"El que tiene Vespa, tiene neska"

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-038
Pasartea 0:00:50 - 0:03:50 (3' 00'')
Laburpena 1958an, Altzibarko bileran bi Lanbreta agertu ziren, eta, handik aste batzuetara, bi Vespa. Neska guztiak nork estreinatuko ote zuen Vespa, eta zer da eta, Vespakoak etxera lagundu Maria Jesus. Vespakoa Jose Luis zen, orain bere senarra dena.

Transkribapena

- El que tiene Vespa, tiene neska! Motuk hasi zinin 'ta gotzen za zu?

- Bueno, motuk lenotik bazin, biñon ni gogoratzen nauna da, 'o bueno, ordun gertatu zelako 'ro, e... Berrogeita hemezortziyan, nik hemezortzi nittula, Altzibarrea billerara joten giñala, agertu zin bi Lambreta berri. Gorri-gorriyak, eta klaro, denak hairi beira. Bazin lenotikan Altza aldi hortatikan 'a tortzen zinak motukin 'ta, biñon harek atentziyua man zigun. Ordu arte, ni behintzat ez naz akortzen ikusi genittula modelu hartako lambretak. Eta geo, handikan egun batzuta agertu zin bi Bespa. Eta bagenekiun bespak zeiñenak zin. Bat oan ne gizona denana, 'ta bestia harren launana. Eta ni biño urte bat 'o bi 'ro zarroko neskak han ai zin. "Jo, gaur Joxe Luixek Bespa hoi zeiñek estrenatuko ote du! 'Ta zeiñei launtzea jongo ote da?". 'Ta hola behintzat. 'Ta gu ordoko haikin dantzan 'ta hasiyak giñan, biñon gutxi, oandikan igande gutxi zen zea... Oan ne gizona dena joten zigula dantzan ittea eskatzea 'ta. Eta behintzat, dantzara torri zen 'ta lembiziko aldiz galdetu zin, apirillan hirua 'ro hola zen, bai hirua eta galdetu zin aber launtzia nahi nun itxea. Eta ni kezkatua pixka bat, eta launari san niyon: "Joxe Luixek zea esan nau, aber launtzia nahi duten etxea". 'Ta nik galdetu niyon: "Eta Xixtiyoko kruzia pasa 'ta abitzen baldin bada aurrea 'ro, ze in ber dut nik?". Launak san zin:"Tapaki 'yozu begiyak". Eta Xixtiyoko kruzea ailletu giñan 'ta geldittu zen 'ta san zin: "Launduko zattut itxea" 'ta nik: "Ez, ez, hortxen arbola hoiken atzin dut itxia 'ta jongo naz neone". 'Ta Irunen zabizten ordun lanin, 'ta hurrengo goizin 'o, lanea zijula 'ro, bueltan heldu zela 'ro hor ikusi 'men zun bastante urruti ni bizi nitzan baserriya eta ordun pentsatu 'men zun: "Ba hoi ez zun nahi nomatte nekin... Nik beai launtzia". Eta bueno, behintzat hartatikan... Hara, hombeste urtian ne senarra!

- Harrek ordun Bespa zun?

- Bai.