Hiztegia: U

Ualdetxo. Toponimia. Ugaldetxo. Igualdetxo 🔀 Ugaldetxo.
uara. Adberbioa. ohara. 📄 Txakur emea araldian edo arreske. 🔀 perra en celo.
udara, Udara. Izena. Uda. 🔀 Verano.
ugara, Ugara. Izena. Gobada. 🔀 Colada, lejía en que se cuela la ropa.
umatu. Adberbioa. Kumea eduki berri. 🔀 Habiendo tenido recientemente una cría.
umatzeko. Adberbioa. Kume egiteko puntuan. 🔀 A punto de parir.
ume, Umia. Izena. Ume, haur. 🔀 Niña/o, cría/o.
Untsasko. Toponimia. ?.
ura irakitten zunin. Adizlaguna. Urak irakiten zuenean. 🔀 Cuando el agua hervía.
Urkabe. Toponimia. Urkabe.
usu-arraio, usu-arraio. Adberbioa. usu-demonio, azkar. usuarraiyo 🔀 rapidisimamente, a toda velocidad.