Hiztegia: T

tabatan aittu. Nagusia. Tabetan jolastu. 🔀 Jugar a las tabas.
tak!. Onomatopeia. Tak!. 🔀 ?.
tankera, tankera. Izena. itxura, antza, planta. 🔀 aspecto, estilo, parecido .
tankera hartu / eman. Nagusia. antza hartu, antzeman, igarri. 🔀 tener un aire, parecido.
tertuli, Tertuliya. Izena. Hizketaldi, solasaldi. 🔀 Tertulia, charla.
tobera. Izena. Tobera. 📄 Euskal Herriko Musika instrumentua. Txalapartaren antzekoa da, baina egurrakin beharrean, burniarekin egina. Garai batean mutilzaharrei, neskazaharrei edo berriro ezkontzen ziren alargunei jotzen zitzaien. Herri askotan aspaldi galdu zen, baina Oiartzunen ez dira hainbeste urte. 🔍

Oiartzungo "Herri musikaren txokoaren" arduradun den Juan Mari Beltranek lan handia egin du toberak berreskuratzeko. Hona hemen web orria: http://herrimusika.org/

. 🔀 Tobera.
tokata. Izena. Tokata. 📄 Musikari askoren artean jotzen den musika mota. Gure zaharrek kontestu horretan erabiltzen dute: pieza bat soinujole batek jo beharrean talde batek jotzen duenean. 🔀 Tocata.
tokiyan. Postposizioa. Ordez. 🔀 En vez de, en lugar de.
Tolare. Toponimia. Tolare. 🔀 Tolare.
tolare, Tolaria. Izena. Dolare. 🔀 Lagar.
Tomaxene. Toponimia. Tomaxenea.
trabajadore, trabajadoria. Izena. 📄 esklabu gisa lan egitera behartutako frankismoko presoak. 🔀 trabajador.
Trabaleku. Toponimia. Trabaleku. 🔀 Trabaleku.
trabaza. Izena. Trabaza. 📄 Ote jotzeko makila. 🔍

http://www.herrimusika.org/bildumak/ikusi.php?p=1561&id=fr

trabaza

. 🔀 Tragaza.
trupesi, Trupesiya. Izena. Hidropesi. 📄 Gaixotasun mota. 🔍

Tropesi batek arrapatuta
orduko orren pobreza,
baño lagunak izandu zuten
aiudatzeko nobleza:
oiñuts gorrian Lezo'ra juanda
kunplitua da promesa,
fabrikan bertan dirua bildu
an ateratzeko meza.

Txirritaren 'Bertso berriak' sortatik (Iturria: Klasikoen gordailua. Armiarma)

. 🔀 Hidropesia.
ttiki, Ttikiya. Adjektiboa. Txiki. 🔀 Pequeña/o.
ttiki-ttiki, Txiki-txikiya. Adjektiboa. Oso txiki. 🔀 Muy pequeña/o.
turtulux, Turtuluxa. Izena. Tortolos. 🔀 Taba.
txabilla. Izena. txabila. 📄 Haria edo artilea egiteko tresna. 🔀 molinito para retorcer el hilo.
txambra, Txambra. Izena. Jantzi mota. 🔀 Tipo de ropa.
Txampaiñe. Toponimia. Txanpañe.
txantxil , txantxilla. Izena. txantxil. 📄 Ontzi zilindrikoa, esnea neurtu eta banatzekoa. 🔀 cántaro, ánfora.
txar, Txarra. Adjektiboa. Eskas. 🔀 Pobre, insuficiente.
txermoni, txermoniya. Izena. ?. 📄 Txerria hiltzean, banatzen diren odolki, txorizo...Auzoko eta lagunen artean banatu ohi dira. 🔀 menudo del cerdo.
txerriki, Txerrikiya. Izena. Txerriki. Zerriki 🔀 Carne de cerdo.
txiki arrayo. Adberbioa. Nekatuta. 🔀 Cansadas/os.
txiki-txiki iña. Adberbioa. Leher eginda. 🔀 Hechas/os polvo.
Txikierdi. Toponimia. Txikierdi.
txikitu. Nagusia. Hondatu. 🔀 Estropear.
txiñalka. Adberbioa. Txinalka.. 📄 Oinetakoak erdi jantzian, orpoak ongi sartu gabe ibiltzeari esaten zaio. 🔀 en chancletas.
txintxo-txintxo, Txintxo-txintxua. Adjektiboa. Oso zintzo. 🔀 Honestamente, formalmente.
txoaki, Txoakiya. Izena. Txorakeri. 🔀 Tontería.
txoil-txoilla. Adizlaguna. Guztiz, erabat. 🔀 Del todo, completamente, enteramente.
txokon, txokona. Izenondoa. sakon. 🔍

 Platerarekin erabiltzen da bereziki , plater txokona.

. 🔀 hondo.
txokor, Txokorra. Izena. Txekor. 🔀 Ternero.
txui, Txuiya. Adjektiboa. Zuri. 🔀 Blanca/o.
txui-txui, Txui-txuiya. Adjektiboa. Oso zuri. zui-zuiya 🔀 Muy blanca/o.
txukun, Txukuna. Adjektiboa. Txukun. 🔀 Limpia/o, aseada/o, arreglada/o.
txukun-txukun, Txukun-txukuna. Adjektiboa. Oso txukun. 🔀 Muy limpio, muy aseado.
txukuna, txukun. Izena. zotina. 📄 Bat-batean gertatzen den arnasgora ozena 🔀 hipo.
txukundu. Nagusia. Txukundu. 🔀 Arreglar, asear, limpiar.