Emakumeak baserrian

Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-009
Pasartea 0:55:25 - 0:58:00 (2' 35'')
Laburpena Emakumeek gizonek bezala egiten zuten lan. Baina baziren Garmendin emakumeei egiten uzten ez zizkieten lanak; behiak jaistea, esaterako. Gauzak asko aldatu direla diote.

Transkribapena

- Gizasemik iual-iual lanin, ez?
- Iual-iual ez. Gui attak bi gauz galazitze zizkiun. Bi hiru. Azken aldea ez zon beste erremeiyoik. Behiyak jetxi 'ta azpiyak atera. Hoiy ez zigun attak gui behiñe uzten. Hoiy ez zela
emakumintzako itten zen lana. Eta geo, karo, gerra torri zen 'o, soldauxka 'ro komei 'ta Antonio bakarra zen itxian 'ta ordun bai, ordun.... Segan Luixa zen artista gue itxian. Harrek itten zun hokina! Nik punta sartzen niyon lurran hogeita hamar aldiz 'ta hala 're segi. Biño gaiñekun...
- (...) ber da, e?
- Gaiñekun baserriyan dena.
- Gu ezkondu giñanin, zue amak hala san zin nei: "behiyak jeixten ez ikasi behiñ 'e, e? Ez ikasi"
- Ez, ez
- Zue amak. "Bestela geo zeorreik iñ berko 'ttuzu 'ta!".
- Hara!
- Gue itxian, gue itxian emakumik ez genun behiñ 'e behiyik jeixten.
- Nik ikasi nun. Ikasi berra tokatu zenin gaiña! Ikasi in nitzan orduako, baiñon aber, azidentatuta 'ta nola eondu zen 'ta...
- Bai.
- Berra 're bazen!
- Berrak!
- Berra 're bazen, biño ikasiya nitzan ni ordoako.
- Gu ez. Guk Karmen 'ta biyek eun batin txokolatia in ber genula eta beno, behiya jetxi ber genula. Katillua hartu dugu sukaldin 'ta jon ga eira. 'Ta behi denak lo.
'Ta banan-banan altxatu 'ta guk jakin ez ba behiyak jeixten 'ta batek itoti bat 'ta bestik itoti bat eta "katillu honekin, honekin ze txokolte ingo ñeu ba?"
- 'Ta ez zuna igual izango zuten, antzu zona 're!
-'Ta geo (Gillairo), hoi hoik, bazenekite izena zeiñei jarriya dugun guk, gue neskak itten 'ttu par errak! Harena jon 'ta harek hizketan ez gaiñeko guziya bazekin behi zar harrek! 'Ta hura 're altxa zin ba! 'Ta "bañeu, bañeu Karmen, botze 'in titiya" 'ta halako batin da...! Ostikua!
- Ostiko' at!
- Horra gue katillua gorotz gaiñeiño! "Oaiñ ze in ber dugu? Ez gattun ba txokoltia hartu gabe geldittuko!" Urakin!
- Txokolatia.
- Txokoltia amai harrapatu geniyon sukaldin 'ta txokolatia in 'ta tolarin jan ogi pusketakin biyen arte 'ta. Karmenei san niyon lengun 'ta "aizu bai, akortzen naz ze in genun". Nei ez zin aztutzen.
- Oaiñ 'e izaten dia light eta hola!
- Bai, asko zin light!
- Harrek ez zun askoik gizenduko!
- Kontentu bestelakua harrapatu genunin armaiyun sobra 'ro... Iruittu ziguna! Oi, oi, oi, ze bizitza! Hoi aldaketa!
- Oso diferentia izandu dugu! Oso oso! Zuriya 'ta beltza bezela kambitu da hau dena!
- Beno, neska ordun...
- 'Ta guk asko ikusi dugu!