Oiarzabal Arozena, Joxe Juan


Helbidea (Oiartzun)
Noiz jaioa Ig, 01/26/1947 - 00:00
Biografia

Oiartzungo Gorrinzulo Zahar baserrian jaio zen Joxe Juan, 1947ko urtarrilaren 26an; Gurutze auzoa eta Pikoketa artean zen Gorrinzulo Zahar. Hamar senide izan ziren. Igeltsero izan da Joxe Juan ofizioz, eta artzain afizioz. Gehiago edo gutxiago, beti izan ditu ardiak etxean. Hondarribiko Jaizubia auzoko Gebaralarre baserriko Pepi Aginagalderekin ezkondu zen, eta Irungo Olaberria auzoan bizi dira ordutik. Joxe Juanek beti izan du lotura handia herri-kirolekin; sega munduarekin, batik bat. Desafioren bat edo beste jokatutakoa da, eta Irungo IƱaki Bengoetxea segalariak laguntzaile izan zuen Joxe Juan urtetan; lagun handiak dira biak. Bertsozalea da Joxe Juan, eta Txingudiko Bertso Eskolan aritzen da. Bertsotarako lagun arteko jarduna nahiago badu ere, jende aurrean behin baino gehiagotan aritutakoa da.

Elkarrizketak OIA-128, OIA-129, OIA-130, OIA-131