Mahai Jokoa

Orrialde hau, Interneteko ziber-espazioko beste hainbaten gisara, OBRETAN DAGO.

Baina espero dezagun ez izatea betirako obretan gelditzen den orrialde horietakoa. Edota, beste hainbatekin batera, Blog eta Web orrien hilerrira joango den beste bat.

Bistara ezer gutxi ikusten bada ere, taldetxo bat ari gara atzetik, lanean. Eta egoskor xamarrak izaki denak ere, zeozer-zeozer aterako da. Noiz? Auskalo; espazio sideralean gisara, ziber-espazioan ere, denbora oso erlatiboa da.

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea partaide den Oiartzuera Taldetik sortu da ideia, baina Oiartzuni buruzko galdera-erantzunak, herritar askoren buruan eta gogoan daudenez, denen partehartzearekin politagoa aterako zaigu Galdetegi hau.

Taldetxoa handitzen ari da, eta zuk ere lagundu dezakezu! Oiartzuni buruz, beste inork ez dakien zeozer badakizula? Txoko guztien izenak badakizkizula? Gure hizkera eder honen trikimailu guztien jabe zarela? Herriko gertakizun politak badakizkizula? Ba izena eman eta erantsi zure galderak.