Izengoitiak

Kazkazuri eta piztiak

Transkribapena

- Leno esan dugun bersolaiy hoi, Zurkoku hoi, Artikutzako urantzako kanala itten ai zela jona izan ber zula, horrea lan eskaka, 'ta enkargatui esan: "ba al da lanik netzako 'ro zea? Nik askon berrik ez dit, e! Biño ..."
"Sar ziz zea hortan, aska hortan 'ta" "Uf! Ni ez nak hor sartuko! Hor bitxo asko zaudek! Otsua 'ta, azeiya 'ta... Intxixua 'ro besteik izan ber zula 'ta
- Haik lanin ai zinak!
- Lanin ai zinak eta, bitxua, haimbeste bitxo tartin ez zela sartuko hua!
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-042
Pasartea 0:14:50 - 0:15:30 (0' 40'')
Laburpena Oiartzungo familia ezagun batzuk izengoitia jaso dute, belaunaldiz belaunaldi. Kazkazuri joan da lanera eta nagusiak askan sartzeko agindu. Hark ezetz, piztiz beteta zegoela eta: han lanean ariki otsotar, azeritar eta intxixutar bat.

Ollokiren bertsoak

Transkribapena

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-047
Pasartea 0:15:00 - 0:19:40 (4' 40'')
Laburpena Ollokiren bertsoak. 13 bertso morroi kontuekin. Normalean, baserriaren izena hartzen du pertsonak, baina kasu honetan, Ollokine baserriak bertakoengandik zuen jasoa izena. Izan ere, bertakoei Olloki deitzen zieten eta aita-semeak bertsolariak ziren. Maritxu Sagardiarekin egindako elkarrizketan horixe bera azaldu zigun, Olloki hauen iloba izaki bera.

Olloki

Transkribapena

- ... zelayin.
- 'Ta hangua zer zenun gurasutako bat 'o?
- A ez dakit... hara ezkondu zian 'o... hori ez zattut esango.
Han sortu giñan behiñipein betzi 'do hamar.
- Jesus!
- Bai.
- Eta noiz torri ziñan honea?
- Honea sei urtekin karri ziten. Nola... Osaba zen nere attan anaiya. Eta nola berak etzakaten... etzuten familiyik ba 'ta... ordun bakizu? Askok ez bazuten ere zeaikan...
padrino-madrinak, atautxi-amautxiyak, jasotzen zittuzten hola, asko, len ohittura bazen. 'Ta etzuten beran familiyik eta honea karri ziten 'ta hementxe, hazi 'ta hezi, 'ta bukatu 're hemen in berko dugu.
- Eta Ollokinekua zein zen e...?
- Olloki saten ziyoten osabai, 'ta nere attai 're bai. Attona... attona... hoiyen attan atta edo...
Hoin attona 'ro... Usurbilkua baiño han Olloki baserriya 'ro ez dakit zer zen han... bertsolaiya oso ona izan ber zun.
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-031
Pasartea 0:03:10 - 0:04:30 (1' 20'')
Laburpena

Astigarragako Olaberrieta baserrian jaio zen Maitxo. Sei urterekin ekarri zuten Ollokinera, aitabitxi-amabitxiekin. Normalean, baserriaren izengoitia hartzen du pertsonak, baina kasu honetan, Olloki aita eta osabari deitzen zioten eta handik hasi ziren etxeari Ollokine deitzen. Aitonak bertsolari ona izan behar zuen.