Medikoak

Sasimedikoak; botikarioak; petrikiloak...

Petrikiloa

Transkribapena

-Gue zarrak aitzen zin saten holako gauzak. 'Ta geu atta gaiñea minana asko aittu zen. Gaztendik hasi 'ta minan urte asko pasia.
'Ta gaiñea zea hanka dena harrapatu mendiyak azpiyan, miazigorritan(?) hemen Otsamanteiko txoku hartan.
'Ta hau dena eamana, dena zaiñak eta hezurrak geldittuk. 'Ta hillotseiñin ibilliya zen. 'Ta meikuk 'e, meikua Don Peliz ejuntua 'men zen meikua ordun 'ta.
Harrek, karri 'ta kusi 'ta: "Eh, aiko 'uk zerbaitte biño hau ez duk jarriko" san 'men zun. 'Ta martxa meikuk. Ordun tortzeko oiñez torri ber 'ta urruti 'ta.
'Ta geo norbaittek esan zea hor emakumia bazela Gurutze aldi hortan.
-Bai, Morrongilleta.
-Bai. Nik ez dait, zea izango zen harren aurrekon bat 'o.
-Bai, bai.
-Harren ama igual 'o. Emakume bat 'men zen kurandera.
-Enplastera 'ro.
-Zea hoitakua, sasi...
-Bai.
-Kurandera 'ro hola. Aitzen zena.
-Potik (?) eta itten zittuna.
-Bai, 'ta hua norbaittek san 'ta hua ekarrezi. 'Ta kusi 'ta harrittu. 'Ta meikuk hua satia 'ta han 'ta gehiyo ez empeñatzia 'ta.
"Bueno, bueno iñalak ingo ttugu beimpin!" 'Ta harrek karri belarrak klasik, belarrak klasik karri 'men zittun 'ta belar haikin seittun hasi 'men zen.
Goizin torri 'men zen tenore xamar. 'Ta hasi 'men zen be lanin sukaldin 'ta prepatu 'ta harrei jarri han zeak be emplastuk eta ahal zittunak jarri.
'Ta benga 'ta benga, 'ta benga 'ta atta gaizki zona seittun mejotu. Seittun mejotu. 'Ta geo harrek esan 'men ziyon:
"Zu ez aputu Bittorio, ixterran haragiyak ttuzu faltan biño zaiñak eta hezurrak hor ttuzu 'ta hau jarriko da, jarriko da, polliki jarriko da"
Be demboko kojua geldittu ziyon e.
-Bai, bai.
-Be demboko kojua zun.
-Bai, biño ...
-Kojua zun. Sendatu! Sendatu! 'Ta gue attak fede ikarriya hartu zun harrei, emakumi harrei.
'Ta geo hala arratsin 'o beri hua zeatu zenin, pixka 't trankildu 'ro zeatu zenin xoxegatu zenin jon 'men zen.
"Torriko naz bihar 'e, torriko naz" 'Ta hurrengo goizin berriz torri 'men zen.
-Biaje erra in zun harrek e!
-Bai. 'Ta amor propiyua hartu 'men zun harrek, andri harrek.
Hoi zea, sendatu ber zula. Zaiñak kusten 'men zizkan 'ta hezurrak 'e bai sano 'ta.
Bea 're zea, fuertia izan 'ta atton motz bat zen. Izautu al zenun zuk?
-Bai, bai. Karrun joten zen mezeta.
-Bai. Hala 'ta beimpin sendatu, beimpin sendatu.
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-027
Pasartea 0:16:50 - 0:19:25 (2' 35'')
Laburpena Erramunen aita Arditurriko meategietan zauritu zen. Medikuak ez zion itxaropen handirik eman baina petrikilo batek sendatu egin zuen.

Transkribapena

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-040
Pasartea 0:42:40 - 0:52:20 (9' 40'')
Laburpena Denak berriketan. Medikuez. Lehen petrikiloez asko behartzen ziren. Masajistak lantegiko makinaren antzeko bat jarri zion, hilak berpizteko modukoa. Enplasterez hitz egiten. Aranburuko amonaz.

Borrokazelaietako sendagilea

Transkribapena

- Geo kuranderak 'e attatu 'ttuzu...
- Bai. Pues kurandera hoi zon... Baita 're Gurutzen zen hoi, Borrokazailaitan, uan Arabolaza din hoiken amona. Eta oso emakume azkarra izango zen hua 're, zertikan miñez zon pertsona
jon 'ta seittun tankera maten ziyon, nahiz bistan ez izan miñikan... Hola ebakiyik 'o ez izanta 're harrentzako 're erremiyua bazun. Itxeko andre normal bat zen. Eta nik izautu nuneko amona. Eta geo baita 're itten zittun emplasto 'ta... E...
Tiakoloi 'ta asko ebakiyantzako 'ta, haundintsuntzako 'ta. Eta oso famatua, behintzat, zun Tiakoloiya izeneko botika bat. Bai eridantzako 'ta bai haundidurantzako, barrengo zikiñ hura atetzeko, izugarri ona zena. Bai. Eta zen gauz nahiko... Pomada 're biño oandikan gorruoo zen,
illuna oso. Biñon usaiya 're oso fuertia zun. Eta len san dutena, hola haundidura 'ro, izin bertu zen zerbait baldin bazenakan, hura lertu 'ta zikiñ hura atetzeko izugarri ona. Eta geo hortatikan aparte gauza asko 're itten zittun. Bai.
- Beak prepatuko zittun ba denak?
- Bai, bai, bai, bai. Belarran bittartez 'ta... 'Ta gaiña uandikan begiyan aurrin dakat, gela bat eukitzen zun dena prepatua, ben pottotan. 'Ta pottuk 'e oandikan akortzen naz zin
egurran materiala, fin fin fiña, nombaitikan eosita karko zittun, noski haik. Eta haitan eukitzen zun bai pomada, bai tiakoloiyak 'ta geo hoitatikan aparte jarabeki holokua 're iukitzen zun, bai.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-038
Pasartea 0:23:10 - 0:25:30 (2' 20'')
Laburpena Kuranderak ere bazeuden. Maria Jesus Gurutzeko Borrokazelaietako amonaz gogoratzen da: fama handia zuen tiakoloiak erraz sendatzen zituelako eta gaixoari begiratu orduko tankera hartzen ziolako zer min zuen. Gela bat edukitzen zuen ukenduz betea.

Transkribapena

Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-016
Pasartea 0:01:45 - 0:03:15 (1' 30'')
Laburpena Hamar senide ziren; bera bosgarrena. Denak etxean jaioak ziren, sasimedikuek edo auzokoek lagunduta. Izeba soltera bizi zuten beraiekin eta hark asko laguntzen zuen jaiotzetan.

Jaio, etxean

Transkribapena

- Miño ahal genuna, ahal genuna man.
- Eta gotzen al za nola euki zenun lendabiziko alaba? Lehen itxian 'ta izango zin?
- Ez, Barinaga Errenteiyan bazen medikua; Barinaga. Harekin.
Lendabizikua zala 'ta komei, bakizu gauzak, lendabiziku fuertexego gauzak izaten diala 'ta zean, eta medikua eaman genun, 'ta Barinaga, harekin izan...
- Bea eaman zenuten?
- Bai, Errenteitikan... lenotik faten giñen bijilatzea, alegiya nola heldu zen 'o zer zen, bai, beitzea. Ni esniakin Errentira tortzen nitzen 'ta esne hartzailliak eta giyatzen ziaten. Bai, holako in ber zen 'ta halako 'ta. Klaro, gauzak ondo tokatze 'ia 'ta bestik ez dia ondo tokatzen 'ta.
- Klaro, baezpare.
- Baezpadare.
- 'Ta ongi ate zen?
- Ondo ate zen, bai. 'Ta bigarrengua 're Errenteiyan bazen pratikantia Don Jose, Don Jose izena zuna, praktikantia zen. 'Ta bigarrena harekin. Hirugarrena; hemen Oiyartzunen bazen zea Oñatibia, oain berriro haitakua hil da, hil 'men da. Oñatibia, harekin izandu nun.
'Ta laugarrena... Laugarrena? Horrekin: Barinagakin, 'o Oiyartzungukin, 'ta bosgarrena 're bai.
- Miño ze itten ziñan? Maldaburun bertan euki zenittun 'o meikun etxea torri itten ziñan?
- Joaten giñan ikustea, bera... hitzeittea 'ta.
- Miño geo ya eukitzeko garaiyan?
- Eukitzeko garayin itxian. 'Ta miñak 'o hasitzen zienin ordun jon meikuta. Aber? bai, bai.
- Len gehinak itxian?
- Itxian. Denbu haitan dena itxian. Partera saten ziyotenak bazin emakumiak.
Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-015
Pasartea 0:43:10 - 0:45:10 (2' 00'')
Laburpena Haurren jaiotza: haurdunaldian joaten ziren medikuarenera, begiratzera. Gehienek etxean izaten zituzten, parterarekin. Mina hasten bazen, orduan medikuari deitzen zioten. Ama edo senideren bat ere egoten zen beraiekin.

Sendagilearen lana

Transkribapena

- Ez zen ambulatoiyoik!
- Ez zon!
- Ez, ez.
- 'Ta meikuk non ioten zin? Ben etxetan?
- Ben itxetan, ben itxetan. Ben itxetan. Ez zen ambulatoiyoik, zuk jon ber zenun meikun itxea, joteko gauza baziñan, 'ta bestela, meikuk jon ber zun zue itxea. Biño txintxo joten zin, e!
- Bai?
- Oso txintxo!
- Biyek batea aittu zin, Don Regino 'ta zea, Oñatibia, biyek batea aittu zin?
- Bai, bai. Bai, biyek batea biltzen zin. Bat ayeka batea 'ta bestia bestea. Deittu ber zen, nahitanahiyez 'ta deitzen zenin, biyek joten zin, bat 'o beste, norbatte beti. Bai, bai.
- 'Ta nola ibiltzen zin? Zaldiyan 'o, nola ibiltzen zin?
- Don Regino zaldiyakin!
- Ibiltzen al zen!
- Bai. Oi...! Hamaika izua mana birian! Zaldiya hola bueltaka ibilli, heldu giñala!
'Ta izuttu itten, 'ta harrek parra! Gaintik! Harrek, harrek fiesta jotzen zun! Birian!
- 'Ta zuk beldurra!
- Bai, amakiña bier bai!
- Oñatibia...
- Oñatibia bizikletan biltzen zen.
- Bizikletan?
- Hua beti bizikletan. Harrek ez zun besteik, bizikleta. Biño Don Reginok aberia ederra gaiña! Ez dakit non iukiko zun! Itxian baitezun tokiyik gaiña! Han beko... Oaiñ, oaiñ ambulatoiyua den tokiyan bizi zen Don Regino.
- Hara!
- Eta bian garaje ederra bazuten.
- Han eukiko zuten.
- Itxia zarra zen, biño garajia bazuten bian 'ta, han eukitzen zun aberia nombatte! 'Ta holaxe.
- Oñatibia non bizi zen?
- Oñabitia, Oñatibia bizi zen, zea, Zalakaiñena bakizu,
nola zuten pasteleiya 'ta panadeiya 'ta... Ai, zuek ez! Ez, hor...
- Non zuten?
- Errandoneako biri hortan.
- A...!
- Biri hortan bazen pasteleiya 'ta panadeiya 'ta zuten, eta han bizitzen zen.
- Han bizitzen zen.
- Bai, han bizitzen zen hura.
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-013
Pasartea 0:16:15 - 0:18:10 (1' 55'')
Laburpena Ez zegoen anbulatoriorik. Medikuek beren etxean egiten zuten kontsulta edo gaixoaren etxera joaten ziren. Don Regino zaldiz eta Oñatibia bizikletan.