'ta hurrungo eunin egualdi earra zon 'ta san niyon: "Gaur egualdi earra, guazen mak!" 'Ta gaiña atsaldin e, eskolatik torri 'ta geo san niyon: "Guazen mak!" 'Ta horko Juanito 'o... Julian 'e bai. 'Ta "Guazen mak" 'Ta joder, anda dios, hor banijua, bi mutillak, horko mutilla 'ta guria. Jun ga. Han gabiltza mendiyan zea, kanale batzuk... Garaiy batian zeak izanduak, nozpaitte embalsen batzuk 'o ez dakit zer zin, kanale zarrak eta tunelak, zeak 'ta... Han gebiltzan 'ta goitikan ejuka (...) "Atta, ahuntzak hor dozte! Aber oan nola harrapatzen 'ttuzun!" Haik aurrekun ikusiyak eta "Aber nola harrapatzen 'ttuzun, beitu! Hemen goitik goiyan beitu non dozten, haunzko gaztaiña 'ta piñu haundi bat bado, harren azpiyan dozte!" Aiba dios! Ni gerriyan zea, katia, ahunz katiakin 'ta han nitzan 'ta boltsa bat alkauete zea, hartua eamana.

- Engaintu nahiyan.

- Bai. 'Ta jon naz 'ta hola urruti urrutira kusi ziten 'ta nik beaiy hizketan. Urrutira e! Beaiy hizketan "Toz honea!" 'Ta hasi nitzan: "Torri honea! Zer, ze itten duk hor? (...)" 'Ta segi neriakin armoniyan hizketan ahuntzakin 'ta "Torriy haiy honea!" Bolsa ate 'yot 'ta altxa zen 'ta tapa-tapa negana abitu zen 'ta eon berriz 'e beida 'ta "Torriy haiy honea tonto arraiyua!" 'Ta segi hizketa beri harrekin 'ta bi ahuntz... Bestiak, be umik holaxekuk zakazkiyen. Haik behiñ 'e asentatu gabik eta haik beida muntutikan. 'Ta etorri zin, gizajua etorri, izautzen baizin ahuntz harrek! Hemen ibiltzen zen ahuntza 'ta torri zin 'ta tak, heldu 'yot koillaretik, katia (...) 'ta goitik ejuka "Kontu atta, kontu!!" "Kontuko ziot honei, ez duk jongo ez hau! Kusko 'uk!"

- Harrapatuta gaiña!

- Etorri zienin aiba dio! Bestiak hai botia! Umia!

- (...)

- (...) Hoik 'e leno nola akostumbratua don 'ta etorri itten dia! Etorri bai. 'Ta holaxe ibili giñan hor 'e Goizuta aldi hortan. Geo jugada in ziguten, e! Ahuntzak ez bat 'ta ez bi sorotikan hartuta mendira bota!

- Bai? Hemendik hartuta?

- Bai.

- Bai, e?

- Bai, bai.

- Jendia deneko bada, e!

- E?

- Jendia deneko 're badela!