Xanistebanak

Bilerara eta Xanistebanetara

Transkribapena

Nor Urritegi Artola, Pili
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-094
Pasartea 0:08:49 - 0:10:12 (1' 23'')
Laburpena 16 urterekin jaitsi zen lehen bilerara. Altzibarko San Pedroetan. Gero Xanistebanetan jaisteko aitak lanak egin arteko baimenik ez zieten ematen.

Esneari ura

Transkribapena

- Behintzat garaia hartan guetzako ez zen izaten ez oillaxko erreik eta ez ezerre. Zardin-zarrak gotti 'ta... Zardin zar bat, gu lanin aitzen giñan baserriyan, 'ta zardin-zar bat bi puska inta ogi muttur batin gaiñian, bi puska inta 'ta hola bizitzen giñan. 'Ta bueno, len 'e san dut kaltzetin
txuiyakin ni petrala izaki 'ta jatekukiñ 'e jolines ba. Esnia maten hartzailleari lau marmita ez dakit zenbat litro izango zittun miño esnia bastante izaten zen gue etxian... Xanixtebanak zin 'ta nei torri zitzaian tentaziyua: "Gaurretikan a ze bazkai goxua in ber duten itxia hontan jarri nik!" beitu e, miño bai erki damutu 're.
- Idea errak izaten zenittun.
- Bai nik ideak bai, nik ideak atetzen zizkin, egiya sango dut gaiñea, miño ez kaltetako, familiyaiy ongi itteko bezela atetzen zitzaian miño garai hartan ez zen...
Hoi familiyantzako txarra zen. 'Ta ama jon zen esniakin, ama jon zen janztea gotti hobeto sateko, jaitxiyak zin denak, marmitatan jarriya zeon esnia 'ta ama jon zen gotti. 'Ta etorri zitzaian tentaziyo bat etorri zitzaian: "Ostras, lau marmita hotatik..." Txantxilla badakizu zer den, litro t'erdiko txantxilla 'ro zea litroku hoik?
- Bai.
- Bueno. Torri zitzaian tentaziyua: "Gaur ahatika in ber dit. Xanixtebana erra pasatu ber yeu. Lau marmitetatikan lau txantxillaka ateko ttut 'ta botako yot geo lau txantxillaka ura hoita.
Nastuko 'ut pixka bat 'ta ez du izautuko amak hoi 'ta ezta esne-hartzaillik 'e". Ezta esne-hartzaillik e! Ezta pentsatu 're gaiñea! Hombre! Neria hua bota nun, behintzat, 'ta jarri nun tapatuta len zeon bezela 'ta esnia gorde nun ama kalea jon arte, 'ta kalea jon zen 'ta ne artin:
"Ba, arrozkonletxe in ber dit. Oillaxko erria baziok gaur..." Amak esan zin hoi: "Oillaxko erria in tzazu, oillaxkua akatu", "Nik ez dut akatuko ama. Zuk akatu 'ta nik ingo dut. Nei oillaxkuk akatzia e' nau gustatzen. 'Ta ollua akatzia 're ez". Harrek akatu zun oillaxkua 'ta:
"Beno, nik oillaxkua erreta jarriko dut", miño bittarti hortan tentaziyua torri zaitzaian. Oillaxkua erreta jarri nun eguardiyan 'ta jan zen oillasku hua 'ta Xanixteban euna 'ta denak gustora, 'ta postrik ez zen, ez zen izaten, txokolatia 'ro gazta 'ro... hola. 'Ta amak san zun:
"Bueno atera donetikan, txokolatia 'ro, gazta 'ro... atera donetikan". Nik inoxentemente: "Ez, gaur postre goxua jan ber dugu ama", así mismo, denak, atta 'ta denak han: "Zer zu ba postre goxua gaur? Ez za iñoa atera 'ta, zuk ze postre dakazu ba?" 'ta "Bueno, nik postre goxua ateko dut gaur.
Xanisteban euna da 'ta ikusiko zu ze ongi pasako dugun". Hor ate ttut hiru fuenteka arrozkonletxe maiyan gaiñea! Ate battut atea ttut! Amak esan zin: "Hoi? Arrozkonletxe hau nondik atea da? Nondik egin duzu? Jakin leike?", ne artin: "Adios, zepo erra harrapatu 'it oaintxe! Ai ama! Ze pasatu ber 'te du?",
san niyon: "Ama, egiya sango zattut: lau marmitai atea yot litro bana, bota yot ura, esne-hartzaillik ez dute izautuko, zuk ez duzu izautu... 'ta Xanixteban euna da ama, familiyan arrozkonletxe pixkat eziñ al dugu ba jan?". Hasten zitt atta! "Hori ezin da iñ, pekatu bat egin duzu esnia hartzailliai ura matia"
ez dakit zer, bakit zer, atta e, hasi zen e. San niyon: "Miño atta ez da pekatua. Familiyak arrozkonletxe pixkat ezin al du ba Xanixtebanetan jan? Urtian behin da atta!" saten niyon "Hori pekatu egin duzu.
Ezin duzu egin amari esan gabetanik ezin da iñ" ez dakit zer, hasten naz nearrez... Ohira near 'ta near. Ni ohira near 'ta near, bestiak bian arrozkonletxe jaten 'ta ni goitikan... Ama attai erritan, san ziyon: "Zergatik in yozu hoinbeste errita horrei?
Horrek familiyan oneako in du hoi, 'ta zuk zergatik hoinbeste errita man yozu horrei? Hoi zeiñek ekarri ber du oaiñ betti?" 'ta attak san ziyon "Ni jongo naiz", "Zu ez jon. Ni jongo naiz. Zu ez jon". Ama jon zen miño nei ez ekarri.
Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-064
Pasartea 0:05:00 - 0:08:55 (3' 55'')
Laburpena Behin, xanistebanetan, postrea prestatu zuen Inaxik. Marmitatik esne pixka bat hartu, urarekin bete, eta arroz-esnea egin zuen familiarentzat. Baina aita haserretu egin zitzaion, esneari ura botatzea bekatua omen. Txantxilla. Atetzen tzeian.

Palankariak

Transkribapena

- Hoik zean jaiyuk izandu 'ttuk, zean, este... Ameriketan.
- A bai?
- Bai, bai. Biajedenobios hara jon baizin hoik.
'Ta geo han lanin aittu 'ta han jaiyo 'ta torriyak bai.
- Atta... Balta... Baltaxar
- Bai, e?
- Bai.
- Atta, attona Baltasar zen hoikena. Baltaxar.
- Baltasar, bai.
- Baltasar. Palankaiya hua zen, begi bakarra. Begiya ez dakit nola galdua zun, begi bakarra zen.
- Harrekin ongi beituko zun?
- Atton konkor erra! Jolin!
- Bai. Hua gizon haundiya zen, e! Fuertia!
- 'Ta gotzen al zazte bea palanka titzen 'ta? Gotzen zazte?
- Bai, bai. Oiartzunen tiko zun harek.
- Oiartzunen beko plazan ti zun.
- Beko Plazan mutur batetik bestea tia 'ta!
- Hoixe. Fiestetan 'ta hola titzen zun. Bai. 'Ta semiak 'e bai, Joxek 'e. Hora hilla da.
- Bai. Harek dexente (...) zittuen, e!
- Xanistebanetan eun batin hola tira zin, 'ta zea sartu zin,
Postako zea hartan, leiyotik hara. Tira 'ta jia barrena...! Barrenin graziyak ez zula ezer harrapatu! Lukasen, zea...
- Bai, leiyotikan.
- Leiyotikan.
- Ordun...
- 'Ta hua bakarra al zen hortan aitzen zena?
'O norbatt gehiyo bazen (Oiartzunen) palankaitarra?
- Hemen ez. Hua 'ta semia, gaiñekun ez da hemen.
- Hemen ez.
- Hua numbatte berez zeakua zen, Goierrikua.
- Goierritarra.
- Goierri aldekua, ez dakit ze herritakua zen, biño...
Geo hemen esposatu zen, Txipin 'ta Txipira torri zin lembizi
- Ez, ez, ez. Lazkamburura.
- Lazkamburura.
- Lembizi eosi zun Lazkamburu, geo hasi zian esneketan 'ta abar Donostira 'ta geo eosi zun Txipi.
- Geo Txipi eosi.
- Txipi eosi 'ta geo itxia arreglatu 'ta beák in zuten hoik.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-060
Pasartea 0:28:00 - 0:29:40 (1' 40'')
Laburpena Palanka jaurtiketan aritzen zen Baltasar; horregatik deitzen diete palankaritarrak ondorengoei. Xanisteban batzuetan, palanka tira eta posta barrura sartu zuen leihotik. Bera eta semea aritzen ziren.

Xanistebanak

Transkribapena

- Xanistebanetan zortzikun ate zuten. 'Ta nolako zortzikua itten zuten! Oso dotore! Ez, Xanisteban polittak itten zittuzten. Dantza polittakin 'ta, dena sueltun 'ta, zea iñ, biño polittak oso!
- Dantza asko?
- Bai, bai. Dantza asko, dantza asko! Zortzikua dotoria dena! Kolorez jantziyak emakumik eta gizasemik, 'ta denak korrun plazan erdiyan.
- 'Ta hoi ze izaten zen, mutillak hasten zin 'ta geo neskak atetzen zittuzten, 'o hasiyeratik neskak 'ta mutillak ibiltzen zin? Gotze al za?
- Dena hasiyeran.
- Dena hasiyeran.
- Bai. Ez, oso ederki, hua ederki itten zuten Xanisteanak. Oso poliki itten zittuzten.
- 'Ta zein atetzen zen, edozein dantzara, 'o, 'o... Talde bat 'o zen dantza itten zuna?
- Itten zuten talde batzutan, talde batzutan. Geo arratsin erretira goizo. Betzitako fix...! Dena itxiya.
- Dena!
- Dena.
- Dena itxiya.
- Dena itxiya. Bakotxa ben itxeta.
- 'Ta zembat eun 'ta izaten zin Xanistebanak?
- Hiru.
- Hiru eun!
- Hiru eun Xanistebanak.
- 'Ta ze gehiyo itten zin? Dantzaz gaiñ, ze itten zen gehiyo?
- Dantza 'ta geo, zea 're bai, este... Beste jostaketa bat bazuten, raro, rarua! Saltoka bizkarrin gaiñin barrena, 'ta, geo zaiya 're bai. Zaiya joka 'ta, hoi 're, hoi 're bazuten.
- Bai.
- Holako gauzak itten zittuzten.
- 'Ta e... Jigandik 'ta bai al zin ordun? 'O geo karri zittuzten?
- E?
- Jigantik eta burundiyak eta...
- Bai, bai, bai, bai, bai. Bazin, bazin. Bazin, bazin.
- Oain dinak, beak?
- Beak, beak.
- Berak?
- Berak, berak.
- Urtiak battute ordun?
- Bai. Ederki itten zittuzten, Xanisteanak polittak itten zittuzten, oso polittak!
'Ta kampoko jende asko tortzen zen. Ba... Asko e! Ez pentsa! Irundik eta tortzen zin, honea! Fuego jendia. Guk saten genun: "honea zerta tortzen dia jendi hoi dena?" "Oi, fiestak kustea!"
- 'Ta zuek joten ziñazten kampokota?
- E?
- Kampoko fiesteta joten al ziñazten zuek?
- Gu? Milagroz! Behiñ Irunea joan giñan. San Martzialeta. Behiñ.
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-013
Pasartea 0:49:40 - 0:52:00 (2' 20'')
Laburpena Xanistebanak: zortzikoa, zahagi-dantza, bizkarrean saltoka ibiltzen zen beste "jostaketa arraro" bat. Bederatzietarako erretira. Hiru egun festetan. Kanpoko jende asko etortzen zen xanistebanetara.

Kirola eta jaia

Transkribapena

-Zea atta len aztu in nau zean, kirolangatik ai giñan 'ta palankataiyak 'ta leno izaten zin? Bueno hemen bazin leno palankataiyak...
-Bai, biño nik ez ttut beiñe ikusi.
-Ez ttuzu kusi?
-Ez. Haik ni mtikozkorra nitzan garaiyin izango zin biño... Saten 'te beko plazan 'ta itten zila, biño ni, ni ez naz akortzen.
-'Ta zea e... bolatokiyak izautu zenittun zuk? 'O hemen izandu zen oittura bolatokiyana?
-Ez.
-Ez?
-Hemen oiartzunen nik dakitela ez.
-Eta zeak, haimbeste iri 'ta iri-demak 'ta izate' al zin? 'O laneko bakarra ibiltzen zin iriyak?
-Hemen iri-demak ez zin izaten. Ez baizon prepatua ordun plaza. Ez zin ordun... Xanistantan beti bezela. Ordun... Gaiñekun...
-Xanisteanak nolakuk izaten zin?
-Xanisteantan 'de bai, 'ta Altziarren 'e 'zaten zin fiestatan 'ta biño gaiñekun...
-Xanisteantan ze... Xanistean oan bezela abuztun itten zin 'o gotzen za zu?
-Beti agostun!
-Diziembren zerbaitt itten zela 'ro?
-Ni ez naz beiñe, ez naz akortzen. Ni akortzen nazela beti Xanisteanak, Xanisteantan. Agostun.
-'Ta zembat eun 'ta izaten zin 'ta gotze' al za?
-Lau eun.
-'Ta ze izaten zen?
-Ui! Oango tipun 'zaten zen, hua Xanistean eunin meza'ro zea hoi 'ta geo zea baserritarran eun hoi. 'Ta geo tarti hortan 'zaten zen, 'o lembiziko, azkeneko eunin 'o erdikun 'o karrera.
-Karrera zerrena?
-Ziklixtak.
-Ziklixtak?
-Bai... 'Ta gaiñekun ni ez naz akortzen besteik izanduik 'o.
-'Ta parranda 'ta nola izaten zen?
-E?
-Parranda 'ta izate' al zen gabin 'o?
-Parranda bai gabin, biño hamabiyak arte.
-Zer zen geo toke de keda 'o?
-Toke de keda ez, tabernak itxi itten zin 'ta.
-A... Ordun gaupasik 'ta ez zen ingo 're?
-Bueno... ingo zin, ingo zin gaupasak. Gaupasak tabernan bete bete in 'ta numbattea jon 'ta zokon batin lo in 'ta... Gaba pasia. gaiñekun zer...
-'Ta gaiñekun zea Xanisteabantatik aparte bailik eta izaten zin, ez? Non zin?
-Bilerak.
-Bilerak...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:00:00 - 0:02:22 (2' 22'')
Laburpena Klaketa. Kirolak: Palanketariez ez da gogoratzen. Bolatokiaz ere ez. Idi-demak ez ziren izaten, horretarako plaza egokirik ez zegoelako. Xanistebanetan zer izaten zen. Parranda 12ak arte, tabernak ixten zirelako.